rssgaur8 logotipoa

Basque Country, 9:00 a.m.

Euskaltube.com guneak arazoak ditu gaur.

Datu basearen arazoa dirudi.

Atzo arratsaldean ondo zebilen. Gaur, ordea, ez.

Ostalaritza zerbitzuarekin harremanetan jarri naiz. Live help online.

Garyk atenditu nau, baina nire eskaera beste laguntza talde bati igorriko diola esan dit. Level 3 tech support…

MySql datu basea arakatzen hasi naiz. Bideo guztiak zerbitzarian daude. Baina taulak arakatzerakoan, hutsik dirudite.

Teketenekin hitz egin dut Gtalk bidez. Gaur bazkaltzeko geratu gara Andoainen, GAUR8rako erreportajetxo bat egiteko. Telefono mugikorrak destripatuko ditugu… (metafora bat da)

Arazoaren berri eman diot. 2 aukera:

Zerbitzariak datu basearekin konexioa galdu du…

Edo datu basea ezabatua izan da… (aukera zaila, baina okerragoa, esan dit)

Nik ez dut ezabatu.

Online Support delakora jo dut berriz.

Atea jo, baina inor ez dago.

Badirudi, ez dakit AEBetako zein estatutan, hemen 9.00ak jo dituenean Garyk etxera alde egin duela. Eta ez dago beste inor.

Ordu aldaketa da… Eta gaur Euskaltubeko blog berria aurkeztekoa nintzen. Bihar izan beharko. Hori behintzat badabil.

Basque Country 9.00 a.m, somewhere in the USA, time to go home. :(

  1. ekarpenak

  2. Azken bidalketak

  3. atalak

  4. fitxategiak

  5. RSS Euskal Blogosfera