Aurreko artikuluan Pello Salabururen tranpen inguruan hitz egiten nuen, datuak modu desitxuratu batean ematen zituen jauna. Beno, ba baditu ikasle fin pare bat: bere dizipulo izan zen Iñako Perez eta honen morroia den Ludger Mees. Biek ala biek Hertzainakek abesten zuen bezala “Prefabrikatutako ametsetan, estatistikaren zeruan, borondatea itoa izan da, kontsumoaren ferian” bizi dira.
Orain dela hiru bat aste biek aurkeztu zuten “Euskararen Plan Gidaria” izeneko iraultza, panazea. Planaren helburua data jakin batean Graduetako derrigorrezko ikasgaien %100a euskaraz eskaintzea litzateke. Azter dezagun euren esaldia atalez atal.
Graduak euskaraz egongo direla esaten dutenean jendeak pentsatuko luke karrerak euskaraz egongo direla… baina kontuan hartzen badugu graduen iraupena txikiagoa izango dela gaur egungo hainbat karrerena baino, zuzenean geratzen dira 5. mailak eta kasu batzuetan, agian, 4. mailak gradu izendapen honetatik kanpo. Gaur egungo karreretan euskalduntzea ez da eman justu kurtso hauetan. Adibide gisa, Geologian 5. maila kenduko bagenu euskaraz dauden irakasgaien kopurua %86tik %94ra igaroko litzateke zuzenean, 5. mailan metatzen baitira gazteleraz dauden irakasgaien gehiengoa.
Eta orain bigarren partea. Zenbat suposatzen da direla derrigorrezko eta hautazko irakasgai karrera batean? Perez biologoa da. Biologian %54a da derrigorrezkoa. Mees historialaria da. Historian, adibidez, %68.
Ez da, beraz, anbizio handiko plana. Ezer egin gabe ere ia-ia lor daiteke… eta Bertendonan baino lana aurkitu ezingo duten irakasleak titulatzen dituzten bitartean euskaldunon eskubideak portzentajetan neurtzen jarraituko dute.
Aste honetan zehar Askapenak Jardunaldi Internazionlistak antolatu ditu. Hainbat hitzaldi, gaika, arloz-arlo eta frontez-fronte. Larunbatean plenario bat egingo dute, Gasteizen eta bertara arlo ezberdinetan, herri mugimenduetan… lanean dabilen jendea gonbidatuta dago. Helburua Euskal Herri internazionalista baten eraikuntzan aurrerapausuak ematea da eta horretarako guztiok dugu zer esana.
Hezkuntzan ere badaude hainbeste gauza hitz egiteko, horregatik guztiok gaude gonbidatuak larunbata honetan Askapenarekin batera hezkuntza eta internazionalismoaren inguruan eztabaidatzera!
Harriduraz begiratu dut gaur UPVren webgunean dagoen logotipo bat. Webgune berria egin zuten orain dela hilabete batzuk eta desastre bat da… eduki gutxi ditu eta ez da oso erraza gauzak aurkitzea.
Beno, ba harritzekoa da nola Europar Konbergentzi publifikatzeko erabiltzen duten bannerrean egiten zaion kritika nagusia onartzen duten. Begiratu irudiak bestela:

Hau da webgunea… ikusten baduzue eskubian honako bannerra dago:

Nik uste dut hackerren bat dagoela euren liburuxkarekin egin nahi zutena apurtzen… baina ez du behar bezain ondo egin bere lana eta nik honakoa gomendatzen diot, Amerikar izpiritua ager dadin:

