Teknologia berriak eta ikasleak
Irudi hau pasa den astean lortu zen Eusko Jaurlaritzak bere aurpegia garbitzeko asmoz antolatutako eskolaren euskalduntzearen inguruko jardunaldietan, Ibaetan.
Gaur mobilizazioak egon dira hainbat Unibertsitatetan. Ni Leioan egon naiz eta bereziki harritu nau orain dela 3-4 urte zein zaila zen argazkiak jasotzea edozein mobilizaziotan. Zerbait nahi bazen kaka eman behar zitzaion ikasleren bati bere kamara igo zezan… gaur, ordea, 4-5 kamara digital zeuden eta 2 bideokamara guztia grabatzen, gero Gaztesarea edo Ikasle Abertzaleaken webgunera igotzeko, edo norberak edukitzeko, edo Flickrera igotzeko…
Argazki honetan, gainera, bestelako teknologia berrien erabilera bat somatzen da. Jada ez da igo, oihu batzuk bota eta kartelak erakustea, orain powerpointa duen ordenagailura joan daiteke eta zuzenean pantaila erraldoian leloa jarri.
Ikasleek jakin izan dute teknologiei xukua ateratzen. Jada bideoak igotzen dira YouTubera, edo soinu-deiak internet bitartez barreiatu… teknologia ere sabotaietaraino eraman da, argazkian ikusi ahal denez.
This entry was posted on Asteazkena, martxoa 14th, 2007 at 5:56 pm and is filed under Bologna Prozesua, Eskolak euskaldundu behar du, Ikasle mugimendua. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on martxoa 16, 2007 at 9:47 am zabaldu.com wrote:
Ikasleak eta teknologia berriak…
Ikaslea da. Eta aspaldian ikasle mugimenduan jarduna. EHUko ikasle kontseiluko burua ere ba omen da. Teknologia berriak eta mobilizazioak uztartzearen abantailaz mintzo da bere Hetzordua blogean.
Ikasle garaiak…. akorduan. Guk faxa gauzarik handiena…
on martxoa 16, 2007 at 8:00 pm Galder Gonzalez wrote:
Ez, jada ez naiz Ikasle Kontseiluko buru, urtero daude hauteskundeak unibertsitate santu eta demokratiko honetan! Eta bai, Unian hasi nintzenean ez zegoen horrelakorik, kanoien ordez transparentziak erabiltzen ziren hitzaldietan, ez zuen inork kamara digitalik, argazki bat lortzeko egunak behar ziren… hori aspaldi gertatu zen, orain dela 3 edo 4 urte.