Ingelesa hizkuntza ez erabilgarria da.
Oraintze irakurri dut Wall Street Journalko artikulu hau:
Basikoki bertan esaten dena euskaraz artzai esateko 10 hitz ezberdin ditugula (ziur gehiago direla!) eta gero kontzeptu modernoak esateko maileguetara jo behar dugula da. Modu horretan Bertendona motako irakasleen gainean egiten duguna glotozidioa dela esaten da eta gainera lausengu lirikoak igortzen dizkiote Euzko Jaurlarichari. Hizkuntza ikastea (benetan erabiltzen ez dena, Leopoldo Barredaren hitzetan) “Euskal Inkisizioa” dela esaten da.
Baina larriena gauzak esateko modua da. Hau da, guzti hau demostratzeko esaten denak ingeleserako ere balio du. Hona hemen esfortzu handirik gabe eman daitezkeen ingelesean dauden artzaia esateko moduak:
- Shepherd
- Herder
- Cowpoke
- Ward
- Herdsman
- Drover
- Tend
- Neatherd
- Shepherdess
- Cowboy
Ikusten denez 10 hitz ematea posible da ingelesez, guztiak ala guztiak hiztegietan datozenak. Gainera horietako batzuk artikuluan ematen den Urdain hitza baino erabiliagoak gaur egun (ez dakienarentzat, edo ni bezala inoiz konturatu ez denarentzat, urdain batek urdeak edo txerriak zaintzen ditu).
Orain azter dezagun beste esaldia: zeintzuk hitzek ez duten euskaraz esateko modurik eta maileguak hartzeko beharra dagoen. Hitzak hauek dira: aireportu, zientzia, errenazimentu, demokrazia, gobernu, independentzia.
Baina zeintzuk dira hitz hauek ingelesez? Hauek dira, hurrenez hurren: Airport, science, Renaissance, democracy, government, and independence.
Azter dezagun banan banan, Online Etymology Dictionarya erabilita.
- Airport: Hitz hau air eta port hitzek osatzen dute. Air hitza ziurrenik frantsesetik etorri da ingelesera eta hona latinezko ærem hitzetik. Hau, aldi berean, grekerazko æros hitzetik dator. Honen jatorria indo-europarra litzateke, *awer hitzatik. Baina ingelesezko luft hitza alde batera utzi zuen. Porti dagokionean, ingelesez harbour esaten da, hau da, hitz mailegatua ere bada. Hau frantsesetik dator, eta berriro ere latinezko portus eta hau protoindoeuropearreko *prtu-tik.
- Science: Honek ere bide berdina egin du ingelesera. Frantsesetik heldu da (science, kasualitatez) latineko bidea eginez (sciencia, scire aditzaren -ezagutu- alterazioa). Hau aldi berean protoindoeuropearreko *skei hitzatik dator.
- Renaissence: Kontuz, guztiz ingelesa den hitza! Honetan ez dago moldapen txiki bat ere ez, zuzenean hitz frantsesa da. Hala ere, hiztegia begiratzeko tentua egin dut eta latinezko ‘renascere’tik datorrela ikus daiteke.
- Democracy: Hitz hau ere guztiz ingelesa da, Cambridge inguruan jaioa. Tamalez greziarrek kopiatu zuten aspaldi eta euren esanetan Demos eta Kratos hitzek osatzen zuten. Lehenengoak jende arrunta eta bigarrenak boterea esan nahi omen du.
- Government: Hitz honetan asko pentsatu zuten. Lehenengo govern hitza hartu eta gero -ment atzizkia jarri. Euskaldunok atzizkiak erabiltzeko joera kritikatzen da artikuluan, baina hau antza ezberdina da. Govern hitza frantziarretik dator, horra latinetik heldu zen eta horra greziarretik (kybernan). Latinera pasa zenean k soinua g soinuagatik aldatu zuten, Etruskoaren eraginez. Ment atzizkia guztiz frantziarra da, bide batez.
- Independence: Hau ere frantziarretik dator, noski. Lehenengo aldiz ingelesez duen esanahiarekin idatzia 1791an agertu zen. Hau da, betidanik datorren hitza da. Hitzaren azken esanahia latinera doa, noski.
Beno, ba guzti honekin oso argi geratu da ingelesa ere balio ez duen hizkuntza bat dela. 10 modu dituzte artzai esateko, lana bilatzeko askotan eskatzen dizute, nahiz eta jendeak benetan ez hitz egin eta horretaz gain hitzak grekeratik ekarri behar dituzte frantsesetik pasatuz. Hoberena litzateke denok zuzenean grekeraz hitz egitea, noski!
