rssgaur8 logotipoa

Zer irakasten da Kazetaritzan?

Harrigarria da, baina gure iritziaren sorrerarako geroz eta gehiago uzten dugu lana kazetarien esku. Egunero jasotzen ditugun estimuluak eta informazioak lehen baino askoz handiagoak dira eta jada ez da itxoin behar gaueko Teleberri, Telediario edo Gaur Eguna ikustera edo hurrengo eguneko egunkaria erostera informazio hori jasotzeko. Agian berriak eman beharra da kalitatea jaistera eramaten duena, azkar egiteak exijentzia jaitsiko du, antza.

Blog hau hasi nuenean gai batzuen inguruan pentsatu nuen, baina azkeneko bi egunetan lotsagarriak iruditu zaizkidan gauza batzuk irakurri eta entzun ditut. Eta horrek kazetaritzan zer ikasten den pentsatzera eraman nau.

Lehenengoa gaur bertan, Unibertsitatera igotzen nengoela, entzun dut Radio Euskadin. Ordua esan dezaket, baina ez dut uste kazetariarekin konkretuki sartzeak merezi duen. Informazioa George W. Bushek azkeneko egun hauetan egin dituen bisiten inguruan zen. Gaur konkretuki Guatemalan dago eta bere aurkariak bertaratu beharrean hiriburua den Bogotatik 60 kilometrotara daude. Kazetaritzan ez dago geografiarik? Noiztik da Bogota Guatemalako hiriburua? Nire lehen pentsamendua ez da izan hori, ordea, uste nuen Kolonbiara egin duen bisitaz arituko zela, baina ez, berriro ere errepikatu du handik 30 segundora edo. Kontrastablea den datu batean gezurrak esaten badizkigute, zer ez ote dute esango bestelako informazioetan?

Bigarrengoa, ordea, lotsagarriagoa da. PPk asteburu honetan bere Xgarren manifestaldia burutu du Madrilen eta euren esanetan 2,5 milioi pertsona bildu dira. Agian PPko jende askok pertsonalite anizkoitza du eta beraz ez naiz eurek emandako datuarekin sartuko… arazoa da 4 urtez kazetaritza ikasi duen batek datu hau zuzenean idaztea da! Ez ote da deontologia ikasten? Ez dira konturatzen datu hori jarrita euren informazio guztia zuzenean deuseztua geratzen dela hori sinesten ez duten guztientzat?

Egin dezagun kalkulu erraz bat. 2,5 milioi pertsona horietatik guztiak ez ziren madrildarrak. Euren esanetan 1000 autobus joan ziren eta beraz horiek beteta joanez gero 55.000 pertsona joan ziren autobusez. Beste 2.445.000 manifestariak edo bertan bizi ziren, hau da, ibilbidean bertan, edo nolabait garraio bat hartu behar izan dute. Pentsa dezakegu milaka eta milaka pertsona kotxez joan zirela ere eta horietatik gutxi batzuek zentruan aparkatzea lortu zutela. Honekin beste 5.000-10.000 pertsona kendu ahal ditugula suposatzea euren alde jokatzea da. 2.445.000 pertsona horietatik 40.000 bertan biziko balira eta beste 5.000 kotxez bertaraino iritsi balira 2.400.000 pertsona iritsi behar dira garraio publikoan. Madrilgo Metroak gehienez ere bi minuturo metro bat jar dezake norabide bakoitzean eta guztira 1.550 kotxe ezberdin ditu. 2004an 615.533.167 bidaiari eraman zituen, hau da, 1.618.784 bidaiari egunero GELTOKI GUZTIETARAKO (2004a urte bisistua izan zen, norbaitek kalkulagailua erabili nahiko balu). Beraz Madrilgo metroak bere tren guztiak jarriko balitu ere ezingo lituzke egun bakar batean pertsona horiek eraman. Baina pentsatuz ahal dela, metroak beteago joan daitezkela… zenbat kotxe behar dira 2.400.000 pertsona puntu batera eramateko? Bagoi bakoitzean 150 pertsona sartuko bagenitu… suposatzen dut ez dela legala, baina… sartuko bagenitu 600 pertsona sartu ahal izango lirateke bidai bakoitzean… suposatuz ere 4 bagoi eramaten dituela, berez 3 eramaten dituenean. Bi minuturo norabide bakoitzean bat pasatzen bada, minuturo 600 pertsona etor daitezke geltoki batera. Suposatuz ibilbidean dauden 3-4 geltokietara iritsiko zela jendea modu ordenatuan… 2.000 pertsona minuturo. Guztira 1200 minutu beharko lirateke metroz jende kopuru guzti hori heltzeko… hau da, 20 ordu. Metroa gaueko 1:30tatik 6:00etara itxita badago eta 17:00tan egon behar baziren, lehenengo bidaiariak aurreko eguneko 16:30tan iritsi behar ziren manifestaldiaren lekura tokia hartu ahal izateko. Bide batez, aurreko eguneko 17:00tan jada 60.000 pertsona egongo ziren bertan, kalea kolapsatuz eta beraz kotxe edo autobusez iristea oztopatuz.

