Atzo lagun batek nonbait militatzen duzunean utzi nahi izatekotan hoberena proposamen tontoak egiten hastea dela esan zidan. Badirudi Tontxu Campos ere horretan dabilela, ardura utzi nahi du baina ez daki nola. Atzo hainbat eragileren aurrean aurkeztutako proposamenak negargura ematen du… etsigarria da 26 urteren buruan beste 16 urte hartzea ezer ere ez konpontzeko. Honela 42 urte egongo dira euskalduntzen ez duten ereduekin. Hau baldin bada EAk PNVtik bereizteko zuen proposamena nahiago dut orijinalarekin geratu.
Norbaitek sakondu nahi izatekotan EHBEk eginiko irakurketa gomendatzen diot.
Atzo hitzaldia eman nuen Donostiako Koldo Mitxelenan “Sanchez Mazas Katedra”k antolatu duen “Software Librea Euskal Herrian” zikloaren barruan. Bertan esandakoa hemen jarri nahi nuen, norbaitek kuriositatea balu ikus dezan.
Hitzaldian kontu ezberdinak atera ziren, eta hiru hizlariok (UPVko irakasle bat, Librezaleko kide bat eta hirurok) eskolek software askearen barreiatzean duten garrantzia azpimarratu genuen. Gaur goizean ere Radio Euskadin elkarrizketatxoa egin digute Iratxe Esnaola eta bioi eta biok berriro atera dugu gaia.
Nire ustez bi aukera daude egoera honen aurrean:
1- Jakintza Ikastolak (edo batzuek jada hackintza moduan izendatzen dutena) darabilen politika. Software askearen erabilerak euskarazko irakaskuntza osoa bermatzen du. Hau da eskoletan euskaraz jardun arren informatika orduak gazteleraz izaten dira. Hemen ordea dena euskaraz dute, eta librea da. Eurek euren beharretara egokitu dezakete. Haur eta gaztetxoek ez dituzte ordenagailuak -gailu gisa ikusten, baizik eta erabili dezaketen tresna gisa.
2- Hainbat institutotan gertatzen dena (atzo Debakoa izan zen, baina badira bestelakoak). Informatika orduak inongo kontrolik gabe landu eta Wikipedia bandalizatzera sartzen dira. Atzo goizean 20 bat artikulu izorratu edo irainez bete zituzten. Horrek lan handia ematen digu wikipedian gure denbora librea pasatzen dugunoi. Hau da, ikastetxe hauek (Debakoa aipatu dut askotan egiten dutelako, baina badira beste asko) egiten dutena euskaraz dagoen hezkuntza euskarri bat erasotzea da, ordenagailua txateatzeko eta fotologa ikusteko denborapasa bat delako… ez delako tresnaren kulturan hezten.
Bada garaia gauzak serio hartzeko eta informatika eta tresna berriei erreparatzeko. Ikastetxeek milaka euro aurreztu ahal dituzte software jabeduna ez erosiz. Eta aldi berean euskarazko hezkuntza ematen dute. Eta aldi berean kontzientzia bat sortzen dute ordenagailuek dituzten erabileren inguruan.
Gai asko nituen komentatzeko nire larunbata honetako artikuluan. Ikasle Abertzaleakek 20 urte betzen dituela eta zerbait esatea nuen buruan. Eta gaur egiten den eh’08 Nazio Eztabaida dela eta hezkuntzak emandako aurrerapausoak ere aipatu nahi nituen. Baina blogean aurreko artikuluari eginiko kritika eta ekarpen guztiak direla eta gai horretan zentratzea erabaki nuen… usteak erdia ustel. Asteartean irakurri nuen Euskal Herriak Bere Eskolak eginiko Herriek Bere Eskolaren ale berria (www.euskaleskola.org helbidean eskuragarri) eta Italian gertatutakoren inguruan idazteko gogo handia sartu zait.
Azkeneko hilabete honetan sekulako hezkuntza mugimendu handia sortu da Italian, Berlusconiren ministra den Gelminik proposaturiko legearen inguruan protesta egin nahian. Lege honek hankaz-gora jartzen du hezkuntza, azkeneko urtetan ezagutu dugun bezala, bederen. Lisboako Estrategian eskatzen zena beetzea da helburua: “Ongi-izatearen Estatua” izenez ezagutzen dena alde batera utzi eta “Ongi-izatearen Gizartea” eraikitzea. Hau da, zerbitzuak nahi dituenak eros ditzala, osasuna eta hezkuntza barne.
