rssgaur8 logotipoa

Iñako’s boys (edo lurraldetasuna sasipolizien ikuspuntutik)

 Konfesatu beharrean nago artikulu honi hasieran Petxo’s Boys izena jarri behar niola. Txistea errazagoa da eta badu gainera zentzu bat… baina hori gero azalduko dut.

Azken asteotan nahiko entzun da Ezker Abertzaleak egin duen Marko Berrirako Proposamenaren inguruan. Askorentzat marko hau ahalbidetzea zaila da, beste batzuentzat utopikoa, demokratontzat justuena da. Baina badira iritzi-emaile guztien artean Nafarroa eta Baskongadak inoiz elkarrekin ezin direla egon aldarrikatzen dutenak. Horien artean egon dira, ziur, Manu Montero eta Perez-Prados, UPV eta NUPeko errektore ohiak hurrenez-hurren. Bitxia da ikustea, hala ere, nola eurak izan ziren Hego Euskal Herriko bi unibertsitate publikotan “segurtasun” enpresa bera kontratatu zutenak… halako nazio-kontratua izan zen Mayor Orejaren familiako enpresekin, lurraldetasun kontratu bat, ikasleen aurka jarduteko.

Urte batzuk pasa dira harrezkero eta gaur egun ere sasipoliziez beteriko unibertsitateak ditugu gure herri santu honetan. Ez dira lapurren aurkako zaindariak, ez! Inoiz polizia izateko asmoa eduki baina azterketa miserable bat gainditzeko gai ez diren drogazaleak dira. Gosaltzeko kafearen ordez speeda eta red-bulla hartzen duten desekilibratu armatuak dira. Lehen Protecsa zuten izena, gero Prosetecnisa, halako batean trajeak aldatu eta Ombuds izena jarri zieten eta orain, UPVkoak gutxienez, Delta izena dute… izena, txakur berberak direlako, nahiz eta orain txakurremeak ere agertzen diren (garai berriak direlako, ezta, Iñako?).

Joan zen astean Greba Orokorra egon zen Unibertsitatetan eta UPVko kasuan bereziki bortitz oldartu ziren frustratuok. Hasieran esan dudan bezala Petxo’s Boys deitu nahi nuen artikulua, Pet Shop Boys taldearekin duen paralelismoa erabilita, Zutikeko kide izan zen batek (agian oraindik ere bada alderdi hau existitzen bada) gidatzen zituelako. Baina ez zen justua izango, trotsko ohi batek piketeen aurkako neurriak hartzeko atzetik zerbait egotea behar-beharrezkoa da. Petxo jauna ez da Iñakien eskuetan dagoen txotxongilo bat baino ez… zerbait egin behar bada han ikusiko duzue sakeleko telefonoa eskuetan Goirirekin hitz egin nahian… “Iñaki… zer egingo dut?”. Eta Iñaki Iñakoren eskubiko eskua baino ez da, gai politikoak konpontzeko gizona. Hauek dira pasa den astean Leioan egon ziren gertakarien arduradunak eta Gasteizen egon zen zaurituarenak ere. Euren erabakia izan zen sasipolizia hauei boterea ematea. Baina, are eta larriagoa, UPVk grebaren jarraipen itzela gutxietsi nahian edo, “biolentzia erabiltzeak erabiltzen duenaren argudioak alde batera uzten ditu” esatea ironia bat baino ez da. Ironia fina, eta krudela! UPVk erabilitako biolentziarekin, beraz, berdina gertatuko zela ondorioztatu daiteke, eta euren argudioek ez dutela balio. Beraz, balio gabeko argudioen artean (ikasle biolentoena eta unibertsitate biolentoarena),  zeinek du pisu handiagoa?

PD: Orain dela urtebete Unibertsitateari eskatu nion sasipolizia baten soldatarekin zenbat segurtasun ate jar zitezkeen esatea. Oraindik ere erantzunaren zain nago. Maite, hau irakurtzen baduzu, zure “Berdintasunerako” idazkaritzatik, oraindik erantzuteko garaiz zaude.

PD2: Joan zen astean egondako istiluetan yonki armatu horietako batek bere walkie-talkie galdu zuen. Faltan bota badu jar diezaiola Wanted kartel horietako bat eta agian agertuko zaio.

This entry was posted on Asteazkena, apirila 4th, 2007 at 1:09 pm and is filed under Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Ze ondo pasatzen duzuen unibertsitatean, zure artikulua irakurtzen Monteroren garaiak nostalgiaz gogoratu ditut, greba eta manietan… a por ellos oihukatzen ziguten garaia, pipa ateratzearekin mehatxu egin eta ostegunero unibertsitateko ikasle bat identifikatzen zuten garaiak.
    Iñakoren talante berria etorri zenean berriz biziko ez genituela uste genituen garaiak… baina badirudi, talantedun horiek ere beraien maskarak kentzen hasi direla, lotsa gutxi duten seinale edo itxurak zaintzeaz erlaxatu dira? Iñako, laster hauteskundeak iritsiko dira berriro, noiz hasiko duzu kanpaina? Noizko beteko ez dituzun asmo berrien promesak…
    4 urte eta gero, euskararen egoerak berdin jarraitzen du unibertsitatean, irakasle kaleratuak kalean jarraitzen dute beraien borrokarekin tinko, lege arrotzak unibertsitatean aplikatzen jarraitzen dira eta sasipoliziek ikasleak kolpatzen jarraitzen dituzte. Zein alde dago Iñako eta Montero jaunaren artean? Ez burua gehiegi nekatu desberdintasunak topatzen gero!
    Unibertsitateko Euskal komunitateak hitza eta erabakia berreskuratzeko garaia da!

    pd: “deltak” kartelak jartzen… zuk uste kartelak jartzen ikasi dutela horrenbeste urte ta gero? kentzen bai, baina jartzen… kolarekin edo zeloarekin jarri behar dute? eta non? GGZZtako beraien barraren atzean litzateke nire ustetan egokiena!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.