Kalkulu hau egiteko 30 minutu behar izan ditut, ez gehiago. Hala ere hemen beste kalkulu interesgarri bat dago metro karratu batean 4 pertsona sartu ezin direla demostratu asmoz. Hemen beste bat metro karratu kopurua kontutan hartuta.

Berdin dio! Hori ez da garrantzitsuena, adibide bat baizik. Kezkagarriena da jendeak 4 urteko karrera bat egin eta gero ezer kuestionatu gabe idaztea da. Kazetaritza ikasten duen O.E.ri galdetu diot ea zer ikasten duten. Lehenengo urtean irakasle batek euren lana “gezurrak esatea izango zela” esan zien. “Hala ere datuak kontrastatu behar direla” esan zieten. Masa Komunikabideei buruz ikasten dutela, baina inoiz ez dute etika edo antzekoak ikasi oraindik nahiz eta jada 2 urte eman karreran. Bere ustez kazetaritzako gehienek ez dute inongo interesik kazetaritzarako eta “20 minutos” edo “Gaceta Universitaria” irakurtzearekin pozik daude, hauek doan banatzen direlako unian edo autobusean. O.E.ren ustez jendeak ez du asmorik gauzak kontrastatzeko, horrek lana suposatzen duelako. Irakasleak agian eskatu dezake baina ez da gehiago eskatzen… gehienek interneteko hemeroteka batean bilatu… eta kitto! Azkenik, bere gomendioa… “etorkizuna txungoa da, ez zaitez kazetariez fidatu” esan dit.

Hau aldatzeko garaia heldu dela uste dut, benetako kazetaritzaren garaia da!

This entry was posted on Astelehena, martxoa 12th, 2007 at 6:00 pm and is filed under Unibertsitatea. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

8 Comments so far

  1. Zer ikasten duten? Auskalo, interesgarria litzateke jakitea zenbat ikaslek erosten duten egunkari bat egunero. Edo zenbat irakurtzen duten 2 egunkari desberdin astean. Edo zenbat…. ez dut gehiagorik esango. Badago blog bat, aski interesgarria, kazetaritzari buruz, bereziki gomendagarria estadistikaz hitz egiten duenean (ez beldurtu, oso interesgarria da). Espainolez, hori bai, “Malaprensa” du izena: http://personales.ya.com/josumezo/malaprensa/index.html
    Dena den, Galder, planteatu dituzun galdera hauek guztiak interesgarriagoak lirateke benetan kazetaritza lanbide ondratua balitz, eta ez “bere jaunaren aginpean” egiten den “corta-pega” (”kopiatu-itsatsi”) bat. Gureak ez, jakina, kar kar.

  2. Eskerrik asko loturagatik… begira egon naiz eta nahiko ondo dago egia esan. Erreflexioa batez ere “cortapega” egiteko 4 urteko karrera ikasi behar ez dela zen, horretarako bi datu emanda. Bigarrena “inbestigazio” minimoarena da eta lehenengoa kultura orokorrarena. Gainera Guatemala… hiribururik errazena!

  3. Bueno bueno… karrera eta lanbide guztietan bezala denetarik dago kazetaritzan ere. Badira euren interes propioa lehenetsiz enpresen (hedabideen) mesedetara belaunikatzen direnak, baina bagara kazetaritza duina egiteko ahaleginetan aritzen garenak ere. Horretarako ordea, duina izan behar da pertsona, kazetaria. Ardura ikaragarria eskatzen du lanbide honek, eta batzuk honetaz konturatu ez, edo konturatuta ere honetaz baliatzen dira (lanbide askotan bezala).