Gelminik eginiko legeak ez du alde handirik Maragallek Katalunian egindako legearekin, edo azken aldian EAEk aurkeztu nahi zuenarekin alderatuta. Ezberdintasun bakarra italiarra jebiagoa dela da. Bolognarekin betetzeko Unibertsitate publikoak fundazio pribatu bilakatzen ditu, irakasleen %10a eta hezkuntzako langileen %17a mozten du eta inmigranteak ghettoetan sartzen ditu. Eta guztia krisiaren aitzakiapean. Baina erantzuna ere tamainako izan da, eta egun hauetan jarraituko du. Hala bedi!
Ez nintzen Nafarroa Oinezera joan zen igandean: ez naiz txeke txuriak ematearen aldekoa. Jaso ikastolak antolatu zuen aurteko Oinezaren edizioa, eta ez dakit zeintzuk izango ziren zituzten premia handiak, baina ziur nago badirela bai Euskal Herriko ikastolen artean premiazkoagoak diren beharrak dituztenak baita Iruñeako eskola publiko gehienen artean ere Jasok baino egoera ekonomiko txarragoa dutela. Ikastolek behar ekonomikoak ez dituztela ez dut ukatuko, ez da Jasoren kasua, hala ere.
Eta eskerrak joan ez nintzela: Jaso ikastolak herri mugimenduaren aldarriak eta kartelak kendu zituzten, euren aliatua izan beharko litzatekeen AEKrenak barne. Jaso ikastola zentsura politikoa erabiltzen saiatu zen Hesianen kontzertuan. Eta Jaso ikastolak euskaltzaleon etsai politikoa eta euskarak pairatzen duen egoeraren erantzulea den Perez-Nievas gonbidatu zuen bere aurpegia garbi zezan.
Ez dut uste bertara joaten direnek euren dirua Jaso ikastolak teilatua hobetzeko edo erlijioa emateko leku bat izan dezaten eman nahiko dutenik. Ikastolen jaietara joaten garenok (beste askotan joan bainaiz) Hezkuntza Sistema Nazionala aldarrikatzen dugu, hau da, ikastolen mugimenduaren jatorrian dagoena. P. M. jaunak hala uste ez badu ere. “Euskararen jai” handitzat saltzen diren horiek hezkuntza propio baten aldeko aldarria baino ez direlako. Tamalez gaur egun eraikinak hobetzea lehenesten da aldarrikapenen gainetik. Jasorentzat baino Hezkuntza Sistema bat eraikitzeko izan balitz, han egongo nintzateke! Jaia egitasmoak aurrera eramateko balitz, han egongo nintzateke! Baita euskararen alde izan balitz ere!
Aurreko artikuluan Bilderberg Kluba zer den, non sortu zen eta kide batzuk zeintzuk diren idazten nuen. Irakurle eszeptikoak “bale, ondo, munduko jende garrantzitsua biltzen da nazioarteko politikaz hitz egiteko… zein da arazoa?” esan lezake. Azaldu ditzagun gauza batzuk, orduan, irakurle eszeptikoak ere lehenengo susmoak har ditzan talde honen inguruan.
Munduko pertona aberatsak biltzea ez da arraroa. Askotan egiten dute. Adibide gisa, aste hauetan krisia dela eta ez dela askotan bildu dira G7, Europako ministro edo Banku Mundual moduan. Eta aldebietakoak ere egiten dituzte ministroek eta estatuburuek. Eta lehen ministroek bilerak egiten dituzte prentsarekin. Baina guzti horiek badute komuna den ezaugarri bat: publikoki diote bildu direla. Hau da, lehen ministroa eta oposizioko norbait bilduko direla publikoki esaten digute. Edo presidentea medioekin bildu dela. Edo bi estatuburuk bilera egin dutela. Oso ohikoa da eta medio guztietan agertzen da, bere argazkia eta guzti gehienetan.
