Azken egunetan berri ugari egon dira Bologna Prozesua dela eta. Suposatzen dut gehienek zerbait irakurri duzuela honen inguruan eta horregatik ez dut berriro sakonduko prozesu honek dituen alde txarretan. Gaur beste erreflexio bat egin nahiko nuke.
Bitxia da ikustea Unibertsitatetako agintariek darabilten mezua: alde batetik unibertsitatearen gehiengoa prozesuaren alde dagoela diote; bestetik ikasleen gehiengoa zalantzan jartzen dute; eta azkenik bide demokratiko/biolentoen artean hitz egiten dute berriro ere. Azter ditzagun banan-banan:
Gezurra da Unibertsitatearen gehiengoa alde dagoela esatea. Hori esateko Klaustro edo Gobernu Kontseiluaren osaerari erreparatzen diote, kontutan hartu gabe horrek ez duela inondik-inora unibertsitatearen benetako ordezkaritza bat osatzen: sektore konkretu batzuk (katedradunak) goi-ordezkatuak daude eta gehiengoak (ikasleak) %20ko boterea baino ez du. Beraz gehiengorik ez dago alde.
Horrekin lotuta ikasleen gehiengoen jokoan ere sartzen dira. Euren esanetan ikasleen gehiengoa alde dago ere, nahiz eta gutxiengo bat osatu instituzioetan. Baina nola da posible? Beno, kontra daudenek dituzte bozken gehiengoa, baina bozkatzen dutenak ez dira ikasleen gehiengoa. Ikasleen %15ak baino ez duenez bozkatzen ikasle horiek ez dira gehiengoa… baina ez al da hori euren demokraziaren ikuspegia? Zenbatek bozkatu zuten Errektorea?
Eta azkenik demokrata/biolentoen kontua… ez naiz euren jokoan sartuko biolentzia guztiak deitoratu behar direla esaten… ez! Biolentzia guztiz justifikatua dago kasu askotan eta hau horietako bat da. Giza Eskubide bat (hezkuntza) gutxi batzuen interesen arabera jokoan jartzen denean edozein bide erabili behar da bere defentsarako. Are eta gehiago demokraziarik ez dagoenean.
Aurreko sarrera idatzi nuenean oraindik ez ziren ospatu ez UPNAko hauteskundeak ez eta manifestaldi nazionala… beno, orain jada balorazio txiki bat egin behar zaio eta ez naiz ni izango egiten duena (irakurri dut jada IAk prentsaurrekoa duela Santo Tomas egunean bertan!).
Bi egunetan Bolognaren aurka jarritako mugarriak bete dira eta erantzuna berdina da bietan: Bolizko Jauregiak defendatzea. Frogarik nahi? El Correok dakar berriro ere:
Gaur (19) eta bihar (20) Bologna Prozesuaren aurka ekiteko bi egun oso berezi dira. Gaur UPNAn ikasle hauteskundeak daude eta bai IAk bai Eraldatuk prozesuaren aurkako erreferendum baten itxura eman diote. Hau da, Grupo Universitario eta Sadar bozkatzeak Bolognari hein batean bai esatea esan nahi du. IA edo Eraldaturi bozkatzeak Bolognari ez esan nahi du. Badirudi hau txorakeria bat dela, baina Unibertsitateetako errektoreek askotan horrela planteatzen dute: Bolognaren inguruan ez da ezer erabaki behar gehiengoak eurekin bat egiten duelako (ez dute ikusten gehiengoa ez direla katedradunak, baizik eta bozkaren balio handiena dutenak). Horregatik ezezkoa euren esparruan ematea garrantzitsua da.
Bigarrenik bihar Leioan dagoen Nazio Manifestaldia da. Espero dut milaka izatea bertan biltzen diren ikasleak. Baina benetan espero dudana (beno, hobe esanda, nahiko nukeena) milaka ikasle horien hitza kontuan hartzea litzateke. Perezek aurreko astean testu iraingarri bat egin zuen eta horri aurre egiteko modu bakarra gehiengo zabal bat irudikatzea da.