This entry was posted on Asteazkena, azaroa 7th, 2007 at 4:50 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on azaroa 8, 2007 at 3:19 pm zabaldu.com wrote:
Keith Johnsoni erantzuna Hetzorduan…
Keith Johnson "The Wall Street Jounal"eko berriemaileak berria argitaratu zuen euskal inkisizioaren inguruan… Hetzorduan argudio berdinekin erantzun diote ingelera ere hizkuntza ez erabilgarria dela demostratu asmoz….
on azaroa 9, 2007 at 11:46 am NINEU wrote:
ez ahaztu beraiek demokrazuia ezagutu aurretik guk DEMOKRAZIA ezagutzen genuela ta beraien JOHN ADANS PRESIDENTEAK haien konstituzioaren sorreraren defentsan EUSKALDUNOK JARRI gintuela demokrazia adibidetzat.
Hizkuntzaz dagokionez HUNBOLT ek adibidez esan zuen euskera aditzari eginiko MONUMENTU BAT
ezta ahaztu behar nor den KEITH JOHNSON…..espaniar literaturan masterra egina,1996 tik madrilen bizi da, aznarren lagun mina, aznar WALL STREET JOURNAL eko editorialan dago soldatapean bere lagun RUPERTi esker,ta KEITH ek arazoak gurekin ez ezin PSOE da ZAPATEROREKIN ere eduki ditu ta BLOG FATXA batzuk zoriondu egin diote EEUU osoan ETAri talde separatista ordez ,terrorista odoltsuak deitzen dielako ta musulman terroristekin bateratzen du.
GOOGLEn idatzi :”KEITH JOHNSON” AZNAR……..edo……”KEITH JOHNSON” ELEFANTE BLANCO
on azaroa 9, 2007 at 11:58 am uytuiytui wrote:
idatzi iezaiozue berari edo hobe egunkariari, nik bi helbide hauek dauzkat
keithjohnson@wsj.com
edo hobe
onlinejournal@wsj.com
on azaroa 9, 2007 at 5:21 pm maite ruiz de egino wrote:
Maileguak direla eta… ez gara ezer deskubritzen ari; Juan Antonio Mogelek 1801ean Peru Abarca idatzi zuenean hitzaurre luzea egin zuen, eta besteak beste, honelakoak bota zituen bertan:
“… Se acusa comúnmente a nuestro idioma de que no tiene voces científicas, que por esta causa es pobre. (…) Latinos, franceses, ingleses… todos recurren a mendigar del idioma griego para enriquecer los suyos (…) A lo menos me deberán confesar que todas las lenguas, menos la griega, son por sí pobres, infecundas e ineptas para las ciencias y varias artes. Luego no son de mejor condición que la Bascongada.”
on azaroa 9, 2007 at 10:38 pm Andoni wrote:
Behin, ingelesa ikasteko aldizkari batean artikulu interesgarri bat irakurri nuen. Berton adierazten zenaren arabera, ingelesa artifizialki sorturiko hizkuntza da. Antza, garai baten Britaniar lurrak ez zeuden batuta, eta uneko erregeak batura geopolitikoa egin nahian hizkuntza ere unifikatu zuen… “on the fly”. Hortaz, zerbait artifiziala baldin bada hemen, hori ingelesa da.
Halere, Leopoldo Barreda jauna artikulua egiteko prozesuaren erdian egonik, ez nau harritzen horrelako ergelkeriak entzun behar izateak.
on azaroa 10, 2007 at 11:11 am Galder Gonzalez wrote:
Egia esan berez ez zen bere argudioekin grekera ez den edozein hizkuntza kritika daitekela. Gauza da yankiek uste dutela euren hizkuntza dela originala (”No hablas mi idioma?” entzuten dugu askotan telebistan) eta beste guztiak mespetsuz hartzen dituzte.
Keith Johsoni erantzuna bidali diot, eta berak titularra ez zuela aukeratu esan zuen, hori ez delarik arazo nagusiena. Berriro erantzun diot tonoa pixkatxo bat igoaz eta ez dit erantzun oraindik. Bertan jarri diot ingelera hizkuntza puroa izango balitz (hori nonbait balego!) airport erabili ordez airdorf erabiliko dutela, hori beraien hitza baita.
Eta grekeraren inguruan… bertan egon nintzen azkeneko aldian Delphiko dendari batek esan zigun gaztelerazko 30.000 hitzek dutela greziar jatorria eta beraz oso erraza dela ulertzea eta komunikatzea europako hizkuntza gehienen eta greziarren artean. Ez da horrela, baina tira, gauza batzuk ulertzeko ez da behar esfortzu handirk.
on azaroa 17, 2007 at 4:43 pm sapi wrote:
kar,kar Galder. Pasatu zitzaidan post hau, benetan asmatu duzu, milaesker!
on azaroa 30, 2007 at 2:55 am Itxaso wrote:
Benetan artikulu bikaina! Segi bere erantzunaren zain, baina halako analisia eta gero ez dakit ze beste txorakeri bururatuko zaizkion. Zorixonak!