Beraz, munduko 130 pertsona boteretsu eta esanguratsu, bai agintean daudenak eta baita oposizioan daudenak, banku eta enpresa nagusietako ordezkariak eta garrantzitsuena dena, medioetako jabeak, 3 egunez bilera baterako biltzen dira eta inon ez da agertzen? Arraroa, noski. Eta gainera biltzen diren lekuko langileek ere ez dakite “Bilderberg Kluba” bertan bildu dela? Arraroagoa, oraindik. Eta bilera egiten den lekuan egiten dela CIA, FBI, Mossad eta Mi5ko kideek babesten dute? Susmagarria.
Bilderbergek badu erantzun bat: 3 egunez biltzen dira, bai, baina ezer ez badute esaten pribatutasuna eta lasaitasuna lortzen dute. Hau da, gaien inguruan lasaiago hitz egin dezakete aurrez inork ez badaki bertan bilduko direla. Arrazoia badute… baina orduan zergatik ez dute ematen gero prentsaurreko bat bertan hitz egindakoa azaltzeko?
Eta azkenik… prentsako ordezkariak (adibidez, PRISA) bertan biltzen badira, nolatan ez dute euren egunkarietan esklusibarik filtratzen? Zein sekretupeko gai jorratu dute aipu bat ere ez egiteko? Azter dezagun.

Bilderberg Klubaren oinarrizko helburua munduko boterea antolatzea da, hau da, ildo komunak garatzea eta agenda oso bat sortzea. Gutxi izan da, ordea, bertatik filtratu ahal izan dena. Hemen eskubian (helbide honetan handiago) 1973ko Bilderberg Klubaren bilerako dokumentu bat duzue. Dokumentu honen jatorria konplexa da, baina dirudienez Europar Batasunako kide garrantzitsu batek bere ordenagailuaz zuen hau apurtu eta informatikari bati konpontzera eman zionean. Informatikariak disko gogor osoa beste batera pasatzerakoan dokumentu hau aurkitu eta gorde zuen, kuriositatez edo. Beno, harira. 1973an irakurle nagusienek gogoratuko dutenez eta gazteenek ikasiko zutenez, petrolioaren krisi bat egon zen (gaur egungo krisiarekin konparatuta nahiko farregarria!). Urte horren hasieran petrolio barrilak dolar 1 (!!!) balio zuen eta urte horretan bertan 5$eko preziora igotzea proposatu zuten… baina norbaitek esan zuen hori gutxi zela eta 10etik 12,5$era igotzea erabaki zuten. Bilderberg taldeko burua Kissinger zenez, oso erraza izan zen berarentzat lehenengo gerra bat piztea Israel eta Egiptoren artean, gero herrialde arabiarrek petrolioaren negozioaren kontrola hartzea eta ondoren bakea negoziatzea. Prezioaren igoera eta krisia nabaria izan zen, munduko ekonomian aldaketa nabarmenak sortuz eta aktore berriak sartuz (herrialde arabiarrak, batez ere).
Horrelako adibide asko agertzen dira Daniel Estulinen “La verdadera historia del Club Bilderberg” liburuan, eta norbaitek sakondu nahi izatekotan berau irakurtzea gomendatzen diot, konklusioak atera ditzan.
Zerbaitera iritsi garelakoan nago… hurrengo ataletan Bolognarako saltoa egiteko aukera izango dugula uste dut.

Bologna Prozesua gelditu beharra dago. Baina ez eztabaida urria eman delako, edo euskara arriskuan jartzen delako, ez eta unibertsitateko ikasketen merkantilizazioa delako. Horiek beste arazo bat dira, larria, noski, baina bigarren mailako arazo bat. Bologna Prozesua bere horretan gelditu beharra dago ezartzen duen jendarte eredua dela eta… Bilderberg Klubak nahi duen gizarte eredua.
Artikulu sorta bat prestatzen ari naiz Bilderberg Kluba zer den eta hori Bologna Prozesuarekin nola batzen den ikusteko. Baina lehenik eta behin azaldu beharko dugu Bilderberg Klub hau zer demonio den.
