rssgaur8 logotipoa

Sari bati buruz idatzi behar nuen, baina… 18/98


Berriz ere, gauza jakin baten inguruan hitz egin behar nuen. Baina gaur hainbat lagun eraman dituzte atxilo Polizia espainolek 18/98 sumarioaren harira.

Atxiloketa horietako bat gertutik bizi izan dut. Sabino Ormazabal GARAko nire lankide eta laguna eraman dute.

Polizia espainola orain ordu laurden (18:30 aldera) iritsi da egunkariko Donostiako erredakziora. Hemen zegoen Sabino goiz goizetik, beti bezala. Urduri egon gara egun osoan zehar, beste atxiloketen berri izan bezain pronto jakin baitugu segur aski Sabinoren bila ere etorriko zirela.

Soto del Realgo Kartzelara eramango omen dute Sabino. Bere seme Markel ere kartzelan dago, Ocañan, euskal gazteriaren aurkako prozesuaren harira.

Broma egin digu Sabinok gaur. Umorea eta «odol hotza» (zerbait esatearren, Sabino ez baita odol hotzekoa, gertuko pertsona umil, langile eta maitagarria baizik. Eta hau ez da topiko bat…) azken minutura arte mantendu ditu. Semeak esan omen zion, Ocañatik hegoaldera kartzelatzen badute Sabinok berak eskatu beharko duela trasladoa. Eta Ocañatik iparraldera kartzelatuz gero, trasladoa Markelek eskatuko zuela. Elkarrekin egoteko, noski, etxetik ahal bezain gertu.

Besarkada handi bat biei nire galaxia honetatik. Baita gaurko gaua aita, ama, senar, emazte, neskalagun, mutil-lagun, seme, alaba, ahizpa, anai, arreba, amona, aitona, iloba, biloba, osaba, izeba, lehengusu, lehengusina eta lagun gabe igaro beharko duten beste guztiei ere.

PD: Bideoa grabatu dut, laster igoko dut euskalTubera eta hemen txertatuko dut.

This entry was posted on Ostirala, Azaroa 30th, 2007 at 6:58 pm and is filed under 2deo, filo, media. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Ez gaituzte ixilaraziko: gora Euskal Herria askatuta!!

  2. Maiz esan det erredakzioan lana egiteari utzi nionetik faltan botatzen dudala bertako giroa eta beste zenbait kontu. “Gaur” inoiz baino gehiago botatzen det faltan bertan egotea, nire animo umila Sabinorekin banatzeko eta bere emaztearekin eta bere semearekin eta sendi osoarekin eta beste auziperatu guztiekin eta atxilotu guztiekin eta beste makrosumarioetako jendearekin eta bertako langileekin eta herri osoarekin eta…

    Bere lana gure eredu.

    Haritz, emaizkiok goraintziak Zapiain-i

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.