Joan zen astean UPVn eginiko protestak zer-esan handia sortu du. Deian portada eduki zuen nahiz eta berriak gero ez zuen garrantzi handirik barruan. Baina zinez larriena dena “El Correo”k eginikoa da. Gazteleraz dago, baina merezi du atalka irakurtzea interpretazio batzuk egiteko:
La Universidad es la institución donde con mayor claridad se vislumbra la capacidad de futuro de una sociedad. Como centro de formación intelectual, y también personal, como foro de debate y confluencia de ideas, como motor de la investigación -científica, técnica y humanista- y como base del saber, concentra buena parte de los valores de las nuevas generaciones llamadas a marcar las pautas de la comunidad. Una estructura compleja que, además, se encuentra sometida en los últimos tiempos a una exigente competencia en consonancia con la mundialización del conocimiento y de la información.
Horrela bada, hau da, Unibertsitatearen arabera ikusi behar badugu “gure” (vascoen) jendartearen etorkizuna, beste nazionalitate bat hartuko dut.
La Universidad Pública Vasca, como los otros dos centros de enseñanza superior existentes en Euskadi -Universidad de Deusto y Universidad de Mondragón-, es sensible a esta realidad y a la urgencia por encontrar soluciones académicas y económicas a un proceso imparable de homologación europea.
Lehenengoa ez dela Universidad Publica Vasca, baizik eta Universidad del Pais Vasco. Detaile xume honek argi uzten du editoriala idatzi duenak ez duela asko zapaltzen unibertsitatea bera eta ez duela benetan bertan gertatzen denari buruz idazten, baizik eta alderdi batzuek diotenaren arabera. Baina larriagoa oraindik unibertsitate batek (publikoa izanda) soluzio akademikoetaz gain “ekonomikoak” bilatu behar izatea da… hori da Bologna Prozesuarekin salatzen dena, hain justu.
La UPV, en concreto, aprobó hace poco más de un mes su Plan Estratégico 2007-2011 con la pretensión de dar el salto de calidad necesario para poder medirse con el resto de centros, públicos y privados de España y con el conjunto de los de la UE. Un esfuerzo que requiere para su éxito la normalidad de la vida académica y la potenciación de los principios universitarios
Beno, hementxe bi esaldi interesgarri. Lehenengoa lehiarena da… zer dela eta lehiatu behar du unibertsitate batek beste batekin? Eta bigarrena… eta ados ez daudenek zer egin dezakete orduan? Beno, ba normaltasun akademikoa haustea, horrela ez baita betetzen Plana. En este contexto, la irrupción, ayer, de un centenar de estudiantes en el primer claustro del curso de la UPV, provocando la suspensión de la reunión, es inadmisible, tanto por lo que supone de acción violenta como de desprecio hacia el órgano supremo de la institución y de deterioro del prestigio de la Universidad.
Buff… gauza gehiegi esaldi bakar batean. Lehenego eta behin 240 ikasle zirela. Bigarrenik UPVk aurten eginiko lehenengo klaustroa dela… eta ziurrenik azkena ere izango zela. UPVk behin baino ez ditu egiten klaustroak urtero, demokrazia ulertzeko modu oso kurioso batean. Hirugarrenik ez dela goi-organua: Gizarte Kontseiluak botere handiagoa du Klaustroa berak baino. Laugarrenik ekimena ez dela biolentoa, baizik eta Desobedientzia Zibilaren barruan kokaturikoa (irakurri, adibidez, Gandhi).
Una actuación que desacredita por completo la reivindicación planteada que, como cualquier propuesta, tiene sus cauces adecuados para ser debatida.
Interesgarria da esaldi hau… zeintzuk dira kauze horiek? Nola egin daiteke? Gobernu Kontseiluan Bolognaren inguruan eztabaida bat egin behar dela esan den bakoitzean bi esaldi jaso dira: a) Orain ezin dugu. b) Hori ez dagokigu guri. Beraz ez dago biderik protestan esandakoa inora iristeko. Bide batez, ez da helburua “ser debatida”, baizik eta erabaki bat hartzea, gehiengoak nahi duena egitea…
No se puede usurpar la voluntad universitaria, ni intentar forzar decisiones adoptadas por mayoría con el recurso de la algarada. Si ha habido, además, un proceso sometido a análisis y discusión, desde que se iniciara en 1999 en Bolonia, lo es, sin duda, el plan de adaptación al espacio europeo de la educación superior.
