Bizitza adimenduna
A astronomoak azken 50 urteotan gure Galaxian bila ari izan diren objektu baten aurkikuntza ezagutaraziko duela iragarri du bere webgunean Amerikako Estatu Batuetako NASA espazio agentziak. Bihar emango du jakitera berebiziko garrantzia omen duen aurkikundearen mamia.
Antza, Chandra izeneko X izpien bidezko behatokian nahiz Lurretik egindako azterketetan jasotako datuak bateratuz topatu dute oraingoz ezezaguna den objektu misteriotsu hori. Eta xehetasun gehiago eman ez dutenez, espekulazioak aurre hartu dio berriz ere informazioari, horrelakoetan gertatu ohi den bezala.
Microsiervos izeneko blog komunitarioan hipotesi asko eta asko bota dituzte honezkero. Ez da harritzekoa NASA gisako erakunde batek horrelako iragarpen misteriotsua egin ostean barnean daramagun alegiazko zientzia idazlearen sena piztea.
Inork esan duenez, baliteke astronomoek gure Galaxiaren erdian dagoen zulo beltz bat aurkitu izana. Edo, akaso, supernova baten zuzeneko eztanda grabatu dute. Bestela, izan daiteke Lurraren ezaugarri berdintsuak dituen planeta bat edo, agian, Galaxia osoa irensten ari den zulo beltz erraldoi bat. «Zizare zuloa» aipatu dute zenbaitek eta X Planeta izan daitekeela bota dute beste hainbestek. Edo beti Eguzkiak estalita «bizi» den Lur paralelo baten gisako planeta? Ausartenek «ontzi extralurtarra» datekeela zabaldu dute, erdi txantxetan edo. Izan ere, beste batzuek Lurraren ezaugarri berberak ez ezik, bizitza ere baduen planeta izan daitekeela esan baitute, serio antzean. Gure planetaren inguruan biraka dabilen bigarren «satelite iluna» kausitu dutela esan duenik ere badago edo, apika, «materia iluna» edo «Eguzkiaren izar bikia».
Jakin nahi duenak bihar arte itxoin beharko du, ordea, Interneten sareratutako bideo fitxategi baten bitartez aurkikuntzaren irudiak zabalduko dituela jakinarazi baitu North American Space Agency-k.
Orotarikoak dira teoria, hipotesi eta burutapenak. Baina guztien artean bat hautatuko nuke nik: gure planetan bizitza adimendunik esistitzen dela deskubritu ote dute?
Euneraketa: Ezagutzen den supernoba gazteena da topatu dutena.
This entry was posted on Asteartea, Maiatza 13th, 2008 at 10:36 am and is filed under blog, filo, ziber. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Maiatza 14, 2008 at 1:24 am x wrote:
Nacional Aeronautics and Space Administration
on Maiatza 15, 2008 at 12:23 am haritz wrote:
Ostras, bai? (zure mezua irakurrita burura etorri zaidana)
A ze erridikuloa egin dudan orduan! Mekasuen, Googlitisaren ondorio… “north american space agency” jarri nuen, lehenengo emaitza NASA zela ikusi, eta ontzat eman… Ez da lezio txarra.
Dena dela, National izango da, ezta?
on Maiatza 15, 2008 at 7:38 am lanbroa wrote:
unibertsoaz hitzegiten duzu, eta ni berriz unibertsoa so genuen gau batetaz akordatzen naiz….
on Maiatza 15, 2008 at 11:19 am neuke wrote:
Ara!
Orain mezu erromatikoak uzteko ere erabiltzen da Gutenberg galaxia…
Tira, dirudienez beste izar bat aztertzen ari zirela topatu zuten galaxi berri hau eta zuk esan bezela, zientzilari askoek gure Lurraren antza handia duela esaten dute. Batzuek ura likido eran egon daitekeela ere komentatzen dute. Harrigarriena Jupiter (eguzki sistemaren planetarik handiena) baino heren bat handiagoa eta honen erdia besterik pixatzen omen ez duela da. Eta bai, Cancri55 (aztertzen ari ziren izarra) eta lurraren artean zulo beltz bat omen dago, non Lurraren antza duen beste lau planeta egon omen daitezken.
Jeje, orain Elizak zer esaten duen ikusi beharko parre batzuk botatzeko.