rssgaur8 logotipoa

Bikoiztu ditzagun Euskarazko Wikipediako artikuluak

Euskarazko Wikipediak 22.000 artikulu baino gehiago ditu egun. Guztietan 46.a da momentu honetan, baina ziur berehala Ingelera Sinpleko wikipediak gaindituko duela. Gaur egun munduan gehien bisitatzen den 8. orrialdea da. Pertsona askok geroz eta gehiago erabiltzen dugu, bai artikuluak egiteko bai eta informazioa bilatzeko.

Baina euskarazko wikipedia erabilgarria izan dadin askoz artikulu gehiago behar ditugu eta ditugunetan askoz informazio handiagoa. Eta hemen alde ona eta txarra. Alde txarra hau auzolanean baino ezin dugula lortu da. Alde ona euskaldunok hori egiteko gaitasun handia dugula da.

Hona hemen bada nire proposamen xumea. Mezu hau ahalik eta gehien barreiatu (Zabaldu, Bildu, korreoak erabiliz…) ahalik eta jende gehienak irakur dezan. Eta irakurtzen baduzu honakoa egin:

  • Izena eman Wikipedian.
  • Egunero gutxienez artikulu bat egiteko konpromiso pertsonala hartu.
    • Artikulua orijinala izan daiteke, dakigun gauza baten inguruan, adibidez.
    • Itzulpen bat izan daiteke, beste wikipedia batetik jasotakoa.

Kalkulu sinple bat egin dezagun. 50 pertsonek hau egitea erabakitzen badugu urte baten buruan 365 x 50 artikulu berri izango ditugu, hau da, 18.250 artikulu berri. Ditugun 22.000ei gehituta horrela bakarrik, hau da, artikulu bakarra eginez egunero, hurrengo urtean 40.000 artikulu izango genituzke gutxienez. Pentsa orain 2 edo 3 artikulu egiten dituzula… euskarazko wikipediaren tamaina asko gehituko genuke.

Agian pentsatuko duzue ez duzuela zer eskaini. Baina bai, hona hemen momentuz martxan dauden proiektuetako batzuk:

Hau irakurri baduzu, beraz, badakizu zer egin dezakezun. Egunero minutu batzuk dedikatzen badizkiogu hurrengo ikasturtean Durangoko Azoka zalbatzen denean Euskarazko Wikipedia izango litzateke euskaraz dagoen entziklopediarik osoena.

This entry was posted on Ostirala, abendua 7th, 2007 at 11:11 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

4 Comments so far

  1. Saltoka ibili naiz saretik eta hara topaturiko bloga! :D
    Ados nago esandako gehiengoan, eta euskarazko wikipedia hazten ari dela argi dago.

    Era berean, gai askotan erreferentea izateaz gain, askea da, denona, dohainekoa… ondo aipatu duzun moduan, auzolanean sortu eta garaturikoa. Inor ez da aberasten ari jakintzaren bizkarretan, eta honelako proiektu bat izan daitekeen ahalik eta demokratikoena da.

    Hori bai, ez nuke nahi artikuluen kantitatea lehenestea eta ahalik eta artikulu gehien sortu nahi izatea, kalitatea bigarren plano batean jarriz. Kantitateaz gain, kalitatea ere zaindu beharra dago, wikipedia zirriborro sorta erraldoia bihurtu ez dadin.

    Ondo izan eta segi idazten!

  2. Ados nago Janfrirekin, hobe dugu egunean artikulu bat baino, hilean bat egitea ahalik eta osatuen. Kalitatea kantitatearen aurretik joan behar du. Askotan gertatzen zait eta seguru nago ez naizela bakarra, zer edo zer begiratu wikipedian, bai euskaraz bai gazteleraz, eta ondoren inglesezkora jo informazio osatuagoaren bila.

  3. Bai, guztiz ados biekin. Kalitatea ere bilatu behar dugu. Baina gai askorekin kantitatea ere erakusgarri ona da. Hau da, suposatzen da egunero artikulu bat egiten duenak ez duela esaldi batekoa bakarrik egingo. Uste dut, gainera, artikulu bat egunero egiteko konpromisoa hartzen duenak lehenengoak zirriborroak izango direla, baina denborarekin zabalagoak izateaz gain gustua hartuko diola eta beste zirriborro batzuk ere hedatuko dituela.

    Horregatik nire proposamena sinplea zen, hau da, kantitateari begiratzeak ere garrantzia duela. Kalitatearena bere kabuz ere etorriko da!

  4. Galder:
    ideia ezin hobea! Eta aipatzen duzun bidetik, auzolanean, elkarlanean… fenomeno!
    http://www.zabaldu.com/3078/bikoiztu_ditzagun_euskarazko_wikipediako_artikuluak/
    Aurrera segi
    Js

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.