ka-o-erre-erre-i-ka-a
Beti izaten da niretzat emozioa Korrika iristen denean. Baina unibertsitatean bizi garenok arazo bat izaten dugu, apatridak garela. Hiru edizio izango dira nire herrian ez dudana korrikan parte hartzen, beti tokatzen zaidalako beste leku batean egotea.
Hala ere ilusioz, korrika txikian parte hartzen genuenean bezala, hartzen dut beti. Gaur egin dut lehenengo aldiz edizio honetan korrika. Espero dut igandean Iruñean ere bukatzea. Euskaraz ikasi eta bizitzeko eskubidearen aldeko mugimenduak dituen gauzarik ederrenetariko bat da, eta beti ikusten dut harriduraz nola iristen den herri batetik bestera kilometro andana dagoenean (nork igo duen Barazar, edo nor joango den bihar gauean Erriberatik…). Korrika 13 izan zenean Galizia eta Kataluniako ikasle batzuk zeuden gonbidatuta, IAren mobilizazio astea izan baitzen. Hasieran ez zuten sinisten ez zela gelditzen, baina egun berean Bilbon eta Leioan korrika egin ostean hurrengo goizean Getxotik pasa zenean hasi ziren sinisten. Egun bat beranduago Gasteizen harrapatu zuten berriro… galegoak argi esan zuen: “zuek euskaldunak ez zaudete burutik sano”.
This entry was posted on Asteartea, martxoa 27th, 2007 at 4:24 pm and is filed under Eskolak euskaldundu behar du, Helduen alfabetatzea, Hezkuntza mugimendua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on apirila 14, 2007 at 6:20 pm Nahikari wrote:
Normalean herritik pasatzen denean, beti uzten dut libre egun hori edo saiatzen naiz. Ez dut korrika egiten, bizikletaz baizik, adina… aurrera doa eta nire hanka txarrera!
Katalan bati azaldu nion zer zen Korrika, ez zela gelditzen eta ez zuen sinistu ikusi arte! Liluratuta geratzen dira euskaldunok antolakuntzarako daukagun gaitasunagatik!