Hitzaldia Euskal Encounterren: Euskara eta Internet
Joan den uztailean, Gorka Julio eta biok gonbidatu gintuzten Euskal Encounter-era, hitzaldi bat eskaintzeko.
Azken orduko gonbidapena izan zen eta, beraz, hitzaldia denbora gutxian inprobisatu behar izan genuen. Dena dela ere, emaitzarekin nahiko pozik geratu ginen. Uste dut eztabaidarako balio dezaketen hainbat gai plazaratu genituela, batzuk zuzenago, besteak akaso erratuta. Gustora jasoko genituzke beste iritzi batzuk.
Hitzaldia Euskadi Digital irratiko Rafa Martinezek grabatu zuen eta baita sareratu ere. Hemen txertatuko ditut erabili genituen elementu ezberdinak.
Amaiera aldera, mahainguru modukoa sortu zen hitzaldia entzutera etorri zirenei esker. Besteak beste, han egon ziren Xiber Aguilera, Geragaitezen webgunea sortu duen Xabier eta Mikel Olasagasti… (barka, besteen izenekin ez bainaiz akordatzen)
Bide batez, aspaldian eguneratu gabe egon den blog hau biziberritzen saiatuko naiz, fenix hegaztia bailitzan
Ea zer deritzozuen.
Audioa:
Teketen-en aurkezpena:
Bideoak:
Vicent Partal
Mikroformatuak eta glokaltasuna
Dataportability
Pet shop boys - Integral
Oreilly Radarren Web Trends
Basque substation of the Internet (txapuzero xamar eguneratua)
This entry was posted on Osteguna, Iraila 4th, 2008 at 10:09 am and is filed under 2deo, blog, filo, media, ziber. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.



on Iraila 23, 2008 at 6:12 pm xa2er wrote:
Aupa Haritz!
Aurrekoan Gorka Julioren blog itxuraldatuan ekitaldiaren berri ikusi nian ta gaurkoan hirean. Hala ere gauza susmagarria ikusi diat: Elkarri posta “fusilatu” dezute, joer horrela erebloga elikatzeabazeok!
Anyway, Gorka Julioren blogean aipatu diaten bezala, ni ez neok GeraGaitezeneko sortzailea, adminetako bat baizik.
Ta Gorkari esan diodan bezala, pilla bat ikasi nian zuen hitzaldiarekin, “pipa” pasatu nian.
Eskerrikasko!!
on Abendua 16, 2008 at 11:06 pm haritz wrote:
Eskerrik asko zuri etortzeagatik Xa2er…
Bestalde, geragaitezen tresna hori nola elikatu asmatu behar diagu eh… ea bururatzen zaigun modurik…