rssgaur8 logotipoa

Wargames 2: The dead code


Amaraunean kuxkuxero ari nintzela jakin ahal izan dut 1983ko Wargames film mitikoak baduela bigarren zatia, askotan oso gomendagarriak izaten ez diren sekuela horietako bat: Wargames: The dead code

Segituan arkordatu naiz nola darabilen Luistxo Fernandezek azkenaldian bere hitzaldietan, baita Legazpin Joxe Aranzabalekin batera egin genuen mahai-inguru hartan ere, Wargames filmeko pasadizo bat metafora gisa.

Oraindik ez dut ikusterik izan, baina dagoeneko ari naiz ordenagailura jaisten, eta aurki esan ahalko dizuet nire iritzia. Dena dela, IMDBn 4,4ko nota eman diote 1.200 erabiltzaile inguruk, bere aurrekariari 7.0koa ia 22.000k. Bien bitartean, hemen ikus dezakezue trailerra.

PD: Askoz ere gauza “garrantzitsuago”ak baditut idazteke blogean baina, Teknopata bezala, azken aldian apur bat ez, oso alpertuta nabilenez, bloga elikatzeko aukera paregabea iruditu zait. Hori bai, azken aldian ikasle izan ditudanei: Zin dagizuet aurki agindutako ikasmateriala eskuragarri jarriko dizuedala!

This entry was posted on Asteartea, Abendua 16th, 2008 at 8:48 pm and is filed under 2deo, ziber, zine. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

4 Comments so far

  1. Eup!

    Trailerrak ez du oso itxura onik, e? DOmeka eguerdian telebistan botatzen dituzten horietako bat ematen du!

    Alpertzeaz… tira, lan zamak ere izango du zerikusia ezta?

    Animoo!

    (Izan zenuen BECera joaterik azkenean? Ezezkotan nago…)

  2. Aupa Joxe!

    Ez du ez oso itxura onik ez… baina filma ikusi arte, ez dut iritzirik eman nahi! Dena dela, IMBDko erabiltzaileen balorazioak ere ematen du izan daitekeenaren inguruko zantzurik…

    Alpertzearekin, lan zamak ez ezik, beste hainbat kontuk ere badute zer ikusirik! Baina lan zama ere bada arrazoietako bat.

    Eta bai, BEC-era joan nintzen, sekulako gripearekin… Pena bat, ezin izan nuen behar bezala lan egin/gozatu ekitaldian. Eta, noski, gripea handitu besterik ez zitzaidan egin. Igandean, irratira joateko, no way… Oraindik lanera joan gabe nago, astelehenetik… Badakizu, “rekaida” horiek askotan okerragoak izaten dira.

    Eskerrik asko animoengatik!

  3. Bueno… aurrekoan pelikula ikusten hasi nintzen eta esan behar dut lokartu egin nintzela. Horrek ematen du neurririk, ezta?

    Bukaera aldera Joshuari erreferentzia egiten diote, are gehiago, “kameo” bat ere badu Falken profesorearekin batera.

    Bestela, nahiko pelikula eskasa…

  4. [...] Wargames 2: The dead code [...]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.