Beno, has gaitezen. Bilderberg Kluba munduko elite politiko, ekonomiko eta mediatikoak biltzen dituen talde bat da. Guztira 130 bat kidek osatzen dute. Izena bildu ziren lehenengo aldian, 1965an Herebeheretako Oosterbeek hirian dagoen Bilderberg hotelean bildu zirelako datorkio. Ekimena antolatzeko arduraduna Herbeheretako Bernard Printzea izan zen, Joseph Retingerrek proposatua. Azken honek mundu mailako gobernu bat eratzea zuen helburu.
Bilderberg Kluba sortzeko arrazoi nagusia, beraz, mundu mailako gobernu bat eratzea zen. Mundu mailako gobernu hori sortzeko, ordea, elite guztien batasuna behar-beharrezkoa zen. Bilera egiterakoan CIAko buru zen Walter Bedell Smithekin kontaktatu zuten, eta honek Eisenhowerren laguntzaile zen Charles Douglas Jacksoni eskatu zion munduko potentzietako bi kide gomendatzea, bata liberala eta bestea kontserbadorea. Dirua David Rockefellerrek jarri zuen, NBEko eraikina egiteko jarri zuen berdinak, hain zuzen ere.
Geroztik gauzak aldatu dirak, ordea, eta botere politikoaz gain ekonomikoa eta mediatikoa dutenak ere gonbidatu dituzte. Baina gonbidapenak batzorde iraunkor batek egiten ditu, eta beraz batzuk urte batetik bestera aldatzen dira eta beste batzuk urtero doaz. Estatu Batuetan presidente izango dena aurreko urtean gutxienez gonbidatua izaten da, George W. Bushen kasuan izan ezik. Ideia bat hartzeko, nortzuk joan diren jakin ahal izan denean (barrutik dauden filtrazioak direla eta edo lortu ahal izan diren irudiak direla eta) honakoak joan dira Espainiar estatutik:

* Esperanza Aguirre Gil de Biedma (1999, 2000), president of Madrid
* Joaquin Almunia (1998, 2008), European Commissioner for Economic & Financial Affairs
* Enrique Barón (1988), politician
* Jaime de Carvajal y Urquijo (1982, 1983, 1984, 1985, 1986, 1988, 1989, 1990, 1991, 1992, 1993, 1994, 1995, 1996, 1997, 1998), CEO, Ford Spain, Ericsson Spain and Banco Urquijo.
* Juan Luis Cebrián (1988, 1985, 1987, 1989, 1990, 1993, 2001, 2002, 2003, 2004, 2005, 2006, 2007), former director of newspaper El País, CEO, Grupo Prisa
* Guillermo de la Dehesa (1989, 1993), CEO, Banco Pastor
* Carlos Ferret Salat (1993), banker
* Manuel Fraga Iribarne (1977), politician, former Secretary General, Alianza Popular
* Felipe Gonzalez (1989), former Prime Minister of Spain

* Loyola de Palacio (2005), politician
* Jesús de Polanco (1989), CEO, media group PRISA
* Jordi Pujol (1991), politician
* Rodrigo Rato (1992, 1994, 2007), politician and former Managing Director of the International Monetary Fund
* Eduardo Serra Rexach (2004), politician, former Minister of Defense
* Matías Rodríguez Inciarte (1997, 1998, 1999, 2000, 2001-2008), Deputy CEO, Grupo Santander
* Miguel Boyer Salvador (1989), former Finance Minister of Spain
* Miguel Sebastián Gascón (2005), former Chief Economic Adviser to the Prime Minister and Minister of Industry (2008-…)
* Narcís Serra (1990, 1991, 1992), politician
* Javier Solana (1985, 1998, 2000, 2007), Secretary-General of the Council of the EU, former Secretary-General of NATO
* Pedro Solbes Mira (1999), Second Vice President and Minister of Economy and Finance
* Federico Trillo-Figueroa Martínez-Conde (1995), politician

* Juan Antonio Yañez-Barnuevo (1983, 1986, 1987, 1988, 1989, 1990, 1996), Spanish Permanent Representatives to the United Nations
* Bernardino Leon Gross (2007), Secretary of State for Foreign Affairs (Spain)
* Emilio de Ybarra y Churruca (1988, 1989), former CEO, BBVA
* Jose Luis Rodriguez Zapatero (2004), Prime Minister of Spain
* Juan Carlos I de Borbón y Borbón (1989, 2007), King of Spain
* Queen Sofía de Grecia (1989, 1990, 1991, 1992, 1995, 1996, 2000, 2003-2005, 2007), Queen of Spain, wife of Juan Carlos I, King of Spain
Ikusten denez Sofia erregina behin baino gehiagotan joan da eta Juan Carlos I.a bakarrik La Tojan egin zenean eta beste batean. Batzuk askotan joan dira.
