BUSINESSEUROPE
Aurreko artikuluan aipatzen nuen Londonen egondako ministroen bilkuraren berri. Bitxia da konprobatzea bertaratukoen artean BUSINESSEUROPE izeneko erakunde bat dagoela. Europako estatuak agertzen diren zerrenda batean Europar Komisioa edo UNESCO aurkitzea ez zait hain arraroa iruditzen, baina horrelako izena daukan elkarte bat? Zer egiten du hemen? Ze ez dira agertzen “beste delegatuak” tituluaren azpian “Europako Unibertsitateen Elkartea” agertzen den bezala, ez. Estatu eta erakundeen zerrendan agertzen dira.
Interneten nortzuk diren begiratu dut eta euren webgunearekin egin dut topo. Ez zen zaila, Googlen lehenengoak dira izen horrekin, noski. Lehen UNICE zuten izena, baina izena aldatu dute (zergatia hemen). Beno, ba erakunde altruista honen helburua oso sinplea da: eurak osatzen duten enpresentzako baldintza hoberenak lortzea. Enpresarien elkarteak direlako BUSINESSEUROPE, ez besterik. Espainiako CEOE eta Frantziako MEDEFek osatzen dute, besteak beste. Eta euren helburuak hemen agertzen dira: euren artean “Europako Gizarte Zerbitzuak” aldatzea eta “protekzionismo nazionalaren” aurka ekitea eta “Europako Instituzioak modu zuzenean gidatu”.
Altruista batzuk, noski!
This entry was posted on Asteartea, ekaina 12th, 2007 at 9:19 pm and is filed under Bologna Prozesua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on ekaina 13, 2007 at 10:09 am zabaldu.com wrote:
Europako Goi Hezkuntza Esparrua noren zerbitzura?…
Europako Hezkuntza Ministroek eta Europa ez diren beste herrialde batzuetakoek Europako Goi Hezkuntza Esparrua osatze bidean beste bilkura bat egin zuten Londonen. Businesseurope enpresarien elkartearen goi mailako presentziari buruzko hausnarketa….
on abuztua 17, 2009 at 11:46 am tralari wrote:
Hiru lagun elkartu giñen uda hasieran “zerbait produktiboa” egite bidean. Aukera posibleen artean, eta kontuan izanik 2 ikasle eta irakasle izandako bat ginela, Europako goi hezkuntza esparrua bateratu nahi duen prozesua aukeratu genuen (zer bestela!). Alemania eta Norbegia bezelako herrietatik abiatuta (hauetan jada aplikatzen hasia baita Bologna prozesua) eta Euskal Herria beti erreferente izanik, bakoitzak B.P esparru bat sakonki aztertzea erabaki genuen:
-Titulazioak, konbalidazioak, kreditu sistemak (ECTS), bankuen maileguak, SET-TEO…
-Esparru pedagogikoa.
-Enpresen esku hartzea.
Bada soilik enpresen esparrua hartuaz, beldurgarria gertatzen da Bolognak zenbaterainoko sustraiak dituen eta zeinen helburu makurrak orokorrean. 1987koak diren idatziak topatu ditugu (ingelesez) jada unibertsitateen “ezinbesteko” moldaketa batez hitz egiten zutenak.
adi! Kapital sozialarekin espekulatu nahi dute oraingoan.