rssgaur8 logotipoa

Greba Orokorra unibertsitatetan!

Hau idazten dudanean bihar, martxoak 29, Greba Orokorra dago deitua Unibertsitatetan Bologna Prozesuaren aurka (eta NUPen euskaraz ikasteko eskubidearen alde ere). Bihar piketetan parte hartzen egongo naizenez, eta ez dudanez lanik egingo, gaur idazten dut. Aurrekoan hiru arrazoi eman nituen… baina askoz gehiago egon badaude.

Bihar egun bikaina da ikasle mugimenduarekin batera mobilizatzeko!

This entry was posted on Asteazkena, martxoa 28th, 2007 at 5:32 pm and is filed under Bologna Prozesua, Ikasle mugimendua, Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Ezin dute unibertsitate sistema bat inposatu gure, ikasleon, iritzia jakin gabe. Nik ere greba egingo dut bihar, bihar ikasleok klaseak hustu eta kaleak bete behar ditugu Bologna prozesuaren aurka.

    Asko eta asko gara Bolognaren aurka borroka egitera prest gaudenak, eta gure gainetik ez dira pasako, ez horixe.

  2. Aurrekoekin guztiz ados. Baina unibertsitateetako greba dela-eta ETB-1eko albistegian eguerdian ateratakoa ikusi duzue?

    Lehendabizi, Madrilgo Krongresuan unibertsitateei buruzko bozketa egongo delaren informazioa eman dute (honaino, beno, ondo), eta ondoren, grebari buruz zera esan dute: greba egin egin dela, baina hainbat “istilu” egon dela, ikasleak klaseetatik atera dituztela, ikasle asko kexatu direla ezin izan dutela unira sartu, etab. Hau da, bi minutuko albistetik (denbora bat esateagatik), minutu t´erdi klaseak jaso nahi zituzten ikasleen kexu hipotetikoei eskaini zaie… Patetikoa. Gainera, kartelen, pintaden, eta ikasle (pikete?) talde bat irudiak soilik atera dituzte. Ondo dago horiek ateratzea, baina zergatik ez dute inolako mobilizazioren irudirik eskaini?

    Greba honen jarraipenean ETB-1eko albistegian ateratakoa lotsagarria iruditu zait, beraz.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.