Frantziar estatutik beste hauek joan dira:
* Valéry Giscard d’Estaing (1968, 2003), former President of the French Republic
* Lionel Jospin (1996), former Prime Minister of France
* Georges Pompidou (1966), former President of the French Republic
* Dominique de Villepin (2003), former Prime Minister of France
* Laurent Fabius (1994), former Prime Minister of France
* Michel Rocard (1986), former Prime Minister of France
* Pierre Bérégovoy (1992), former Prime Minister of France
* Edouard Balladur (1987), former Prime Minister of France
* Raymond Barre (1983), former Prime Minister of France
* Edgar Faure (1974), former Prime Minister of France
* René Pleven (1963, 1966), former Prime Minister of France
* Pierre Mendes-France (1968), former Prime Minister of France
* Antoine Pinay (1954, 1955, 1963, 1964, 1966), former Prime Minister of France
* Jean-Bernard Raimond (1994), former French Foreign Minister
* Jean Francois-Poncet (1982, 1985, 1988), former French Foreign Minister
* Michel Barnier (2007), former French Foreign Minister
* Hubert Védrine (1987, 1992, 2008), former French Foreign Minister
* Bernard Kouchner (2005), current Minister of Foreign Affairs (France)
* Manuel Valls (2008), French Member of Parliament
* Jean-Pierre Jouyet (2008), French Minister of European Affairs
* Jean-Pierre Chevenement (1984, 1990), former Minister of Defense (France)
* Jacques Attali (1975), French economist and scholar and former presidential adviser of France’s socialist government
* Gaston Defferre (1964, 1966), former Mayor of Marseille
* Maurice Herzog (1974), former Mayor of Chamonix
* Philippe Seguin (1990), former Mayor of Epinal
* Jean-Pierre Cot (1977), French politician, former Mayor of Coise
* Olivier Guichard (1966, 1977), French politician, former French Minister of Justice
* Guy Mollet (1954, 1955, 1957, 1963, 1966), former Socialist Prime Minister of France
* Maurice Faure (1955, 1963, 1966)
* Jacques Rueff (1958, 1966)
Ikusten denez indar militarra ere sartzen da, eta Lehen Ministroan joatea ohikoa izan da.
Tontxu Camposek hainbat eragileri filtratu dion Hizkuntza Ereduen lege proposamea irakurri berri dut eta hainbat galdera ineresgarri suertatzen zaizkit. Hemen zaila da guziak botatzea, batez ere leku faltagatik, beraz hona hemen gako nagusi batzuk:
Nola da posible lege bat egitea eta ez atxikitzea aurrekontu bat? Nik dakidala lege gehienek aurrekontu bat behar dute gero aurrera eraman ahal izateko.
Nola da posible legeak ikastetxe publiko batek again betetzen ez duela aurreikustea? Ikastetxe publikoen titularitatea ez al da legea egin duen berdinarena? Eta eurek euren ez dutela beteko aurreikusten al dute?
Nola da posible B ereduaren antzekoa den eredu batekin D ereduak ere lortzen ez duena bilatzea? B ereduak euskalduntzen al du Barakaldon, Gasteizen edo Oreretan?
Nola da posible irakasle guztiak elebidunak izan behar dutela esatea, baina elebitasun horrek zein perfil eskatzen duen ez jartzea? PL2 izango ote da? Eta aldi berean posible al da Irakasle Eskoletan gaztelerazko lerroak mantentzea, urtero milaka irakasle elebakar diru publikoz sortzen?
Nola da posible arazo bat dagoela onartzea, soluzio partzial bilatzea eta ondoren PNV eta PSOEren rebajetan sartzea? Lagun baten esaten duen bezala, bezala 2. rebajaren ostean “Liquidación Total” etorri ohi da.
