Eneko, artea flash bilakatzen denean
Eneko ere euskocaraqueñoa da. Laguna, bere gurasoak nireen lagunak diren bezala. Venezuelan elkar ezagututakoak.
Artista hutsa, ezagutzeko modukoa. Garai batean “Egin“en orrialdeetan baliatzen zuen bere arkatza. Eta esango nuke, ordutik, denbora askoan, egunkarietako zintei baino arreta gehiago jarri izan diela mihise gaineko bere artelanei.
Nik ezagutzen dudan bere lehenengo marrazkia, eta ezagutu nuen lehenengoa, nire aitaren sorbaldtik gorako soslaia da, itzal bat. Gurasoen etxean dago memoria dudanetik zintzilik. Eta “Time“ren “Man of the year” (orduan ez zen person) ezagunaren azala irudikatzen duen ispilu batean dago jarrita. Izugarri ona. Ez omen zituen 15 urte marrazkia egin zuenean. Ezaguna egiten zaizue ideia?
Egun Madrilgo “20minutos” egunkari ezagunean ari da eta, bere blogean dauden erantzunei erreparatuta, ez dirudi orain ere egiten dituen zintek irakurlea indiferente uzten dutenik. Are gutxiago dagoen tokian. Mariano Ferrer edo Javier Ortiz garai batean “El Mundo“n bezala… baina marrazkilariaren azalean?
Iritzia azaltzeko beste modu bat, azken finean.
Zintak ez ezik, flash animazioak ere egiten ari da azken aldian, eta ikusteko modukoak dira, benetan.
euskalTuberen berri izan zuenean animazioak bertan sareratzeko aukera luzatu zidan. Eta kanal berezi bat sortzea erabaki genuen. Hemendik aurrera, bere blogean ez ezik, euskalTuben ere izango dituzue ikusgai “Semueve” izeneko kanalean.
Eskerrik asko, Eneko!
PD: Ez da euskalTubeko berrikuntza bakarra. Beste kanal berezi batzuk ere sortu dira, hala nola, “Elurnet bideoak“, Eguzki irratiko “Cómo están ustedes“, “Ikus-entzunezkoen Rallya” eta Bilboko “Branka” agerkaria, besteren artean. Baina ez dira bakarrak, ezta berrikuntza bakarra ere. Adi beraz, euskalTubeko blogari!
This entry was posted on Osteguna, Otsaila 21st, 2008 at 12:01 pm and is filed under 2deo, blog, esporak. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Martxoa 29, 2008 at 1:06 pm Ardibeltz wrote:
Aupa Aritz!
Eskerrik asko Enekori buruko infoagatik.
Aukera izango bazenu, mesedez, esaoizu Enekori jarraitzaile-fan batzuk baditula internet inguruan.
Agur!