NaBai… BaiNa?
Navarra Si poutpourriak berehala igaroko du bere hil ala biziko momentua: udal eta foru hauteskundeak. Bitxia iruditzen zait konprobatzea zeintzuk diren Nafarroa berritzera deitua dagoen alderdi honek Hezkuntzaren gaian egiten dituen proposamenak.
Aurreko ikasturtean 107.768 sinadura lortu ziren Euskal Herriaren luze zabalean euskaraz ikasteko eskubidearen alde. EAk dituen eta PNVk onartzen dituen datuen arabera A ereduak ez du euskalduntzen eta D ereduak ere zailtasunak aurkezten ditu zonalde erdaldunduetan. 107.768 sinadura ereduen politika honekin bukatu eta zerbait berria eskatzen. BaiNa, ah, sorpresa! Zonifikazioarekin amaitu ordez A eredua ematea proposatzen dute eta euskara ikastea beraz borondatezkoa izatea. Eta Haur Eskoletan berdina, A eredua mantentzea proposatzen dute.
Banengoen ba ni, ezkerreko alderdi moduan aurkezten zen batek ezin zuela asko sakondu PNV bertan egonda. Eta hala da, Unibertsitatean dagoen Bologna Prozesuaren aurrean ez dute proposamenik egiten (beno, abortuarekin ere egin zuten berdina aurretik, ixiltasuna!).
Baina jarrai dezakegu. Euskal Curriculuma izan da azkeneko urteetan egin den proiekturik handienetarikoa Hezkuntza mailan. Ikastolen Elkarteaz gain Sortzen-Ikasbatuazek ere hartu zuen parte, hau da, Nafarroan euskaraz klaseak ematen duten ikastetxeen ia-ia gehiengoak. Hala ere Navarra Sirentzat hau ez da Nafarroaren benetako erakusgarri eta prozesu hau Nafarroan eman ez delakotan, Espainiak eskaintzen duen %45a erabiltzea proposatzen dute, hau da, folk pixka bat sartu Espainiako Curriculumari. Nola ez da horrela izango, Uxue Barkosek hezkuntza lege guztiekin bat egin badu Madrilgo Kongresuan!?
Inork ez dezala okerrekorik uste, BaiNarekin lehengo lepotik burua!
This entry was posted on Ostirala, maiatza 11th, 2007 at 10:57 pm and is filed under Eskolak euskaldundu behar du, Nafarroa, Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on maiatza 12, 2007 at 8:04 pm Konakritud wrote:
BaiNa, ah, sorpresa! Zonifikazioarekin amaitu ordez A eredua ematea proposatzen dute eta euskara ikastea beraz borondatezkoa izatea.
Hori, barkatu, gezurra da. Hain da gezurra ezen ez duzula zure afirmazioa babestuko duen lotura, esteka, edo link bat aurkituko internet osoan.
on maiatza 13, 2007 at 6:32 pm Galder Gonzalez wrote:
Beno, errazagoa izango litzateke aurkitzea programa euskaraz denbora apur bat gehiagorekin, webgunean gazteleraz bakarrik aurkitu dut. Baina nahi baduzu hona hemen lotura:
- http://www.nafarroabai.org/eu/propuestas_cambio/4_Ponencia_Educacion.pdf - 24. orrialdea
- http://www.nafarroabai.org/eu/propuestas_cambio/2_Ponencia_Politica_Linguistica.pdf - 9. orrialdea eta 13. orrialdea