Gai gehiegi aste baterako.
Gai gehiegi ditut aste honetan eta ez dakit zein aukeratu zutabe hau idazteko. Komentatu ahal dut zenbat ikastetxetan egin zen Abenduaren 6an euskal egutegiaren alde, zenbat herri eskola eta presioak alde batera utzita ofizialki ireki zuten ikastetxeak goraipatu ahal izan nuke. EAk zuzentzen duen Hezkuntza Departamentuak Espainiar Konstituzioaren eguna sakralizatzeko egiten dituen esfortzuen inguruan sakon jardun nezake.
Durangoko Azokan euskal kulturak duen presentzia eta kulturaren-salerosketaren inguruan hitz egin nezake. Doako kulturaren inguruan ere hitz egin nezake eta argitaletxe batzuek duten aurpegi bikoitzaren inguruan (euskal kulturaren alde orain, Espainiar Curriculuma garatzen duten liburuak egiten ikasturte osoan zehar).
Aste honetan UPVk Leioan aurkeztu duen proiektu berri aren inguruan ere idatzi nezake, baina hezkuntza publikoaren salerosketa horren inguruan hitz egiteko leku gehiago beharko nuke. Enpresa gune bat diru publikoz eraikitzea neoliberalismoaren muga guztiak zeharkatzen ditu eta Bolognarekin betetzeko balio du, eta helburuak zinez onak diren bitartean (ikerkuntza bultzatzea) bideek botagura ematen dute.
Hurrengo larunbatean IAk egingo duen Kongresuaren inguruan ere hitz egin nezake, ikasle mugimenduak helburu berriak ezartzeko duen gaitasun itzelaren inguruan… edo aurrerago joanez oraindik Abenduaren 20an Leioan Bologna Prozesuaren aurka egingo den Manifestaldi Nazionalaren inguruan idatzi nezake.
Gai gehiegi, ikusten denez. Baina erabaki bat hartu dut. Gai guzti hauek hemen zerrendatu ditut eta egun hauetan artikulu bana idatziko dut Gaur8ko blogean. Beraz, irakurle maitea, gai hauetan sakondu nahi baduzu klik baten distantzia duzu.
This entry was posted on Ostirala, abendua 7th, 2007 at 10:51 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.