rssgaur8 logotipoa

Hobe da neskak bortxatzea

Ez zait “Educacion para la Ciudadania” izeneko ikasgai espainolista gustatzen. Baina jasotzen dituen erasoak direla eta, babesteko beharrean aurkitzen naiz. Egunotan katolikoek sekulako zalaparta sortu dute ikasgai horretako “moralitate” eskasagatik. Estatua ez omen da nor morala zer den eta zer ez den erabakitzeko… agian arrazoia dute, baina ziur-ziur morala zer den eta zer ez erabakitzeko gai ez dena eliza katolikoa da.

Euren eskoletan umeak Biblian agertzen diren ideiatan hezi nahi dituzte. Eta agian hau norbaitek ondo deritzo… baina liburua irakurriz gero ziur ideiaz aldatuko lukeela. Har dezagun umeentzat oso interesgarria izan daitekeen istorio bat, katolikoei kasu eginez gero BENETAN gertatu zena.

Epaileak 19:23 eta 19:30 artean gertatzen den istorioa da. Dirudienez Jainkoak Gibeako bizilagunak zigortu nahi zituen (antza Sodomakoak plagiatzeagatik, agian SGAEk badu horretan ere zer esanik). Baina han zegoen rabino on bat beste gizon baten etxean ostatu hartzen. Jendeak rabinoari zakila ipurditik sartzeko gogoa zuen (ezagutu, jartzen du) baina etxeko jabeak zera esan zion: “Neuk eman diot ostatu; ez egin halako zitalkeriarik. Hemen daude neure alaba, birjina oraindik, eta gizon honen ohaidea; biak aterako dizkizuet. Bortxa itzazue eta egiezue nahi duzuena, baina gizon honi ez egin halako zitalkeriarik”. “Orduan, lebitarrak bere ohaidea atera zien kanpora, eta haiek gau osoan ari izan ziren emakumea bortxatzen eta eguna argitzean utzi zuten.”

Euren eskoletan hori irakatsuko badute, zure etxean dagoen bat bortxa ez dezaten hobe dela zure alaba eta gizonaren ohaidea gau osoan bortxa dezatela… nire esku balego, behintzat, eskolak berehala itxiko nizkieke!

This entry was posted on Ostirala, iraila 14th, 2007 at 10:46 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Ni zurekin bat nator, eskolak itxiko nizkieke, eta ez dut gustoko educacion para la ciudadania!

    Eta Sodomako biztanleen praktika famatu hori nolabaiteko torturatzat ulertuko banu, rabinoari aplikatzean plazerra sentituko nuke, ez dakit, Palestinoen garbiketa zilegi egiten duen botere erlijiosoa delako edota erlijioen kontra dudan iritzi extremistagaitik…

    Ez dut ulertzen nola egon daitekeen eztabaida erlijio eskoletan bai edo ez, eta are gutxiago nola egon daitezkeen ikasgai batekin gauzak konponduko direla sinesten duten pertsonak…

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.