Gaur bost urte beteko dira “Euskaldunon Egunkaria” inolako justifikaziorik itxi zutenetik.
Egun hartan Martin Ugalden izan nintzen, eta bost urte igaro dira dagoeneko. Orduan (blogik ez oraindik) Sustatun utzi nuen mementuko nire sentsazioa.
Erratu ere egin nintzen, Garzonkeriekin ohituta edo, hari egotzi bainion hasieran astakeria hura, Del Olmori beharrean.
Gaur ez dut bertan egoterik izango, baina orduan egin bezala, interneten ere blog honen bidez adierazi nahi diet nire babes osoa “Euskaldunon Egunkaria”ko langileei.
Zoritxarrez, atzera begiratutakoan ohartzen naiz gauzak ez direla gehiegi aldatu.
Bide batez, agintari espainolek Euskal Herrian itxi dituzten beste hedabide guztiei ere adierazi nahi nieke nire elkartasuna. Eta, ez ahaztu, baita mehatxupean daudenei ere.
Duela zenbait aste “notimeforlove” esamoldea erabiltzen hasi ziren zenbait euskal blogari. Besteak beste, Teketenek, Koldotxuk eta Gaztelumendik eta bai Zabaldun ere.
Antza, “maite zaitut” esateak ere ilegal egin zaitzake egun Estatu espainolaren agindupean bizi bazara. Maitasuna ere ilegalizatuko digute? Ez diot nik horregatik maitatzeari utziko, sar nazatela espetxean nahi badute, han ere izango dut eta maitatzeko betarik, eta gogorik.
Euskal Herrian egiten den politikaz (hobe esanda, POLITIKAZ) nahiko nazkatua nagoela aitortu behar dudan arren, ezin egon naiteke geldirik azkenaldian ikusten ari naizenaren aurrean. Tortura, legez kanporatzeak, atxiloketak eta hipokresia, HIPOKRESIA gehiegi gure inguruetan. Eta bai, garraxika ari naiz, zer demonio!
Amorrarazi egiten nau frankisten aurka errepublikar espainolen alboan borrokatutako alderdia, PSOEren Gobernukide izandako alderdia, legez kanpo ikusten dudanean. PSOE muturreko eskuindarekin lerrotuta. Broma gutxi, beraz.
Horregatik, nik, datorren ostegunean greba egingo dut. Tira, egunkarian greba bezperan egin izan ohi dugu, protesta egunean ez dadin egunkaririk egon kioskoetan eta, era berean, protesta egunaz behar bezala informatzeko ostiralean. Badakizue, paperezko egunkarietan egun bat lehenago bizi gara beti edo, akaso,egun bat berandu.
There is always time for love, even if they want to forbid it.
Luistxo Fernandezek Sustatu agerkari digitalean, Mapamovil eta English Cementery blogetan egindako eskaerari jarraiki, EFE agentziak Capa, Seymour eta Taroren argazki galduen inguruan bidalitako guztia hona ekartzea erabaki dut, GARAk ordaintzen dituen eskubideak oinarri hartuta.
Nik ere bat egiten dut eskaera horrekin eta, beraz, hemen denon eskura jartzea erabaki dut, lehenago kutxa galduarekin egin bezala.
Hala ere, elementurik garrantzitsuena falta zitzaigun. Argazkiak berak, kalitate onean. NYT egunkarian flash animazioa zegoen eta, beraz, ezin bereiz genezaken maleta galduan idatzita zegoen hainbat gauza.
Gaur erredakziora iritsi eta berehala, beti bezala, errepasoa egin diot blogosfera euskaldunari eta Luistxo FernandezekSustatun idatzitakoa ikusi dut. Besteak beste, GARAko artikuluari erreferentzia eginez, gainera.
Eta segituan hasi naiz EFE agentzian begira, gaur zerbait bidali ote duten ikusteko.
Bai, bidali dute zer edo zer. Hiru argazki, hain zuzen. Batean, Aragoiko fronteko miliziano errepublikarrak ageri dira. Bestean, Segre ibaiko (Aragoi) batailaren argazki sortaren negatiboak ikus daitezke eta, azkenekoan, maleta galduaren argazki bat dago.
Kalitate oso ona daukate eta horrek ahalbidetu dit lupa bidez kuxkuxean ibiltzea. Atzo ETB1en aurreratu zuten Euskal Herriko irudiak bazeudela. Eta bai, badira, eta asko izan daitezkeela dirudi.
Hau da maleta horretako etiketetan idatzita irakurri ahal izan dudana. GARA egunkariak EFE agentziaren argazkiak argitaratzeko eskubideak ordaintzen dituenez, fotografia hori hemen igotzea erabaki dut, denek ikusteko moduan izan dezazuen.
Maleta horertako argazki film negatiboen artean, lehenengoak Euskal Herrikoak dira. Hau da nik ulertu ahal izan dudana, nire frantsesa oso eskasa baita:
1.ean: (…) basque. Combat aerien. (eskerrik asko, Luistxo)
2.ean: Affaire (…) Bataillon disciplinaire.
