Munduak bertsolaritza uler dezan
Asier Altuna zinegileak, besteak beste “Txotx” laburmetraia eta “Aupa Etxebeste!” luzemetraia Telmo Esnalekin batera zuzendu zituenak, luzemetraia dokumentala prestatu du bertsolaritzaren inguruan.
Joan den urteko abenduan hasi zen irudiak grabatzen BECeko Bertsolari Txapelketa Nagusiko finalean. Bere esanetan, “Bertsolari filmak bertsolaritza munduan ulertzeko klabe nagusiak emango ditu”.
Txintxua Films etxeak ekoiztutako dokumental honen pilotua dagoeneko sarean dago ikusgai, ingelesezko eta gaztelaniazko azpitituluekin. Finaleko irudiak hainbat elkarrizketarekin nahasten dira film honetan eta emaitza benetan ikusgarria da.
Bertsolari filma zinema aretoetan egongo da ikusgai lehenbizi baina Bergarako zuzendariaren lana telebistan ere ikusi ahal izango da seguru aski, eta DVDan ere argitaratuko da.
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Bertsolari filmaren pilotua | Erabiltzailea: pertsuk
This entry was posted on Asteazkena, Martxoa 3rd, 2010 at 11:43 am and is filed under 2deo, zine. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Martxoa 3, 2010 at 12:34 pm Luistxo wrote:
Ez ote diote John Milles Folley jaunari euskarazko azpititulurik jarriko?
on Martxoa 3, 2010 at 12:40 pm haritz wrote:
Gauza berbera galdetu diot neure buruari…
on Maiatza 3, 2010 at 9:27 pm sapi wrote:
Bikaina hamaiketakoa, afari osoa ikusteko gogoz….
on Martxoa 16, 2011 at 8:45 pm miren wrote:
Eta frantsesezko azpitituluez nor oroituko da?
on Apirila 11, 2013 at 4:57 am New Era Snakeskin Snapbacks wrote:
New Era has put together the perfect line-up of Wholesale Supreme Snapback Hats and merchandise–from official, on-field profiles to the latest fashion styles.Find New Era products, The Hundreds Snapbacks at Shopsnapbacksmvp.com. Find the latest styles and trends for your favorite team and New Era Snakeskin Snapbacks your own fashion style!