Nola da posible euskarazko zein maila lortu behar den ez azaltzea? Hitzez deskribatzen dutena B2 al da? Maila hau ingelerazko “First”aren parekoa bada, hau al da hizkuntza bat menperatzea? Ez litzateke egokiagoa izango C1 maila lortzea?
Eta bukatzeko… nola da posible 27 urte pasa ostean Tontxu Camposek hau onartzkeo presarik ez dagoela esatea? Ez al da odol-huste handiegia jada?
Ikasturte erdiko luzapena eduki du Iñako Perezek eta berak hala egingo ez zuela esan arren erabak garrantzitsuak hartzen jarraitzen du. Horietako bat demokrazian ez sakontzea da. Gaur ikasturte hasiera ponposoa egin dute, hagineko minik ez zuen Ibaretxe batekin eta ikasleak ez gonbidatzeaz gain polizia bidali du berriro ere campusa blindatzeko. Hau al da eskaintzeko zuen partidaren luzapena?
Gaur Leioa ingurutik nengoen eta momentu batean internet erabiltzea behar nuen. Badakidanez ikasturteko hasiera honetan UPVn ordenagailu gelak hutsik egoten direla gora igo eta garai zaharrak bergogoratzea erabaki dut. Ez galdetu nola lortu dudan ordenagailu bat erabiltzea ikaslea ez banaiz (hau da, ez dut erabiltzeko behar den erabiltzaile izenik ez eta pasahitzarik). Hori beste kontutxo bat da! Ez nau harritu ordenagailuetan Windows XP oraindik egoteak. Badakit milioiak gastatzen dituztela urtero horrelako programen lizentziak ordaintzen. Ez dago aukerarik ere pizterakoan Linux edo Windows erabili nahi ote duzun jakiteko. Beno, hori ere ez da arazoa, nik etxean ere Windowsa darabilt, Linuxa instalatzen jartzeko alferregia naizelako (badakit, aitzaki horrek ez du balio, baina!).
Harritu nauena beste gauza bat da. Erabiltzaile izena eta pasahitza sartzerakoan aurretik ez zegoen pantailatxo bat agertu zait, ohar horietako bat. Bertan ordenagailua ondo tratatzeko esaten zuen, atzetik beste norbait etorriko delako. Ondoren beste ohartxo bat zetorren ezer bertan ez uzteko esanez… eta dena gazteleraz! Hainbeste kostatzen du bi esaldi euskaraz jartzeak!
Ez dut gogoratzen noiz izan zen, baina hezkidetzaren inguruko eztabaida horietako batean azkar agertu zen ezberdintzearen zergaitia. Badirudi txikitatik ohitu gaituztenez neskak eta mutilak ezberdintzera, leku ezberdinetan pixa eta kaka egin, leku ezberdinetan jolastu eta leku ezberdinetan dutxatu soinketa egin ondoren izkutatzeko zerbait dugula. Nire ustetan txikitatik komun eta dutxa mistoak bultzatuz gero desberdintasun hori leuntzen joango litzateke.
Topagune edo Eskola Ibiltaria bezalako ekimenetan urteak dira dutxa mistoak bultzatzen direla. Lehenengo aldian askotan biolentoa izaten da, ez zaudelako horrelako gauzetara ohituta. Baina nire ustez ariketa polit bat da, pertsona guztiak biluzik berdinak garela konturatzen zarelako: hau da, guztiok ditugula gure berezitasunak. Baina hori 18 urterekin deskubritzea (adibidez) edo 6 urterekin, ba oso ezberdina da.
Kataluniko eskola batean ideia berdina izan dute ikasturte honetan. Umeak 11 urterarte (hau da, neskak aztoratzen hasi arte) Soin Hezkuntza egin ondoren elkarrekin dutxatzea zen ideia, horrela euren gorputzak ezagutu eta dituzten ezberdintasunak modu naturalean ikasi eta onartzeko. Baina ez! Guraso batzuen iritziz hau ideia oso arraroa da eta euren buruari galdetzen diote: “zergatik ikasi beharko ote du nire haurrak bere gorputza nolako den, nik ez badut nahi?”. Hori, hori!