3.ean: Ambulance française. Vie de Bilbao (…)
4.ean: Amorebieta. Ecole Basque.
5.ean: Amorebieta.
6.ean: Amorebieta.
7.ean: Bermeo. Hopital. La tombe de Arana (?) (Mila esker, Bego).
8.ean: Messe de Campagne.
9.ean: Messe de Campagne.
10.ean: Guernica. Paysan basque.
11.ean: Bataillon disciplinaire.
12.ean: General encommende (?) José Aguirre defilé.
13.ean: Ecole basque. Eglise.
14.ean: Eibar. Elorrio. Elgueta.
15.ean Bermeo.
16.ean Asturie.
18.ean. 5e regiment Alberti.
Hortik aurrera ez dute hainbesteko harremana Euskal Herriarekin. Baina ohar garrantzitsu batzuk badira. Hona batzuk:
Ovieu eta Xixon ageri dira maiz.
32.ean: Azaña. García Lorca.
33.ean: La Passionaria. Jesus Hernandez. Jose Diaz. Maria Taerezia (sic) Leon.
34.ean: Largo Caballero. Femm au meeting.
35.ean: Défilé de Madrid. Palais d’Alba. Conservation des oeuvres d’arts.
40.ean: Pont de Valenc. Paysans. Casern (?). C. Marx. Miliciens.
44.ean: Campo de prisioneros. Moros.
45.ean: Le 7 novembre a Barcelon. Companys. Antonov. Oscenso (?).
PD: GARAko gaurko edizioan beste erreportaje bat argitaratu dut gaur, gazteleraz. Interneten, ez dakit zergatik, titularra erdizka ageri da. Originala honakoa da: “El tesoro de tres fotógrafos que burló el cerco fascista”.
Paranoia konspiratiboari deitzen zaio konspiranoia. Alegia, gertakari ororen atzean konspirazioa dagoela pentsatzen duenaren paranoia. Sindromeak, aldiz, lehenago izandako gertakariren batek elikatzen ditu maiz. Stockholmekoa, adibidez, giltzapetu dutenenganako menpekotasunak eragin ohi dio bahituari. Zalantzak, berriz, teoria jakin baten inguruan sor daitezke, eskuartean sinisteko behar adina elementu ez daudenean. Eta, isiluneek, isiltasun tarte handiegiek, zalantza horiek indartu ditzakete.
Lankide batek darabil egunotan “Zubialde sindromea” esamoldea, Iruña-Veleiaren inguruan zalantzak dituztenen sentipenak adierazteko. Zubialde bezala ezaguna den gertakaria aski ezaguna da. 1990. urtean Paleolito garaiko ustezko santutegi bat aurkitu zuten Gorbeian. Baina leize hartako margoak ez ziren inondik inora ordukoak. Iruzur hutsa zen.
Teoria bat botako dut gaur Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruan gizartean dagoen sentipenari buruz, eta indusketa taldearen isiltasunak sentipen horri nola eragiten dion azaltzen saiatuko naiz. Edo hobe, hipotesi hutsa izango da, ezin jakin baitezaket zer den benetan gizarteak pentsatzen duena. Nire iritziz, egun, arras zabalduta dago Iruña-Veleiaren inguruko kezka eta zalantza. Eta ez naiz ingurune akademiko eta zientifikoez ari, kaleko sentipenaz baizik.
Iruña-Veleia izen ederra ahoskatu eta berehala, «Egiazkoa izango ote da?» galderak ezinbesteko dirudi. Kasurik onenean. Okerragoa baita «Gezurra izango ote da?» esaten denean. Eta zer esanik ez, «iruzurra» hitzak agerraldia egiten badu. Baina akatsa eta iruzurra banatzen dituen mugarria argi izan behar dugu. Ez da gauza bera eta.
Hasieratik egon dira zalantzak grafitoen inguruan. Eta konspirazioaren teoriak ez dira falta izan, norabide batean nahiz bestean. Indusketako arduradunek informazioaren inguruan egin duten kudeaketak ere badu erantzunkizunik. Filtrazioak izan dira, adierazpenak lekuz kanpo eta informazioa helarazteko jarritako epeak ez dituzte bete.
Ez dakigu azkenean zer gertatuko den Iruña-Veleiako grafitoekin. Eta egia da zientzilariei presiorik gabe lan egiten utzi behar zaiela. Baina jardun hori ez dago informazioa behar bezala helaraztearekin etsaitua. Zerbaitek kalte egiten badie, arduradunek zalantzen inguruan hartu duten jarrera hermetikoa da hori. Batzuetan isiltasunak zalantzak indartzen ditu, konspiranoia sustatzen du eta sindromeak areagotzen ditu.
PS: Asteburu honetan, Martin Anso lankideak eta nik neuk GARAn argitaratutako erreportaje zabal [1][2][3]baten harira idatzitako iritzi artikulua.
Atxiloketa horietako bat gertutik bizi izan dut. Sabino OrmazabalGARAko nire lankide eta laguna eraman dute.
