Bolognaren aurka han-hemenka
Ez diot Aitor Etxebarriari bere blogaren edukia kendu nahi, baina Bolognaren aurka egun hauetan mobilizazioak egoten ari dira han hemenka. Azaroaren 17a oso data esanguratsua da ikasleentzat, eta aurten Ikasle Abertzaleakek Ikasle Egunarekin ospatuko du. Baina Europako Ikasle Foroan bi egun lehenagorako ahal zen lekuetan mobilizazioak egitea erabaki zen. Horregatik aste hauetan hainbat adibide baditugu. Baina hortik aurrera ere hainbat dira mobilizazioak, batez ere Frantziar estatuan.
Euskal Herrian, esan bezala, Ikasle Eguna eta Ikasle Topaketak egongo dira larunbata honetan. Kontzertu bikaina, bai! baina egun osorako egitaraua dago. Horrekin batera hainbat fakultatetan borrokak jarraizen du eta nahiko ingeniotsua den Hitza Hartu - Itzartu hitz-jokoarekin jokatzen ari dira.
Katalan Herrietan SEPCk ere mobilizazioak deitu ditu ostegun honetarako. Gaur bertan Ravalean dagoen UBren fakultatea desalojatu dute, bertan okupazioa burutzen ari baitziren. Bihar, osteguna, mobilizazioak egongo dira. Bartzelonan lehenengo aldiz egingo den ibilbidea dago prestatua. Beti manifestaldiak plaza batean bukatu ohi dira eta oraingoan Pompeu Fabra unibertsitatean (grebarako arazo ugari jarri dituenak) bukatuko da, fakultatea hartuz.
Atzo Erromako Sapienzan ere Asanblada egon zen, gaur ikasleen aurkako neurriak hartuko baitzituzten.
Baina ekimen nagusiak frantziar estatuak egiten ari dira, batez ere sindikatu nagusiek, hau da, PSFren ingurukoek, baina baita ere JCR eta ezker erradikaleko taldeek. Dagoeneko arazo ugari sortu dituzte eta 20an egongo den greba orokorrerako deialdia luzatu dute berriki aprobatu den Unibertsitate Lege berria dela eta. Lege hau Bolognan sakontzeko beste neurri bat baino ez da, PSOEk egin dituenaren antzekoak, baina kasu honetan Sarkozyk eginikoak.
This entry was posted on Asteazkena, azaroa 14th, 2007 at 3:37 pm and is filed under Bologna Prozesua, Ikasle mugimendua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on azaroa 14, 2007 at 4:19 pm zabaldu.com wrote:
Bolognaren aurkako mobilizazioak ugaritzen ari dira…
Bolognaren aurkako mobilizazioak ugaritzen ari dira leku guztietan. Horren laburpen bat eskaintzen digute Hetzorduan, frantziar estatuan, katalunian eta Euskal Herrian egiten ari denaren inguruko informazio laburrarekin….