    Deontologia ikasten dugu (3. eta 4. mailan) , eta beste hainbat gauza ere bai. Ez naiz karrerak berak dituen gabeziak zenbatzen hasiko, badituelako, eta asko. Irakasle oso onak daude, eta irakasle ez hain onak. Dena den, iruditzen zait hori ez dela kontua. Agian karreran bertan sartzeko psikotest horietako bat egin beharko litzateke! (ironiaz diot, baina..).

    Ardura ez da kazetariena soilik, kazetariek hedabideetan egiten dute lana, ez ahaztu. Korta pega egiten dela? bai noski! edizio digitaletan batik bat. Eta hor daude albiste agentziak, hedabide gehienak zuzentzen dituztenak azken finean. Eta kate luze honetan, hainbat enpresarekin egingo genuke topo, hainbat akziodunekin…..

    Hedabideek aukeratzen dituzte kazetariak, eta tamalez, lanbide honetan ere, kritikotasuna ez da saritzen den zerbait.

    Nahi duzunean hitz egingo dugu honetaz Galder! (jeje)

  4. Tira, Kazetari Gaztea. Arrazoi osoa duzu. Kazetari, mediku, injenieru, albaitero, soziologo edo umezain on eta txar asko dago. Eta etika lanbideka ez, pertsonen araberakoa doa. Eta kazetari on asko daude. Eta hedabide nazkagarrietan lan egiten duten kazetari on batzuk ere bai. Kontrakoa ematen badu ere ez nuen “profesioaren” kontra jo nahi. Lanbidez ez baina afizioz eta bokazioz “kazetaritxo” izan naiz askotan, eta munduko jende asko ezagutzen dut. Badakit ze zaila den lan egitea, duintasunez lan egitea. Eta estimatzen dut. Baina, a ze gauza ikusi behar! Benetan ikusgarria da kazetari asko eta askoren sentzu kritiko falta, eta ez politikaz aritzen direnean bakarrik. Alarmismoa, funtsik gabeko berriak, kontraesan ebidenteak, pertsonen intimitatearen urraketa… Adibide bat, nahikoa zaharra baina burura etorri zait. Gehien saltzen den egunkari horretan ikusia, duela urte batzuk. Argazkian, emakume bat, kalean, hilik, biluzik (barruko arropan). Harrituta, ez pertsona hilik dagoelako, baizik eta kalean eta biluzik hil delako. Ezin dut egoera imaginatu. Soluzioa: argazkia anbulantzietakoak bere bizia salbatzen saiatu ondoren egin zuten. Medikuak, ez dakit zer egiteko, arropa kendu zion. Eta kazetariari benetan ez zaio bururatzen halako irudi bat manipulazio ebidentea dela? eta mingarria dela ? eta ez duela ezer aportatu?
    Kalean gertatutako istripu bati buruz ari naiz, eta ez egunkariaren lerro politikoa markatzen duen gertakiOkerrena zera da. Gehien saltzen den egunkari hoietako erosle eta irakurleei, abertzale eta euskaltzale sutsuak batzuk, benetan, hauxe morboa eta interesa eragiten die. Eta beraz galdera zera da: ez ote ditugu benetan merezi/nahi ditugun kazetariak?

  5. barkatu akatsak, baina behin bidalia testua ezin da aldatu, eta leihotxo honetan oso gaizki ikusten da.

  6. Eskerrik asko komentarioengatik… berez horretarako idatzi nuen horrelako gaiaz, kar, kar, kar! Ez, benetan orain. Ez nuen berez kazetariekin sartu nahi, baizik eta zer den irakasten denaz. Beste egun batean Fisikarekin sartuko naiz, baditudalako pare bat anekdota goloso komentatzeko. Baina egun horretan bereziki harrituta nengoen, ez bakarrik manifestaldiaren datuengatik, baita ere Guatemala-Bogota “erroreagatik”. Ziuraski aurreko astean izan balitz medikuekin sartuko nintzateke, gaixo egon bainintzen.

