rssgaur8 logotipoa

Euskal-SEO, bilaketa makinen hoberentzea

Search Engine Optimization (SEO) edo Bilaketa Makinen Hobetzea [es] [eng] oso modako afera da nazioartean. Ingelesez, erdaraz edo frantsesez gai honen inguruko blog ugari dago, eta mundu osoko blogarien arreta bereganatzen dute. Bilaketei begirako posizionamendu edo kokatzea ere esaten zaio.

Bilaketa makinek zure webguneko edukiak errazago eta modu eraginkorragoan aurkitzeko kontuan hartu beharreko irizpideak biltzen dituzte SEO aholkulariek. Gainera, bilatzaile nagusietan ikusgarritasuna erdiesteko egin beharrekoak aztertzen dituzte. Izan ere, bi ezaugarri horiek webguneen trafikoari zuzenean eragiten dioten kontuak dira.

Adibide batzuk, labur labur:

Taxonomia: Zure webguneko edukien loturak modu batean ala bestean izendatzeak bilaketen emaitzei eragin diezaiekete. Horrela, www.zuregunea.com//2007/10/20/izenburuan-dauden-gako-hitzak/ gisako lotura www.zuregunea.com//?p=255 baino eragingarriagoa izan daiteke, biilatzaileentzat ikusgarriagoa eta edukiak bilatzerakoan zehatzagoa. Folksonomia izeneko aldaera ere badago.

Barrura begirako loturak: Zure guneari beste guneetan egin dizkioten loturek ere eragin dezente dute bilatzaileek garrantzia gehitu edo kentzerako orduan. Gainera, ezberdina da gune bakoitzak beste bati egiten dion estekaren garrantzia, jaso dituen loturen garrantziaren eta kopuruaren arabera.

PageRank: Googlek parametro jakin batzuk neurtuta webguneei balio ezberdina ematen diote. Esaten dutenez, blog batean maiz idatziz gero, litekeena da Googlek garrantzia gehiago ematea zure guneari hain maiz eguneratzen ez den beste bati baino. Demagun bi webgune ezberdinek euskararen inguruko edukiak dituztela. Bietako batek domeinu izenean “euskara” hitza izanda ere, baliteke Googlen “euskara” hitza bilatuta, domeinu izenean “euskara” hitza ez duen beste gune bat azaltzea lehenengo bilaketa bezala.

Ni, adibidez, harrituta geratu naiz Gutenberg Galaxia blogeko estatistikak begiratzen ari nintzela. Halako batean, norbait Googlen basque country bilatuta iritsi dela ikusi dut… Googlera joan eta froga egin dut. Zazpigarren tokian ageri da duela pare bat aste idatzi nuen sarrera hau. Begiratu iezaiozue taxonomiari

Tira, hau guztia gaur arte ezagutzen ez nuen blog bat aurkezteko besterik ez dut idatzi. Euskal-SEO du izena, eta hemen goian aipatu ditudan gai hauek guztiak jorratzen ditu bereziki.

Gaur ere kasualitate hutsez topatu dut. Technoratin Elebila bilatzaileari orain arte egin zaizkion aipamenak zelatatzen ari nintzen bitartean.

Berriz ere hasi naiz zenbat aldiz aipatu ote duten bilatzen. RSS jarioa ez dut Aurkin aurkitu, eta erreferentzia bakarrak Euskal-SEO blogeko egileak berak beste toki batzuetan utzi dituen iruzkinetan ageri dira: 29a, Prospektiba, 53R61-ren bloga, Bilbohiria Irratia eta Sarean.com.

Beste blog interesgarri bat, azpimaratzeko modukoa. Are gehiago, 2005etik idazten ari dela ikusita: Euskal-SEO.

This entry was posted on Astelehena, Urria 22nd, 2007 at 9:35 am and is filed under blog, ziber. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

3 Comments so far

  1. Irratia.com-en
    elkarrizketa egin genion Euskal-SEO egiten duen Egoitz Goikoetxeari. Posizionamendu eta optimizazio lan profesionala ere egiten du bere Ageri enpresaren bidez.

  2. Eskerrik asko Jabi:
    Erreferentzia horrek irrist egin dit, antza.

  3. Euskal-SEO, bilaketa makinen hoberentzea…

    Search Engine Optimization (SEO) edo Bilaketa Makinen Hobetzea [es] [eng] oso modako afera da nazioartean. Ingelesez, erdaraz edo frantsesez gai honen inguruko blog ugari dago, eta mundu osoko blogarien arreta bereganatzen dute. ……

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

  1. ekarpenak

  2. Azken bidalketak

  3. atalak

  4. fitxategiak

  5. RSS Euskal Blogosfera