Kar, kar, kar! Itxoin, barre egiteaz bukatzen dudanean jarraituko dut idazten. Kar, kar, kar! Inoiz ez da ezer bozkatu Bolognaren inguruan, guztia inposatu da: LOU, ReLOU, IBP… prozesu hau ezin da eztabaidatu unian, Perezek dioenez legeak agintzen duena bete behar dugulako… eta gainera Bologna ez da lege bat, prozesu bat baizik!
Con su actitud, el grupo de exaltados que ‘reventó’ ayer el claustro no ha hecho nada por difundir sus planteamientos y en el camino ha ofrecido la peor imagen que puede dar un universitario: la de la intolerancia y la intransigencia.
Bai, egin du. El Correon agertu ziren eta Deiako portadan… bide batez intolerantzia eta intransigentzia besteek egiten dutena da definizioz: nik esaten dudana egiten da eta kitto!
Frente a estos comportamientos, que por desgracia no son inusuales y que deterioran el funcionamiento y la convivencia dentro de la Universidad, el Rectorado y todos los estamentos concernidos tienen la obligación de actuar con firmeza, dejando atrás cualquier mínimo atisbo de complacencia. Y ello incluye el recurso a todos los mecanismos de protección y salvaguarda de que dispone nuestra sociedad.
Hori, hori! Polizia etor dadila! Grisak! Zipayoak! Pikoloak! Denak! Gartzelara ditzatela IAko kideak! Espedienteak! Santzioak! Ixildu daitezela librepentsalariak! Guztiek ikas dezatela El Correo-UPV/EHU Masterra!
Nafarroan IPCa %1,1 igo denez zuen internet konexioa ondo probesteko nik orain 10 artikulu idazten nituen denboran 11 idatzi beharko ditut. Aste honetan gainera lan handia jarri diot nire buruari hainbat gai komentatzeko.
Gaur, larunbata, Ikasle Abertzaleakek bere V. Kongresua burutuko du. Ez ditut ponentziak irakurri baina egia esan konfidantza nahikoa dut IArengan ondo egongo direla pentsatzeko. Garrantzitsuena ez da hori ordea.
Gogoratzen dut IV. Kongresua egin zenean Mira Antzokian. Bertan “Euskal Ikasleon Eskubideen Karta” onartu zen eta lehenengo aldiz egiten zitzaion aipamen bat Bologna Prozesuari, aurre egin beharreko zerbaiten gisa. 4 urte zehatz igaro dira egun hartatik eta ikus ditzakegu emaitza: eskubideen borroka pil-pilean dago eta gatazken erdigunean. Bologna Prozesuaren aurkako borrokaz zer esanik ez.
Ez dakit gaur zer den erabakiko den punturik garrantzitsuena. Baina hemendik lau urtetara, 2011ko neguan, horrenbesteko garapena izango badu zoriontzeko modukoa izango da. Hala bedi!
Aurreko artikulu batean esan nuen bezala Leioako campusean egin behar duten Parke Teknologikoaren inguruan hitz egiteko asmoa nuen. Neoliberalismoaren proiektu berri honi buruz nahikoak dira esan daitezkeen gauzak eta gehiago aurkezteko garaian esandako gezurren inguruan.
Baina atzo IAk izandako garaipena ezin dut komentatzeari utzi. Atzoko egunean klaustroa berriro etetzeaz gain (hau ohitura bilakatzen ari da) zaplastako ederra eman zitzaion Perez errektorearen nahiei: ezin Bologna aurrera eraman ahal izateko arauak onartu. UPVn atzo jokoan zegoena eskubide demokratikoak ziren, protestatzeko eskubidea, adierazteko eskubidea, libreki pentsatzeko eskubidea… unibertsitateak egin behar duena hori izanda oso larria zen eraso hau. Baina orain onartu nahi izatea ez da kasualitatea: behar-beharrezkoa da Bologna Prozesua aurrera eraman nahi badute, behar-beharrezkoa baita ikasleen ahotsa ixilaraztea.
