Robert Caparen maleta galduan kuxkuxean
Atzo izan nuen Robert Caparen argazki argitaragabeen berri eta GARA egunkariko Kultura sailean laster hasi ginen lanean informazio hori zabaltzeko.
Hala ere, elementurik garrantzitsuena falta zitzaigun. Argazkiak berak, kalitate onean. NYT egunkarian flash animazioa zegoen eta, beraz, ezin bereiz genezaken maleta galduan idatzita zegoen hainbat gauza.
Gaur erredakziora iritsi eta berehala, beti bezala, errepasoa egin diot blogosfera euskaldunari eta Luistxo Fernandezek Sustatun idatzitakoa ikusi dut. Besteak beste, GARAko artikuluari erreferentzia eginez, gainera.
Eta segituan hasi naiz EFE agentzian begira, gaur zerbait bidali ote duten ikusteko.
Bai, bidali dute zer edo zer. Hiru argazki, hain zuzen. Batean, Aragoiko fronteko miliziano errepublikarrak ageri dira. Bestean, Segre ibaiko (Aragoi) batailaren argazki sortaren negatiboak ikus daitezke eta, azkenekoan, maleta galduaren argazki bat dago.
Kalitate oso ona daukate eta horrek ahalbidetu dit lupa bidez kuxkuxean ibiltzea. Atzo ETB1en aurreratu zuten Euskal Herriko irudiak bazeudela. Eta bai, badira, eta asko izan daitezkeela dirudi.
Hau da maleta horretako etiketetan idatzita irakurri ahal izan dudana. GARA egunkariak EFE agentziaren argazkiak argitaratzeko eskubideak ordaintzen dituenez, fotografia hori hemen igotzea erabaki dut, denek ikusteko moduan izan dezazuen.
Maleta horertako argazki film negatiboen artean, lehenengoak Euskal Herrikoak dira. Hau da nik ulertu ahal izan dudana, nire frantsesa oso eskasa baita:
1.ean: (…) basque. Combat aerien. (eskerrik asko, Luistxo)
2.ean: Affaire (…) Bataillon disciplinaire.
3.ean: Ambulance française. Vie de Bilbao (…)
4.ean: Amorebieta. Ecole Basque.
5.ean: Amorebieta.
6.ean: Amorebieta.
7.ean: Bermeo. Hopital. La tombe de Arana (?) (Mila esker, Bego).
8.ean: Messe de Campagne.
9.ean: Messe de Campagne.
10.ean: Guernica. Paysan basque.
11.ean: Bataillon disciplinaire.
12.ean: General encommende (?) José Aguirre defilé.
13.ean: Ecole basque. Eglise.
14.ean: Eibar. Elorrio. Elgueta.
15.ean Bermeo.
16.ean Asturie.
18.ean. 5e regiment Alberti.
Hortik aurrera ez dute hainbesteko harremana Euskal Herriarekin. Baina ohar garrantzitsu batzuk badira. Hona batzuk:
Ovieu eta Xixon ageri dira maiz.
32.ean: Azaña. García Lorca.
33.ean: La Passionaria. Jesus Hernandez. Jose Diaz. Maria Taerezia (sic) Leon.
34.ean: Largo Caballero. Femm au meeting.
35.ean: Défilé de Madrid. Palais d’Alba. Conservation des oeuvres d’arts.
40.ean: Pont de Valenc. Paysans. Casern (?). C. Marx. Miliciens.
44.ean: Campo de prisioneros. Moros.
45.ean: Le 7 novembre a Barcelon. Companys. Antonov. Oscenso (?).
PD: GARAko gaurko edizioan beste erreportaje bat argitaratu dut gaur, gazteleraz. Interneten, ez dakit zergatik, titularra erdizka ageri da. Originala honakoa da: “El tesoro de tres fotógrafos que burló el cerco fascista”.
This entry was posted on Asteartea, Urtarrila 29th, 2008 at 11:08 am and is filed under media, piktxer. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on Urtarrila 29, 2008 at 11:44 am Luistxo wrote:
Sustatun kontatzen dudan bezala, uste dut pentsa daitekeela “euskal maleta” horretakoak (batzuk bederen) David Seymourrenak izan daitezkeela, Caparenak barik.
on Urtarrila 29, 2008 at 11:47 am Luistxo wrote:
A, eta 1. etiketan, combat aerien irakurri daitekeela esango nuke
on Urtarrila 29, 2008 at 12:17 pm Bego wrote:
7. etiketan “La tombe de Arana” ipintzen duela uste dut (Sukarrietan dago, Bermeotik hurbil)
on Urtarrila 30, 2008 at 9:01 am haritz wrote:
Mila esker Bego eta Luistxo.
Arrazoi duzue biek.
Bata “combat aerien” da. Ezin irakur daiteke ondo nongoa den aire bonbardaketa. Baina bada Caparen argazki aski ezagun bat Bilboko bonbardaketari buruz. Baliteke karrete horretan argazki horren seriea egotea.
Bestea Sabino Aranaren hilarriari ateratako argazkia ei da. Esango nuke, gainera, gorpua handik atera zutela, 36ko gudak iraun zuen bitartean faxistek profanatu egingo zutelakoan…
on Otsaila 6, 2008 at 1:42 pm Amets wrote:
esango nuke lehenean, marina basque. Combat aerien irakur daitekeela