rssgaur8 logotipoa

Yoigo: egia berdaderua

Enpresa ezberdina zelakoan nengoen. Badakizue, letra txikirik gabe, rollo cool hori, komunikazio estrategia atipikoak, ustez kontsumitzailearengandik gertuago…

Interneteko konexio bat edo beste hautatzeko orduan, nahiko buruhauste izan dut azkenaldian. Gainera (eta hau ez da zertan txarra izan behar) zerbitzu hornitzaileek gero eta eskaintza “bortitzagoak” egiten dituzte. Bortitzago, konpetentziaren begiradapean, kontsumitzailearentzat errentagarriago segur aski.

Bilboko Business Global Conferencen egon nintzenean, nahiko lan izan nuen San Mamestik gertu WIFI bat aurkitzeko. Hobe esanda, ez nuen aurkitu eta ziber batean egin behar izan nuen lan. Galderrekin egon nintzen apur bat lehenago, eta hark eman zidan Yoigoren aukeraren berri. Berak ere badarabil, baina emaitza hobearekin.

Eskaintzen dituen zerbitzuak begiratzen hasi nintzen. Niri interesatzen zaidana edozein tokitatik Internetera konektatzeko aukera ematen duen 3G zerbitzua da. Eta Yoigok eskaintza erakargarria du. Izan ere, iragarkietan esaten denez, ADSL mugikorra deitzen zaion horren bitartez, Yoigok egunero gehienez Mb 1eko datu transferentzia kobratzen dizu.

Alegia, egun batean mega bat baino gutxiagoko datu transferentzia egin baduzu, dagokion tarifa kobratuko dizute. Baina gehienez mega beteko datu transferentzia kobratzen dizute. Hortik aurrera, 1,20 euro eta BEZ ordainduta (1.40 euro inguru) nahi adina datu transferitu dezakezu egun horretan. Hilean, gutxienez, 6 euroko gastua egin behar duzu. Gasturik egin ezean, 6 euroko gutxieneko hori kobratzen dizute.

Zer esan nahi du horrek?
Hilean gehienez 43 euro (BEZ barne) ordainduta, 3G konexioa uneoro eta edozein tokitan. 1,40 euroren truke, nahi adina mega (abiadurak gehienez ematen dizuna) egunero.

Egun jakin batean, edo gehiagotan, konektatzen ez bazara, ez duzu ordaintzen egun horiei dagokien tarifa zatia.

Egun jakin batean mega bat baino gutxiagoko transferentzia gastatu baduzu, 1,40 euro baino gutxiago ordainduko duzu transferentzia horregatik.

Transferentziari dagokionez, 40 Kb/s transferentzia tasara iritsi daiteke baina 3G sarea dagoenean normalean 35 Kb/s ingurukoa ematen du gutxienez. Bestela, GPRS bidez ere konektatzen da, nahiko motel.

Horraino, nire beharrari, erdaraz esaten den bezala, eraztuna behatzari bezain ondo egokitzen zaion aukera da.

Deitu dut Yoigora. Oso ondo atenditu naute. Pentsatu dut: “Hau ezberdintasuna beste hornitzaileen bezeroen arretarekin alderatuta… Egia izango ote da iragarkietan sinistarazi nahi digutena?”. Behar bezala azaldu diet zertarako behar dudan kontratua. Ordenagailu eramangarriarekin Internetera konektatzeko. Macintoshean ere ondo dabilen galdetu diot. Baietz esan dit. Eta GNULinuxekin? “Hori ezin dizut ziurtatu”.

GNULinuxekin ba ote dabilen frogatzeko aukera izango dut nik neuk, eta beraz ez dut alde horretatik gehiegi insistitu. Arazorik ez. Gehiago ere, ordenagailuak Bluetoothik ez duenez (makina zaharra da, hiru urte egingo ditu…), USB hariarekin datozen telefono modeloak zerrendatu dizkidate. Dudarik ez beraz. Dena ondo.

Mugikorra ere erosi dut (Sony Ericsson K610i). Kontratua eginez gero, 9 eurotan uzten dizute. Ondo dago, 3G badu, eta horrekin nahikoa da nire beharrentzako. Aste betean iritsi zait etxera. Kreditu txartelarekin ordainduz gero, bidalketa gastuak beraiek ordaintzen dituzte.

