Espainiar curriculuma egitEA
Arazo bat dut. Larunbat honetan Gaur8ko ale idatzian artikulua idaztea tokatzen zait eta niri artikuluak lege elektoralak eta ez haustea zaila da. Larunbatean batzuek erreflexionatu beharko dute (nik jada nire bozkaren norabidea borobildua dut) eta horregatik ezin dut idatzi ezer alderdiren bat ukitzen duena. Agian hoberena da aste honetan gai zailago hauek ukitzea eta larunbatean zerbait lightagoaren inguruan idaztea.
Gaurko artikulua hasteko PNV-EA-IU tripartitoa leku batzuetan elkarrekin joatea eta beste batzuetan bereizirik joatearen kontura idatzi nahi nuen. Baina egia esan Iñaki Iriondok gaurko GARAn modu oso zehatzean azaldu du bakoitzak dituen kontraesanak. Hori dela eta beste kontraesan batean fijatuko naiz gaurkoan.
Bitxia da ikustea nola hiru alderdik EGIN aditza erabili duten bere leloetan (egin behar dugu, Euskal Herria egitEA eta Gehiago egingo dugu). Bakoitzak egin horrekin esan nahi duena ez da, noski, berdina; azkenean, praktikan, hiruek berdina egingo dute. Kasu bat besterik ez dut jarriko.
Angeles Iztueta oraindik Hezkuntza Sailburua zenean Gasteizko gobernutxuan Udalbiltzak, Sortzen-Ikasbatuazek eta Ikastolek sinatu zuten Euskal Curriculuma egiteko konpromisoa diruz laguntzea erabaki zuten. Hor hasi ziren arazoak, nolabait gatazka berri bat. Gobernutxoak bere aldetik tiratu nahi zuen eta abertzaleena zela irudikatu. Horretarako inbertsio ekonomiko eta humano handia egin zuen, ahalik eta Euskal Curriculuma sortzeko prozesua bihurritu zuten arte.
Prozesuak, hala ere, herri borondatearen seinale, aurrera zihoan. Iztueta joan eta Tontxu etorri. Biak EAko kide. PNVk kritika handiak egin zizkion barne mailan EAri hezkuntzak hartzen ari zuen bide gatazkatsua zela eta eta bakoitzak izango zituen sailak negoziatzen hasi zirenean EAk Osakidetza bere gain hartzea proposatu omen zion hezkuntzaren truke. PNVk ezetz, noski. Osakidetzan inongo oposiziorik gabe aukeratzen diren karguen kopurua askoz altuagoa da Hezkuntza Sailan baino.
Eta horrela ekin zion Tontxuk legealdiari. Arazoz beteriko maletin batekin, erronka handiekin eta hortik nola atera jakin ezinda. Egin zuen lehenengo jugada nahiko interesgarria izan zen. Sortzen-Ikasbatuaz gutxietsi eta Udalbiltza-Ikastolak-Sortzen akordioan eskola publikoa ordezkatua ez zegoela argudiatua diru-laguntza izugarriak eman zizkion PSEk mugitzen zituen taldeei: EHIGE-BIHE-SAREAN. Hiru hauek Euskal Herrirako Curriculuma egin zuten, Espainian oinarritutako dokumentu bat. Titulu bikaina, euskal ordez Euskal Herrirako jarrita abertzaleagoa zela baitzirudien. Dagoeneko Txontxuk bere bidea ireki zuen: alde batetik espainiar legediak zuen LOEa izango zuen mahai gainean; bestetik herri borondatez sorturiko curriculum bat; eta azkenik euren interesak asetuko zituen hirugarren aukera bat. Euren ideia poutpourri bat egitea zen.
Osagai horiekin EAk PNV eta PSEren nahiak ase baino ez ditu egin. Orain dela bi aste ezagutu ziren detaileen arabera Espainiar konstituzioan oinarritzen diren jakintzak ikasi beharko ditu euskal ikasle batek. Baina hori baino larriagoa oraindik, dokumentu horretan Euskal Herria izenarekin agertzen da EAE, eta modu horretan Euskal Herriko Curriculuma egin dutela esaten dute. Isabel Celaá (PSE) izan da poz handienarekin agertu dena Tontxuren proiektua defendatzen.
EHBEk eginiko prentsaurreko batean, Edurne Larrañagak horrela azaltzen zuen: “Espainiatik inposaturiko LOE legearen garapen soila da, nahi bada, ikuspegi `euskañol’ batekin apaindua”. Hori da EAk bultzatu duen Espainiar Curriculuma.
Tranpa itzela da, noski. PNV-EA eta Aralarrek (Batzarrerekin batera), Nafarroa Bai siglak osatzen dituzte. Kontuan izanda hortik bi alderdik Euskal Curriculuma egon behar duela defendatzen dutela normalena izango litzateke honen defentsa egitea Nafarroan. Gainera PNVrentzat ere ideia ona litzateke, nolabaiteko euskalduntasuna bultzatu asmoz. Baina ez da hori euren ideia, Euskal Curriculuma Vascongadoentzako da, Nafarroan beste bat egin beharko delako. Hori da euren kontraesana, hori euren tranpa, hori da eurentzat herria egitEA.
This entry was posted on Asteartea, maiatza 22nd, 2007 at 10:52 am and is filed under Euskal curriculuma. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Have your say
Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.
Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.
Line breaks and paragraphs are automatically converted.
Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.