Udazkeneko blogreak
Aitortzen dut, euskalTubeko estatistikak begiratzen ari nintzela topatu dut blog hau.
Izenak atentzioa deitu dit, Leitzan makina bat lagun baitut (aspaldian abandonatu xamar ditudanak, barkatuko ote naute), eta hamaika horien artean puska bat lagun minak.
Sartu naiz, eta… hara! Donostiako Aratz Erretegiko lagunek erakutsi zidaten animaleko onttoaren bideoa enbotatu dutela ikusi dut. Ontto, onddo edo onto (barkaiguzu, Keith Johnson), udazkeneko loreen inguruko bloga ez da ba!
Aitzi da idazten duena eta, tira, ez dakit Leitza ala Aresokoa den, bloga leitza.blogspot.com helbidean aurki badaiteke ere goiburuan Areso baitago idatzia
Blog gaztea dirudi, sarreren datari erreparatuta, urrikoa baita lehenengo idazkia. Udazkenarekin batera iritsi dira beraz udazken blogreak aurten. Baina dagoeneko badu hainbat eduki interesgarri: “Onddo aluzinagarrien errituala“, “Non izaten dira onddoak?“, “Errezeta erraz batzuk“…
Ongi etorri!
This entry was posted on Asteazkena, Abendua 19th, 2007 at 12:36 am and is filed under blog. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Abendua 19, 2007 at 7:24 pm Galder wrote:
Hasieran uste nuen Blogre hitzarekin ez zela blog lore, baizik eta blog progre… horietako asko ere ari dira azken aldi honetan agertzen, badakizu, antitodoak…