Jaso eta berehala, frogatzeko irrikitan egon naiz. Eta, lana bukatuta, etxera iritsitakoan hasi naiz frogak egiten. Sonny Ericsson PC Suite dakar telefonoa eta ordenagailuaren artean konexioak kudeatzeko. Baina, lehenengo saiakeran, kale! Konexioa sortzea lortzen dut, baina abiadura ez da berez eman beharko zukeena.

Desesperatzen hasi naiz. Hiru toki ezberdinetan frogatu dut Donostian: Aieten, Igaran eta Egian. Baina guztietan oso abiadura eskasa lortu dut. Gehienez 10 Kb/s, baina maiz segunduko Kb 1 ere ez. Edonor desesperatzeko modukoa.

Hasi naiz informazio bila interneten, arazoa konpontzeko asmoarekin. Baina, klaro, behar bezalako konexiorik gabe, ezin iritsi abiapuntura. Aukera bakarra geratu zait, bezeroen arretarako telefonora deitu. Has gaitezen dardarka…

Nire arazoa azaltzen saiatu naiz. Eta, lehenengo erantzuna oso eskasa izan da. Telefonistaren arabera, saltzen duten 3G zerbitzua ez dago ordenagailuarekin konektatzeko pentsatua, Mugikorrarekin nabigatzeko baizik. Gehiago ere, ez omen dute ordenagailu bidezko 3G konexiorik eskaintzen. Horregatik, ez dute alor honetan laguntza teknikorik emango, jaere. Moskeatu egin naiz.

Ez dutela zerbitzu hori eskaintzen? Nire ustez, saldu didaten terminalak eta zerbitzuak aukera hori eskaintzen badute, defektuz (ez da ezer hackeatu behar), orduan alor horretan laguntza teknikoa eskaintzea ezinbestekoa da. Bestalde, ni Yoigorekin harremanetan jarri naizenetik argi eta garbi azaldu diet zertarako behar dudan zerbitzu hori, eta ez didate inolako oztoporik jarri. Ordenagailuarekin konektatzeko USB kablea duten mugikorrak zeintzuk diren ere esan didate eta! Orduan, nola daiteke zerbitzua erabiltzen hasi eta ordu gutxira deitu dudanean erantzun hori jasotzea? Zerbitzu fantasma da?

Saiakera gehiago egingo ditut, esan diot nire buruari. Baina ezer ez. Berriz deitu dut. Oraingoan, kasu egin didan pertsona dezente jatorragoa da, laguntzeko asmo gehiagorekin joan da lanera gaur, bere lagunarekin alderatuz. Ezarpen batzuk eman dizkit, oso azaleko laguntza izan da. Proxy zenbaki bat, portua eta beste bi tontakeri. Baina horiek ezarrita ere, ez dut behar bezalako abiadurarik lortzen.

Hirugarren aldiz deitu dut Yoigora. Eta, berriz, lagutzeko asmo gutxi duen tipo bat jarri zait bestaldean. Sail teknikoarekin ez nauela jarriko… bla, bla, bla. Esan diot zuzen zuzenean erreklamazio sailera desbideratu dezala nire deia. Baina hori ere ezin omen du egin, eta berak kargu hartuta, 24 ordu baino lehen deituko didatela esan dit. Ostirala da, 20.00ak aldera.

Pasa dira 24 ordu, eta ezer ez. Berriz deitu dut Yoigora. Azkenaldian, ekubideen jabe den kontsumitzailearen sena hazi egin da nire baitan, eta telefono deiak erantzuten dituzten robotek ez ezik, lagun bat edo bestek ere pairatu behar izan du eskubidedun kontsumitzailearen haserrea bere azalean. ;) Sekulako sermoia bota diot, ez dut hemen dena azalduko (luze xamar joan da).

Erantzun bat nahi dut gutxienez. Akaso, hemen ez daukate 3G estaldurarik, edo erabiltzen ari naizen terminala ez da egokiena nire ordenagailuarekin elkarlanean aritzeko, arazoak izan ditzakete azken orduotan sarean, agian gaizki konfiguratu dut konexioa… Nik zer dakit. Baina, gutxienez, orientazio pixka bat eskertuko nuke. Tipoa saiatua da, galdera batzuk egin dizkit eta azalpen bat emateko prest ditudi. Eta juxtu lasaitzen hasi naizenean… klonk! Komunikazioa eten da.

