rssgaur8 logotipoa

euskalTube.com, finalista

euskalTube.com gunea Diario Vasco egunkariak antolatutako Gipuzkoako Webgunerik Onenen lehiaketan finalista aukeratu dute, Web 2.0 kategoriaren baitan.

Epaimahaiak hautatu ditu finalistak eta azaroaren 29an kategoria bakoitzeko irabazleak jakinaraziko ditu.

Publikoaren saria: Bozkatu, eta irabazi bidaia Punta Canara.

Erabiltzaileen iritzia ere kontuan hartuko dute Publikoaren Saria erabakitzeko.

12 webgune finalisten artean, Diariovasco.com guneko erabiltzaileek bat aukeratuko dute. Bozketan parte hartzen duten erabiltzaileen artean Punta Canarako bi pertsonentzako bidaia zozketatuko dute.

Bozkatzeko, Diariovasco.com guneko erebiltzaile erregistratua izatea beharrezkoa da. Erregistratu ondoren, bozketa orrialdean kategoria guztien artean webgune bakarra aukeratu behar da (alegia, publikoaren sariari dagokionean ez dago kategoriarik. Kategoria guztietako finalistak batera lehiatzen dira Publikoaren Sarian).

Bozkatu nahi baduzue, gonbidatuta zaudete!

Hauek dira finalistak:

Webgune instituzionalen artean:
Ataun.net
Donostia.org
Irun.org

Enpresa web orriak:
Inasmet.es
Afm.es
Gurutzeta.com

Elkarteen webguneak edo pertsonalak:
Euskaljakintza.com
Lanbroute.com/blog/
Vascodecamping.org

Web 2.0:
euskalTube.com
Nireblog.com
Astindu.sareweb.net

This entry was posted on Ostirala, Azaroa 9th, 2007 at 8:02 pm and is filed under media, ziber. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

6 Comments so far

  1. Zorionak!

  2. Eskerrik asko!

  3. Zorionak, Haritz!

    Lehiakide baino gehiago, bidelagun blogosferaren bidegurutze honetan! Zorte on! :-):-)

  4. Zorionak Haritz!
    Ea azkenean arrazoia izan behar duzun… ;)
    Segi horrela!

  5. Beno Haritz, zorte on eta ea EuskalTube-k merezitako saria jasotzen duen!! :)

  6. Mila esker denei, benetan.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.