Bihar deialdi bikoitza
Bihar, Irailak 26, deialdi bikoitza luzatu du Euskal Herriak Bere Eskolak. Alde batetik Euskal Curriculumarekin lotua “Hezkuntza Sistema Nazionalerantz, Euskal Curriculuma. Iruzurrik ez!” lelopean kontzentrazioa burutuko du EAEko parlamentutxoaren aurrean. Bertan Txontxu Campos sailburutxoak bere EAErako Curriculumtxoa aurkeztu baitu. Hau da, Euskal Curriculumaren izena kopiatu baina izaera arbuiatuko du, LOEren jarraipen bat baino ez den proiektuarekin.
Aldi berean, baina Iruñean, UPNAko irekiera ofiziala izango da. Bertan Bologna Prozesuaren aurrean hezkuntza komunitatearen hitza aldarrikatuko da, inposaketen gainetik, baina ere berean bestelako arazoak ere aipatuko dira: British Ereduak, euskaraz ikasteko ezintasuna, Instituto Navarro del Vascuence…
Nik bietako batetara joateko gonbitea luzatzen dizuet.
This entry was posted on Asteartea, iraila 25th, 2007 at 2:13 pm and is filed under Bologna Prozesua, Eskolak euskaldundu behar du, Euskal curriculuma, Hezkuntza mugimendua, Nafarroa, Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on iraila 26, 2007 at 10:22 am Igor wrote:
ez batera eta ez bestera joan ezinik geratu naiz, hahiz eta biek garrantzi handia izan nere eskola ikasleon zuzendariordearekin egotea egokitu zait gaur goizean… Ze egingo
diogu ba!