Polizia espainola orain ordu laurden (18:30 aldera) iritsi da egunkariko Donostiako erredakziora. Hemen zegoen Sabino goiz goizetik, beti bezala. Urduri egon gara egun osoan zehar, beste atxiloketen berri izan bezain pronto jakin baitugu segur aski Sabinoren bila ere etorriko zirela.
Soto del Realgo Kartzelara eramango omen dute Sabino. Bere seme Markel ere kartzelan dago, Ocañan, euskal gazteriaren aurkako prozesuaren harira.
Broma egin digu Sabinok gaur. Umorea eta «odol hotza» (zerbait esatearren, Sabino ez baita odol hotzekoa, gertuko pertsona umil, langile eta maitagarria baizik. Eta hau ez da topiko bat…) azken minutura arte mantendu ditu. Semeak esan omen zion, Ocañatik hegoaldera kartzelatzen badute Sabinok berak eskatu beharko duela trasladoa. Eta Ocañatik iparraldera kartzelatuz gero, trasladoa Markelek eskatuko zuela. Elkarrekin egoteko, noski, etxetik ahal bezain gertu.
Besarkada handi bat biei nire galaxia honetatik. Baita gaurko gaua aita, ama, senar, emazte, neskalagun, mutil-lagun, seme, alaba, ahizpa, anai, arreba, amona, aitona, iloba, biloba, osaba, izeba, lehengusu, lehengusina eta lagun gabe igaro beharko duten beste guztiei ere.
PD: Bideoa grabatu dut, laster igoko dut euskalTubera eta hemen txertatuko dut.
Garai batean linternak, irratiak, erlojuak, kalkulagailuak eta iparrorratzak ziren aparailu eramangarri ohikoenak. Eta eramangarri guztietan nagusia, Euskal Herrian hain hedatua dagoen motxila.
Egun, ordea, guztia bilakatu da mugikor geure gizarte honetan, geldi egoteak beldurra emango baligu legez. Leku berberean bost minutu baino gehiago egotea bizi nahiaren aurkakoa balitz bezala. Zerbait egin ezean, mugitu ezean, debora alperrik igaroko den beldur.
Janariak ere eramangarri behar du maiz, lantokian jan nahi badugu behintzat. Horretarako dauzkagu plastikozko tuperware eramangarriak. Telefonoa sakelean sartu eta batetik bestera eramateko ohitura ere geureganatu dugu. Eramangarriak ei diren ordenagailuak etxeko idazmahaian dauzkagu kieto, eta noizean behinka sorbaldatik zintzilikatu eta eramaten ditugu soinean, metatu duten hautsa astintzeko edo. Jakina, eramangarriak dira-eta.
Jendeak, lehen, asteburuetako futbol partidak entzuten zituen kalean, beste gauza askoren artean, irratia belarrira itsatsita. Eta gurasoekin mendi buelta egitekotan, otordua fianbreran eramaten genuen. Baina latoizko edukiontzietan gordetako freskagarriek, GPSekin, Mp3ekin, agenda elektronikoekin eta pendrive-ekin egiten dute ezkonbizitza orain.
Orain gutxi, Vancouver-en (Kanada), Poliziak «taser» pistolarekin eraso zion etorkin bati: Hil egin zen. Frederick County izeneko eskualdean, AEBetan, 20 urteko beste lagun bat hil zen irailean, Sheriffaren agindupeko poliziakide batek «taser» pistola batekin eraso ostean. 15 urteko mutiko autista batek hitzordua zuen medikuarekin Kalifornian, baina ez zen agertu. Poliziak, argindar deskargak eragiten dituen pistola horietako bate erabiliz harrapatu zuen. Floridako Unibertsitatko ikasle batek John Kerry senatariari galdera «ezegokia» egin, eta Poliziak «taser»ak erabiliz atera zuen entzungelatik. Utah: Trafiko isun bat ordaindu nahi ez izateagatik ere, «taserkada» galanta. Eta, Los Angelesen, liburutegira txartel gabe sartu nahi izateagatik, deskarga…
I confess, Mr. Johnson, I am a Basque digital shepherd and I have about 10 nicks for defining my digital identity
I hope you have ironic sense enough to understand me.
PD: As I usually say, excuse me because my bad English. I could send the text to my friend Alan R. King [1, 2, 3, 4, 5, 6, 7), an English linguist who lives –like Mikel Morris– in Zarautz and who speaks, reads and writes in a beautiful and fluid Basque. But I didn’t. I wanted to do it by myself.
Maletillak zezen plazako hondarretara toreatzeko salto egiten duten espontaneoak dira. GARA egunkariak joko berria aurkeztu du: Bertsoak, SMSak, webgunea eta partehartzea uztartzen ditu. Ilunbeko Maletilla deitu diote.
Lau astez, txandaka, plazako zezenek (Xabier Paya, Maialen Lujanbio, Xabier Silveira eta Andoni Egaña) bertsotarako gaia jarriko dute, eta maletillek bertso edo kopla bidez erantzun beharko diete. Alegia, bertsolari amateurrak, profesionalen aurka . Hauxe da une honetako korrida.