Kindle: Testuentzako iPod bat
Kindle du izena, eta 399 $tan saltzen dute Interneten. Hari gabeko konexioa duen testu irakurgailu digitala da. 3G teknologian oinarritutako Whispernet zerbitzua baliatzen du Internetera konektatzeko. Sareko liburudenda handienak, Amazonek, atera berri du.
Hari gabeko konexioarekin Kindle Store dendan eros daitezke zuzenean irakurgaiak. Eta saretik eskuratzeaz gain, USB edo SD txartelarekin zure PDFak kargatu ditzakezu. Testuen iPoda dela esan genezake…
AEBetako, Irlandako, Alemaniako eta Estatu frantseseko “egunkari nagusiak” eskuratzeko aukera eskaintzen du, defektuz. Eta Wikipedia kontsultatzeko aukera ere badu. Gatxet hau aurkezteko erabili dituzten irudietan, kasualitatez edo
Johannes Gutenberg-en sarrerarekin ilustratu dute aukera hau.

Joan den ekainean GAUR8n idatzi nuen paperaren etorkizunari buruz: Liburuak eta prentsa idatzia, euskarri digitalen bila.
This entry was posted on Asteazkena, Azaroa 21st, 2007 at 5:40 pm and is filed under biblio, gatxet, wifi. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Maiatza 12, 2009 at 9:18 am Kindle: negozio eredu berria liburugintzan? wrote:
[...] Haritz Rodriguez, Xuriken-ek bere blogean Etiketak: e-book, gutenberg, kindle [...]