Beste behin deitu dut, eta neska batek hartu dit. Azaldu diot Alfredorekin hizketan ari nintzela, eta, mesedez, ahal bada, berarekin hitz egin nahi dudala berriro, ez dudala berriz nire arazoa hasieratik azaldu nahi. Ez dela posible esan dit, ezin dituztela deiak batetik bestera pasa. Bale, guatxi, nire umorea segundoz segundo hobera doa.

Beste erremediorik ez badago, arazo guztia azalduko diodala esan diot. Baina denbora apur bat beharko dugula. Ez dut berriz entzun nahi ez dutela zerbitzu teknikorik eskaintzen nik dudan arazoa konpontzen saiatzeko. Kontratua begiratzen aritu naiz eta inondik inora ez da hori ageri.

Total, tipa honek ere ez du gaur laguntzeko gogo handirik. “Erantzulearen eskuliburutik” ateratako erantzunak ematen hasi zait, eta nire pazientzia agortzen. Moztu egin dut. Bota dizkiot berriz nire argumentuak. Eta, halako batean, errespetua galdu dit, hasi zait erdi garraxika, deia lehenbailehen amaitu asmoz edo… Guztiz agortu da nire pazientzia. Identifikazioa eskatu diot eta zuzenean erreklamazio atalarekin jartzeko eskatu diot, eta gero baja emateko behar denarekin.

Bada, hori ere ezingo dut gaur egin. Esan didanez, bezeroaren identifikazio automatikoa egitea galarazten dion “intzidentzia” bat daukate (hitz hori bezeroen arretako eufemismo erabiliena bilakatuko da azkenean). Ze ondo!

Ikerketa:

Babes teknikorik ematen ez didanez, neure kabuz hasi behar izan dut arazoaren iturrira iristeko ikertzen. Tira, neure kabuz baina hainbat blog, eztabaidagune eta, jakina, Interneten laguntzaz. Motela, baina sarea.

Lehenengo gauza, inguruan ze sare dauden begiratzea. Egia esan, horretarako nahiko tresna txukuna da Sony Ericsson hau. Hiru topatzen ditu: Vodafone, Orange eta Movistar. Bakoitzeko bi sare, GSM sarea eta 3G sarea. Yoigo ez da ageri baina pentsatu dut Vodafoneren gainean lan egiten duela. Movistar eta Orangerekin ez bezala, Vodafonerekin konektatzeko aukera ematen baitu nire SIM txartelak.

Bigarren kontua, sarean esperientzia berbera izan duen jendea topatzea. Eta baita topatu ere. Hor aukitu dut nire arazoaren jatorria izan daitekeena. Izan ere, irakurri dudanez, Yoigoren estaldura iristen ez den tokietan, Vodafonerekin konektatzen da, dela GSM edo 3G bidez. Deiak egiteko ez dago arazorik, baina Vodafonerekin 3G bitartez Internetera konektazerakoan, antza denez, ez du behar bezala egiten eta GPRS bidez konektatzen da, askoz ere abiadura txikiagoan. Ez naiz arazok izan dituen bakarra: [1], [2].

Lerro hauek idazten hasi baino minutu batzuk lehenago, sakeleko telefonoaren pantailan ikono berri bat agertu zait. Ohartu naiz abiadurak hobera egin duela eta segituan abiadura testa egiten duten webgunera jo dut. Hala ere, emaitza ez da izan espero nuena

Webgune honetan 42 kbps ematen dizkit beherako trafikoari dagokionean, alegia, 5,3KB/s; eta 19kbps, alegia 2,4 KB/s, gorakoa. Beste honetan, 8 kbps gora eta 12 kbps behera. Horrek, testu bertsioan dauden webguneetan nabigatzeko moduko ere ez du emate, inondik inora “abiadura handiko Internet”. Berez, hemen azaltzen den bezala izan beharko luke. Abiadurak apur bat gora egiten duenean, webguneak banan bana ikusteko gai naiz, pazientzia pixkatekin. Pentsa.

