REC filmaren euskal bertsioa
Hamar minutu inguruko laburmetraia agertu da Interneten. Jaume Balaguero eta Paco Plaza kataluniarren REC film arrakastatsuaren euskarazko parodia bat da. Originalaren trailerra eta euskal bertsioa ekarri ditut blogera.
Terrorezko zinema lantzeko ikuspegi ezberdina omen du REC filmak. Azken urteotan hainbeste zabaldu den sorbalda kamera, edizio gutxi edo itxura domestikoaren estiloan egina dago. Gogoan izan “The Blair Witch Project“, “Cloverfield“, edo berriki “District 9“, beste asko eta askoren artean. Guztiak dira errealismoa lantzeko saiakera ezberdinak.
euskaltube.com bideoak | Izenburua: Rec (trailerra) | Erabiltzailea: zinezale
Euskarazko laburmetraian hasiera batean apur bat luzea egiten da, baina tentsioa mantentzen du nolabait, pantaila aurrean dagoenaren ikusmina piztuz: Ze arraio da hau? Galdegin diot nire buruari… Baina hasieratik bukaerara ikusiz gero, eta lagun artean ondo pasatzen egindako lana dela kontuan hartuta, harribitxi polit baten aurrean zaudela konturatuko zara.
Eta hasieratik bukaerara diot filma sekuentzia bakarrak osatzen baitu. 10 minutu inguruko “travelling” “plano sekuentzia” (eskerrik asko Burga!) nahasia, ez da erraza gero! Denbora horretan jarraian grabatutakoen artean detaile politak daude. Eta, zalantzarik gabe, amaiera da onena, beti ere aurreko guztia ikusi baduzu… Hasieran irudi dezakeena baino hobeto biribildu dute istorioa, alegia.
euskaltube.com bideoak | Izenburua: REC (Euskal bertsioa) | Erabiltzailea: zinezale
Euskadi Irratia entzuten baduzue, akaso ezagutuko duzue laburmetraian agertzen den ahotsetako bat. Andoni Mutiloa esataria da, argindar-teknikoaren paperean…
. Besteak beste, hainbat blogari erorekin igandetan solasean aritzen da Amarauna saioan. Andoni “Elvis” da, Zurine Saregi “La Juani” eta Joseba Olagarai “Marilyn”. Teknopataren txokoan entzun dezakezue bere ahotsa, adibidez, hemen.
Zer nolako sorpresa hartu dudan! Batetik, Andoni agertzen delako eta, bestetik, laburmetraiaren beraren bukaeragatik.
PD: Beti Interneti buruzko berri eske eta… orain zu albiste!
This entry was posted on Ostirala, Otsaila 26th, 2010 at 7:30 am and is filed under 2deo, blog, zine. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Abuztua 13, 2010 at 9:20 pm Free Shed Plans wrote:
Thanks, get blog