Perezek gogoratu beharko luke aurreko klaustroa Donostian egiteko esperimentuan IAko hautetsiek salbatu zutela eguna. Gogoratuko du suspenditzeko aukera egon zela baina IAk lortu ziola quoruma. Gogoratuko du ere demokratikoak ez diren instituzio horietan parte-hartzea erabaki zuela egun hartan… baina orain bueltan ordaindu beharrean kobratu.
Atzo ordea sekulakoa izan zen. 200 ta piko ikasle barrura sartu eta Euskal Adarra sortu zen egunean bezala klaustroa hankaz gora jarri zuten. Ez nengoen han, baina imaginatzen ditut txakurren ostiak eta Gorizelaiaren urduritasuna… ikusten nabil…
Horregatik proiektu horren inguruan beste batean idatziko dut. Gaur zoriontzeko garaia da berriro. Eta gomendio bat emateko IAko militanteei: gorde itzazue horrelako momentuak zuen buruan, garaipenaren egunean guztiak bildu beharko baitira.
Orain astebete hasi zen Durangon euskal kulturaren erakusleihorik handiena. Ehunka gai berri Olentzerori eskatzeko eta milaka aurreko urtekoak, haginak zorrotzekin begiratu ahal ziateko. Behin bukatuta ondo joan dela entzun dut, suposatzen dut editorialentzat izango dela. Ni aurten dirurik gabe joan nintzen hara eta beraz ezin izan dut kultura eskuratu. Horregatik galdera batzuk luzatu nahi ditut:
1- Zein izan da liburuen salmenta guztira?
2- Lortu den dirutik zenbat doa egilera eta zenbat editorialetara?
3- Zenbat liburu irakurtzen direla uste da horietatik? Gazteek ala helduek egiten dute gehiago?
4- Zenbat liburu saldu ziren euskaraz eta zenbat gazteleraz?
5- Liburu eta diska berri horietatik zenbat ikus daitezke herriko liburutegitan, nahi duenak irakur ditzan?
6- Eskoletan testu-liburuak erosi beharrean zergatik ez dira literaturazko liburuak erosten, liburutegi bikainak izateko?
7- Ze leku du Durangotik kanpo euskal literaturak medio ofizialetan?
8- Zenbat diru gastatzen dute unibertsitateek euskarazko testu liburugintzat segurtasunarekin edo lorategin zaintzarekin alderatuta?
Hona hainbat erreflexiorako galdera. Espero dut norbaitek datu horiek ezagutzea…
Joan zen Abenduaren 6an berriro ere milaka izan ziren egun normalizatu bat egin genuenok Euskal Herrian… edo behintzat saiatu ginen. Klasera joan zirenak, herri eskoletara joan zirenak eta irekitzeko aukera aztertu zutenen artean 100 bat ikastetxez hitz egin behar dugu.
Tamalez beste ikasturte batean ere hainbat ikastetxek presioak jasan dituzte egun horretan ez irekitzeko eta, bide batez, ikastetxean hartutako erabaki demokratikoa oztopatzeko. Hau Nafarroako Hezkuntza Sailak egitea ez da harrigaria. Benetan atentzioa deitzen duena EAk egitea da, hau da, Espainiar Konstituzioa hain ondo defendatzea. Egun horretan ixtera derrigortzen duen legerik ez dago eta beraz nahiko bitxiak dira presioak… gehiago oraindik Gazte Abertzaleakek egunaren aurka (omen) ekimenak egiten dituenean…
Abenduaren 6a berriro ere gure eskubideak aldarrikatzeko eguna bilakatu zen. Tamalez teorian abertzalea den alderdi baten aurrean aldarrikatu behar izan genituen berriro ere…
Euskarazko Wikipediak 22.000 artikulu baino gehiago ditu egun. Guztietan 46.a da momentu honetan, baina ziur berehala Ingelera Sinpleko wikipediak gaindituko duela. Gaur egun munduan gehien bisitatzen den 8. orrialdea da. Pertsona askok geroz eta gehiago erabiltzen dugu, bai artikuluak egiteko bai eta informazioa bilatzeko.