Aurreko artikuluan aipatzen nuen Londonen egondako ministroen bilkuraren berri. Bitxia da konprobatzea bertaratukoen artean BUSINESSEUROPE izeneko erakunde bat dagoela. Europako estatuak agertzen diren zerrenda batean Europar Komisioa edo UNESCO aurkitzea ez zait hain arraroa iruditzen, baina horrelako izena daukan elkarte bat? Zer egiten du hemen? Ze ez dira agertzen “beste delegatuak” tituluaren azpian “Europako Unibertsitateen Elkartea” agertzen den bezala, ez. Estatu eta erakundeen zerrendan agertzen dira.
Interneten nortzuk diren begiratu dut eta euren webgunearekin egin dut topo. Ez zen zaila, Googlen lehenengoak dira izen horrekin, noski. Lehen UNICE zuten izena, baina izena aldatu dute (zergatia hemen). Beno, ba erakunde altruista honen helburua oso sinplea da: eurak osatzen duten enpresentzako baldintza hoberenak lortzea. Enpresarien elkarteak direlako BUSINESSEUROPE, ez besterik. Espainiako CEOE eta Frantziako MEDEFek osatzen dute, besteak beste. Eta euren helburuak hemen agertzen dira: euren artean “Europako Gizarte Zerbitzuak” aldatzea eta “protekzionismo nazionalaren” aurka ekitea eta “Europako Instituzioak modu zuzenean gidatu”.
Altruista batzuk, noski!
Joan zen maiatzaren 17tik 19ra Europako Hezkuntza Ministroek eta Europa ez diren beste herrialde batzuetakoek Europako Goi Hezkuntza Esparrua osatze bidean beste bilkura bat egin zuten Londonen. Bertara ez zen joan, noski, Euskal Herriaren ordezkaritzarik, gu ez baikara Europako herri… bai ordea Vatikano, Europako Enpresarien Elkarteko (BUSINESSEUROPE, lehen UNICE) Zeelanda Berria edo Canadako ordezkariak (azkeneko bi hauek ez Europar moduan, noski!).
Euskal Herriaren izenean erabaki zutenen artean Mercedes Cabrera eta Bernard Saint-Girons buru zuten delegazio bana egon ziren. Bertan bildutakoen artean lan mardul bat eta komunikatu bat (en, fr) egin zuten. Komunikatu horren azkeneko esaldiak dira kezkagarrienak: 2010ean Bologna Prozesua bukatzen denean kolpe berriekin mehatxatu dute… orain institutuetan militatzen hasi eta unibertsitatera joateko asmoa duzun ikasleontzako ohar bat: sentitzen dugu, hau ez da bukatu!
Etxean egoten naizenean, gurasoen etxean esan nahi dut, ordenagailua berandu arte erabiltzeko aukera izaten dut. Astean zehar hau zailagoa izaten da, unibertsitateak duen ordutegira moldatu behar izaten naizleako. Egun horietan, ohera joan aurretik, hurrengo eguneko GARA irakurtzea gustoko dut; ez osoa, noski, titularrak, Tasio eta analisiren bat baino ez. Gaur egin dut eta egia esan ez dago berri on gehiegirik. Ez dira, ez, ilusiorako momentuak (ez dira era berean nerbioak galtzeko momentuak). Eta ziur nago hurrengo egunak eta asteak ere latzak izango direla.
Banindoan ohera GAUR8ko orrialdea ireki eta azken urtean irakurri dudan berirrik pozgarriena, ilusio handiena transminitut didana, oilo-ipurdia jarrri didana, topatu dut. Mirari bat.
Nekane Juradoren liburu baten izena “Iluntasunetik ere bizitzari irribarre egiten diot” da. Eskerrik asko Nekane titulu hau eskaintzeagatik. Eskerrik asko Zarautzko umeak berri hau eskaintzeagatik. Eskerrik asko Sarri zure olerkiengatik. Eskerrik asko Piritx eta Porrotx zuen maitasun kantuengatik. Eskerrik asko ideia izan duenari, bera baita hezkuntzak izan behar duenaren isla.
Berria irakurri
Bihar, ekainaren 6a egun larria izango da milaka eta milaka pertsonentzat. Bihar, ekainaren 6a, milaka ikaslek egingo dute Selektibitatea EAEn eta suposatzen dut euretariko inor ez dela egongo hau irakurtzen. Hala ere baten bat baldin balego: animo, lortuko duzu!
Bihar EAEko milaka ikasle berriro ere faktore absurdoen arabera sailkatuak izango dira eta Espainia zenbat ezagutzen duten jakingo da. Hau esatea ez da gehiegikeria bat: lehenengo azterketa beti izan ohi da Espainiar Hizkuntza eta Literatura. Euskara azterketa, bestalde, ahuntzaren gauerdiko eztula da EAEn (Nafarrak garenok euskara azterketa zail-zaila genuen, gaztelerakoa baino zailagoa).
Egun hauetan pedagogia atzerakoi batean oinarrituta, zenbaki baten arabera ikasleak ordenatzeko helburuarekin, makroazterketa bat egingo da. Urteetan memorizatutakoa egun batzuetan botatzeko aukera paregabeki absurdoa.
Gaur, hau idatzi aurretik, Leioako kafetegi txikian egon naiz hamaiketakoa hartzen. Bertan irakasle batzuk selektibitatea egiten duten ikasle kopuru txikiaren inguruan solasten ziren. Horietako batek karguak izan ditu UPVn, baina ez dut datu gehiagorik emango. Irakasle batek, harrituta, selektibitatearen balioaz itaundu die besteei: “hain ikasle gutxik egiten badute ez dira unibertsitateak eskaintzen dituen plazak ere betetzen. Ez du jada zentzurik egiteak”. Kargu-ohidunak erantzuna: “Bai, badu. Sailkatzeko. Medikuntza nork ikasi dezakeen jakiteko”.
Ekainan sartu gara… ikasle gehienontzat hilabete txarra. Tentazio gehiegi daude kalean itxita egoteko eta, tamalez, itxita egon behar uda nahiko libre igaro nahi badugu, bederen.
Nire lehenengo azterketa astelehenean da. Ez da asko ikasi behar den horietakoa, berotzen hasteko azterketa bat da. Baina daogeneko ehundaka lan ordu beharko ditut entregatu behar diren txosten, lan eta laburpen guztiekin amaitu ahal izateko.
Hurrengo astetan ere selektibitatea egingo dute Hego Euskal Herriko ikasleek eta baxoa Ipar Euskal Herrikoek. Egun bakar batzuetan zure etorkizuna jokatzea erabiltzen diren pedagogien demostrazio bikaina da.
Zorte on, beraz. Ez ikasi gehiegi, baina ahalik eta nota hoberenak atera. Lanak kopiatu behar badituzue, sinonimoen hiztegi bat eduki alboan… eta gogoratu, hobe da gauez lo egitea, ideiak gutxiago izango dira, baina freskoago egongo zara!