    Hala ere erreflexio horretaz gain (zer da irakasten dena) badago beste bat… hain sinplea den datu baten kontrastean (hiriburu bat zein den) gezurra arin esaten bada, zer ez ote da kontatuko bestelakoetan. Askotan entzuten ditut zientziari buruzko berriak akatsez beteak eta inork ez du ezer ez esaten. Lehenengo komentarioan dagoen blogean adibide gehiago daude, Picassoren koadroaren kasua bezala. Nire ustea da horrelako jarrerek lana bera desprestigiatzen dutela, ez duelako inongo kredibilitaterik ondoren edo aurretik esan duena. Eta zerbait ikasi behar bada karrera batean ez da lana egiten, baizik eta funtsean lan horretarako beharrezkoa dena zer den. Azken bolada honetan, batez ere Bologna Prozesuarekin asko dira esaten dutenak Europan “know why” gehiegi eta “know how” gutxiegi egiten dugula. Bada, nire ustez garrantzitsuagoa da “why” hori “how” hori baino… kontrakorrontean ibiltzearren edo! Kazetaritzako ikasketetan, beste askotan bezala, berdina gertatzen ari da, eta kazetaritza informazio ZIENTZIA bat izatetik lan tekniko bat izatera pasatzen ari da jende gehienak aurkako ezer esan gabe.

  7. Ba bai, galder, arrazoia duzu. ta zuk ere bai sapi. Gauza ikaragarriak egiten dira tamalez. Ta egiten diren gauza tamalgarri horiek identifikatu eta salatu behar dira, bestela jai dugu!

  8. Kazetaritzarekin gauza bat gertatzen da: gaur egun gizartean oso txarto ikusia dagoen lanbidea dela. Internetek kazetaritza “demokratizatu” duela entzun dut maiz, blogariek eta oro har 2.0 ideia horretako parte hartzaileek zorrotz behatzen baitituzte hedabideak, akatsaren edo gezurraren zain.

    Hori sekulako aurrerapena izan da XXI. mende honetako komunikazioan, baina askotan psikosia da nagusi, eta edozein akats puztu egiten da, manipulazioa izan balitz bezala. Adibide ona zuk aipatu duzuna, Galder, Guatemalako hiribura Bogota dela esan duen horrena. Zera esan duzu: “kontrastablea den datu batean gezurrak esaten badizkigute, zer ez ote dute esango bestelako informazioetan?”. Ez, Galder, Radio Euskadiko kazetariak ez du gezurrik esan, gezurra esateko jakin behar duzulako esaten ari zarena ez dela egia, eta hau ez da kasua. Hanka sartu du, baina ez du gezurrik esan. Alde handia dago. Merezi du akatsa dena puztea eta blog batean komentatzea, kazetaritza txarraren adibide modura? Beharrezkoa da hala egitea?

    Ez da batere bidezkoa akats nahigabea eta gezur manipulatzailea maila berean jartzea. Batere. Denok egiten ditugulako akatsak, den denok, baina gezurretan oso gutxi daude.

    Gainera gauza bat gertatzen da, akatsak gero eta gehiago puzten direla, baina kazetariek zer edo zer ondo egiten dutenean -eta sinetsi batzuetan ere gauzak ondo egiten ditugula :P - ez duela inork ezer esaten, eta horrela beti dena txarto egiten dugula dirudi, hori da behintzat jendeari heltzen zaion irudia. Demagun zuek ere zuen lanbideetan mundu guztia duzuela begira, hanka noiz sartuko duzuen zain, eta akats (eta ez gezur) txikienarekin ere manipulazioa leporatzen dizuetela. Ez da bidezkoa, ezta? Egia da kazetariek boterea dutela (segun eta zein hedabide zauden, noski) eta, hortaz, erantzunkizuna ere izan behar dutela, baina kontxo, Guatemalako hiriburua txarto esateak ez du mundua aldatuko. xD

    Gezurra eta manipulazioa salatu behar dira, baina akatsa denean, ulertu behar duzue akatsa dela, eta gizaki guztiek egiten dituztela.

    Kazetaritza karrerari dagokionez… Nire ustez kazetari izateko ikasi behar diren gauza garrantzitsuak urtebeteko karreran irakats daitezke. Beste hiru urteak soberan daude, eta hala nabaritzen da ikasgai gehienak “de relleno” direlako. Hala ere, kazetaritzan ezin da dena irakatsi, bai ikasi ordea, baina ez ikasgelan, lanean baizik. Praktikak egiteko programak dira bultzatu behar direnak.

    Beste arazo bat dago karreran, zer ikasi ez dakiten gehienek kazetaritza aukeratzen dutela karrera egiteko. Zein da horren ondorioa? Urtero 300 bat ikasle daudela kazetaritza ikasten, baina horien artean oso gutxik nahi dutela benetan kazetari izatea. Horrek, noski, maila orokorra jaisten du.

    Beno, barkatu parrafada, gaur idazteko gogoak nituen. xDDD

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <code> <em> <i> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.