Google edo Legoo?

Gaur, ia egunero bezala, Google-n sartu naiz, eposta begiratzeko, bilaketaren bat egiteko… nork daki.
Jakina da bilatzaile honek bere azala “kustomizatu” edo eraldatzen duela aldiro, normalean data jakin baten inguruan (dela gabonetan, edo San Balentin egunean, adibidez…).
Gaurkoan, besteetan ez bezala, nire arreta bereganatu du Google-ren irudiak. Beti gustatu izan zaizkidan Lego etxearen piezak erabiliz berreraiki dute irudia. «Inork ba al daki zergatik?» galdetzekotan nintzen hemen, baina ohartu naiz zergatik.
50 urte bete dituzte Legoren jostailuek.
Bide batez esango dut, egunen batean, nire hozkailuan gisa honetako izotzak eduki nahi nituzkela, sagardo basoan zerbitzatutako kubata goxoak hoztu eta apaintzeko.

This entry was posted on Astelehena, Urtarrila 28th, 2008 at 10:25 am and is filed under blog. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Urtarrila 28, 2008 at 6:09 pm Joxe wrote:
50 urte bete dira aurten hain gustuko dituzun Lego ‘adreilu’ horiek patentatu zirenetik, hortik Googleren omenaldi txikia:
http://gizmodo.com/349509/lego-brick-timeline-50-years-of-building-frenzy-and-curiosities
http://en.wikipedia.org/wiki/Lego_timeline