Badatoz azterketak
Ekainan sartu gara… ikasle gehienontzat hilabete txarra. Tentazio gehiegi daude kalean itxita egoteko eta, tamalez, itxita egon behar uda nahiko libre igaro nahi badugu, bederen.
Nire lehenengo azterketa astelehenean da. Ez da asko ikasi behar den horietakoa, berotzen hasteko azterketa bat da. Baina daogeneko ehundaka lan ordu beharko ditut entregatu behar diren txosten, lan eta laburpen guztiekin amaitu ahal izateko.
Hurrengo astetan ere selektibitatea egingo dute Hego Euskal Herriko ikasleek eta baxoa Ipar Euskal Herrikoek. Egun bakar batzuetan zure etorkizuna jokatzea erabiltzen diren pedagogien demostrazio bikaina da.
Zorte on, beraz. Ez ikasi gehiegi, baina ahalik eta nota hoberenak atera. Lanak kopiatu behar badituzue, sinonimoen hiztegi bat eduki alboan… eta gogoratu, hobe da gauez lo egitea, ideiak gutxiago izango dira, baina freskoago egongo zara!
This entry was posted on Ostirala, ekaina 1st, 2007 at 4:00 pm and is filed under Kategoriarik gabe. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on ekaina 1, 2007 at 9:10 pm Igor wrote:
Eta badaezpada telefonoa amatatu, e-mailari begiradarik ez, eta egunkarietako agendak begiratzea guztiz debekatua geratzen da!!
Ez dira inongo jaiak, ez mundaka, ez leioa, ez anoeta, ezta arrosadiakoak ere…
Kuadrillakoak baldin badituzu tinbre joka, hartu kubo bete ur eta hustu leihotik!!
Inongo talderik ez du jotzen kontzertu marabillosorik!
Hilabete, luze, baina hilabete, eta udan nolabaiteko askatasuna izango duzu, Interrail, Eskola Ibiltari, Greziako Irlak edota biboko Astenagusian, nahi bezain beste parranda egiteko!!
Gora San Juanak! San Pedroak! Marijaia! Estadistika Eta Kalkulo!
Ikasi eta Irauli!
on ekaina 2, 2007 at 1:46 pm Dani wrote:
Nik ere astelehenean dut lehenengo azterketa, beraz zorte on hilabete honetan zehar azterketak dituzuen guztiei.