Yoigon esan didatenaren arabera Donostian ez dute estaldura arazorik. Dena dela ere, okerrena ez da oraindik behar bezala konektatzerik lortu ez izana. Eta txarrena ez da zerbitzua saltzen dizunarengana erantzun bila joan eta esku hutsik itzultzea… Erantzun egoki bat emateko saiakera ere ez egitea da sutu nauena.

Sekulako kasketa daukat.

Verdad de la buena, esaten dute Yoigokoek beren zerbitzuak saltzeko. Hau bai dela egia berdaderua.

This entry was posted on Igandea, Azaroa 18th, 2007 at 4:28 am and is filed under urban, wifi, ziber. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

4 Comments so far

  1. Nik Bilbon abiadura nahikoan eta ubuntun ikusi dut funtzionatzen.

  2. Aupa Haritz:

    Konektatzeko nik wvdial komandoa erabiltzen dut. Manualen bat aurkitu nuen interneten, adibidez http://www.alfonsojimenez.com/2007/02/01-internet-con-yoigo-desde-gnulinux-ubuntu non honen inguruan hitz egiten dute.

    Asteburu honetan Madrilen nago, Webmasteren kongresuan, eta nahiz eta hamaika Wifi konekzio dauden, azkenean ez dabiltza eta Yoigoren bitartez konektatuta nago. Madrilen eta Bilbon, Yoigok estaldura ona du, agian arazoa Donostia inguruan izango da, hala ere begiratuko dut nik ADSLAyudaren testa ia ze emaitza jasotzen dudan.

    Agurrak ta aurrera!

  3. 102.00 Kbps Terraren ADSL neurtzailearen arabera:

    http://www.telefonica.es/index/empresastestvelocidad.html

    12.75 KBytes.

  4. Aupa!

    Hau bai dela behar bezalako soporte teknikoa!

    Ea inoz lortzen dugun zerbitzu hornitzaile ezta arretarako zerbitzuen uztarritik aske geure kabuz konektatzea! ;)
    @teke: Hurrengo aldian geratzen garenean Ubunturekin frogatxo batzuk egingo ditugu ;)
    @galder: Eskerrik asko informazioagatik. Galdera bat. Konexio onargarria duzunean, Bilbon edo Madrilen, begiratu duzu ea mugikorrak ze seinale aurkitzen dituen? Hori datu lagungarria izan daiteke. Nire susmoak zuzenak badira, zure inguruan Yoigoren 3G eta GSM sareak agertu beharko lirateke eta ez, niri bezala, Yoigorentzat irekia dauden Vodafone sare mugikorrak soilik.

    Bestalde, konektatzeko bi modu ezberdin lortu ditut nik, baina agian hori gaixki egiten ari naiz. Sony Ericssonekin datorreen PC Suite softwarearekin, “inguru lokaleko abiadura handiko konexioa” (LAN) sortzen du sare konexioen panelean Sony Ericcson 046 USB Ethernet Emulation (NDIS5) txartelarekin lan egiteko (1).

    Bestetik, PC Suiterekin, beste bi konexio sortzeko aukera dago, baina kasu honetan ez dira LAN, sarbide telefonikoa darabilten bi konexio baizik. Batak Sony Ericsson Device 046 USB WMC Data Modem (COM5)ekin (2) lan egiten du eta, besteak, Sony Ericsson Device 046 USB WMC Modem (COM6)ekin (3).

    Nik uste dut abiadura handikoa lortzeko, ez dagoela PC Suiteren beharrik ere. Batzuetan lortzen dut LAN konexioa ezartzen (1. aukera), USBa lotu baino lehen telefonoan USBa Interneteko konexio bezala ezarrita. PC Suiterekin ere lortzen dut konexioak ezartzea (eta baita bi konexio batera ere, ustez!). Baina ez batarekin eta ez bestearekin ere ez ditut lortzen espero ditudan abiadurak. Beraz, uste dut sarearen kontuak behar duela izan.

    Dena dela ere, leku gehiagotan frogatu behar dut, ea zeoze lortzen dudan. Oraintxe LAN horren bitartez nabil, postean zehaztutako abiaduran…

    Ondo ibili Madrilen eta osteguna arte!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.