rssgaur8 logotipoa

Euskal Herriko WIFI Gida


Tagzania: xuriken
Gutenberg Galaxian Euskal Herriko WIFI Gida osatzen ari gara. Orain arte, accespoint batzuk gaineratu ditugu Tagzanian, baina hasiera besterik ez da eta gehiago gaineratzen joango gara hemendik aurrera.

Momentuz, Zuberoa, Nafarroa Beherea eta, batez ere, Lapurdiko WIFI txoko batzuk paratu ditugu mapan, eta beste ttantta batzuk gainerako herrialdeetan. Hala ere, Euskal Herri osoko sarbideak tageatu-mapeatzea da gure asmoa.

Ahal dela, accespoint bakoitzaren inguruko informazio gehiago ere itsatsi nahi dugu: Konexio mota, segurtasuna (WPA, WEP), ordaindu behar den ala ez, murrizketak dituen ala ez (Zarauzko malekoian edo edonostia.net-en gertatzen den bezala…)
Gure WIFI Gidan sarbide berririk gaineratu nahi izanez gero, edo dagoeneko mapeatu ditugunen inguruko informazioa baduzu, bidali iruzkin bat . Eskertuko dizugu!

Mementuz, hemen dauzkazue gaineratu ditugun WIFI guneak herrialdez herrialde tageatuta:

LapurdiNafarroa BehereaZuberoaGipuzkoaBizkaiaArabaNafarroa

  1. ekarpenak

  2. Azken bidalketak

  3. atalak

  4. fitxategiak

  5. RSS Euskal Blogosfera