Microsoft Arrasaten, haustura digitalaren aurka lan egiteko!
“Diario Vascon” irakurri dut gaur.
Microsoft Ibericak Arrasateko Polo Garaian irekiko omen du egoitza berri bat. Lehenagotik Noainen ere bazuen.
Gipuzkoako egunkariaren arabera, Bill Gatesen enpresak urtero 7.000 milioi $ (4.820 milioi €) inbertitzen ditu Ikerketa+Garapena+Berrikuntzan, bere fakturazio osoaren %20 eta Estatu espainolak alor berdinera bideratzen duen kopurua baino gehiago.
“Diario Vasco”ren arabera, gainera, Estatu espainoleko administrazio publikoekin batera egiten duen lanaren erronka nagusiak “haustura digitalari aurre egitea, teknologia berrietarako irisgarritasuna handitzea eta enpresa berritzaileen kopurua biderkatzea” omen da!
Joño, joño… ez nuek nik Redmondgo erraldoiaren alderdi hori ezagutzen! Haustura digitalaren kontra!
PD: Hau larrialdiko mezu bat da. Larunbat honetako GAUR8n gaia sakonago hausnartzeko asmoa dut.
Irudia Disonancias gunekoa da.
Eguneraketa: Agindutako artikuloa, hemen.
This entry was posted on Asteazkena, Azaroa 7th, 2007 at 8:58 am and is filed under ziber. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Azaroa 7, 2007 at 9:04 am zabaldu.com wrote:
Microsoft, Arrasaten, haustura digitalaren aurka!…
“Diario Vascon” irakurri dut gaur (http://www.diariovasco.com/20071107/economia/microsoft-proyecta-instalarse-polo-20071107.html)
Microsoft Ibericak Arrasateko Polo Garaian irekiko omen du egoitza berri bat. Lehenagotik Noainen ere bazuen. Harrig…