rssgaur8 logotipoa

Merkatuak eta azokak, irakurleak eta erosleak

Urtero-urtero, euskal kulturaren osasunaren erradiografia egiten da Durangoko Azoka aitzaki hartuta. Saldutako diskoak eta liburuak nahiz bertaratutako jende kopurua dira neurketa egiteko erabili ohi diren parametroak baina… hori al da begiratu behar den termometroa?

Durangoko Azoka ekitaldi kulturala baino askoz ere gehiago da. Ekoiztetxeen urte osoko fakturazioa dago jokoan. Ez hainbeste lau egunotan saltzen diren produktuengatik. Ekoiztetxe bakoitzak bere produktuak datorren urteari begira merkatuan kokatzeko erakusleiho aparta baita Durango. Alegia, asteburu honetan erabakiko dira zeintzuk izango diren euskarazko bestsellerak…

Ukaezina da, gainera, gabonetako kutsu kontsumistari begirako azoka dela. Gainbegiratua eginez gero, AEBetako mall edo merkatalgune erraldoiekiko ezberdintasuna ez da hain handia, jendearen kontsumo ohiturei dagokienean. Aisialdi garaian, egun pasa egiteko balio du Durangok. Santa Klausen ordez Olentzero. BigMac beharrean taloak…

Euskal kulturaren osasun egoera neurtzeko, batzuek produkzio mailari begiratuko diote, besteek kalitateari, gehienek salmenta kopuruari eta akaso euskal irakurleen inguruko inkestaren bati inork. Baina askoz ere gehiago da euskal kultura.
Gurea ez da beste hizkuntzen merkatuekin alderatuta hain ezberdina. Txikiagoa bai, baina euskal kultura inguratzen duen merchandisingak beste edozeinen molde berberak darabiltza. Tokiko kutsuarekin atonduta, noski. Baina merkatua hartzen badugu osasun egoera neurtzeko termometro gisa, hori ere izan daiteke seinale ona…

Ekoizpen aniztasunarekin batera, ordea, kontsumo molde berriek ere badute tokirik Durangon. Musikherria diskoetxeak kaleratzen dituen diskoak, lizentzia askeekin banatzen dira. Copyleft delakoa. Kulturaren irensteko beste modu bat…

Geure merkatuan aurten badago beste produktu interesgarri bat ere. Printzipioz ezin daiteke Azokan saldu (jostailua ei delako), baina ekoizpen kulturaltzat daukat nik. Kultura eta jostailuak batzen dituena, bederen. “Nabar” da, Piriniotako hartz ipuin-kontalaria. Internetekin estuki lotutako ekoizpena da eta Creative Commons lizentziapeko edukiak erabiltzen ditu kontakizunen testu eta audioak argitaratzeko.

Beste herrialde batzuetan oso esperientzia arrakastatsuak izan dira bide horretatik, baita poltsikoari begiratuta ere. Negozio eta kontsumo molde berriak dira. Joera horiek ere, goiz ala berandu ugalduko direnak, present daude Durangon. Euskal kultur produktuen inguruan sortzen den merkatuaren erakusle baita, euskal kulturaren osasunaren erakusle baino.

This entry was posted on Larunbata, Abendua 8th, 2007 at 2:55 pm and is filed under biblio, filo. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.