Baina euskarazko wikipedia erabilgarria izan dadin askoz artikulu gehiago behar ditugu eta ditugunetan askoz informazio handiagoa. Eta hemen alde ona eta txarra. Alde txarra hau auzolanean baino ezin dugula lortu da. Alde ona euskaldunok hori egiteko gaitasun handia dugula da.
Hona hemen bada nire proposamen xumea. Mezu hau ahalik eta gehien barreiatu (Zabaldu, Bildu, korreoak erabiliz…) ahalik eta jende gehienak irakur dezan. Eta irakurtzen baduzu honakoa egin:
Izena eman Wikipedian.
Egunero gutxienez artikulu bat egiteko konpromiso pertsonala hartu.
Artikulua orijinala izan daiteke, dakigun gauza baten inguruan, adibidez.
Itzulpen bat izan daiteke, beste wikipedia batetik jasotakoa.
Kalkulu sinple bat egin dezagun. 50 pertsonek hau egitea erabakitzen badugu urte baten buruan 365 x 50 artikulu berri izango ditugu, hau da, 18.250 artikulu berri. Ditugun 22.000ei gehituta horrela bakarrik, hau da, artikulu bakarra eginez egunero, hurrengo urtean 40.000 artikulu izango genituzke gutxienez. Pentsa orain 2 edo 3 artikulu egiten dituzula… euskarazko wikipediaren tamaina asko gehituko genuke.
Agian pentsatuko duzue ez duzuela zer eskaini. Baina bai, hona hemen momentuz martxan dauden proiektuetako batzuk:
Hau irakurri baduzu, beraz, badakizu zer egin dezakezun. Egunero minutu batzuk dedikatzen badizkiogu hurrengo ikasturtean Durangoko Azoka zalbatzen denean Euskarazko Wikipedia izango litzateke euskaraz dagoen entziklopediarik osoena.
Gai gehiegi ditut aste honetan eta ez dakit zein aukeratu zutabe hau idazteko. Komentatu ahal dut zenbat ikastetxetan egin zen Abenduaren 6an euskal egutegiaren alde, zenbat herri eskola eta presioak alde batera utzita ofizialki ireki zuten ikastetxeak goraipatu ahal izan nuke. EAk zuzentzen duen Hezkuntza Departamentuak Espainiar Konstituzioaren eguna sakralizatzeko egiten dituen esfortzuen inguruan sakon jardun nezake.
Durangoko Azokan euskal kulturak duen presentzia eta kulturaren-salerosketaren inguruan hitz egin nezake. Doako kulturaren inguruan ere hitz egin nezake eta argitaletxe batzuek duten aurpegi bikoitzaren inguruan (euskal kulturaren alde orain, Espainiar Curriculuma garatzen duten liburuak egiten ikasturte osoan zehar).
Aste honetan UPVk Leioan aurkeztu duen proiektu berri aren inguruan ere idatzi nezake, baina hezkuntza publikoaren salerosketa horren inguruan hitz egiteko leku gehiago beharko nuke. Enpresa gune bat diru publikoz eraikitzea neoliberalismoaren muga guztiak zeharkatzen ditu eta Bolognarekin betetzeko balio du, eta helburuak zinez onak diren bitartean (ikerkuntza bultzatzea) bideek botagura ematen dute.
Hurrengo larunbatean IAk egingo duen Kongresuaren inguruan ere hitz egin nezake, ikasle mugimenduak helburu berriak ezartzeko duen gaitasun itzelaren inguruan… edo aurrerago joanez oraindik Abenduaren 20an Leioan Bologna Prozesuaren aurka egingo den Manifestaldi Nazionalaren inguruan idatzi nezake.
Gai gehiegi, ikusten denez. Baina erabaki bat hartu dut. Gai guzti hauek hemen zerrendatu ditut eta egun hauetan artikulu bana idatziko dut Gaur8ko blogean. Beraz, irakurle maitea, gai hauetan sakondu nahi baduzu klik baten distantzia duzu.