rssgaur8 logotipoa

Joxe Landa, 78 urterekin blogari

Radio Euskadin ostegunero egiten dugun tertulia “teknofiloan” (dagoeneko etiketa asumitua dut, Aurki batzailean nire blogeko RSS jarioa kategoria horretan jarri baitzuten) munduko blogari beteranoa ei den Maria Amelia galiziarrari elkarrizketa egin zioten. 95 urterekin da blogari.

Atzo, bada, aurkikuntza itzela egin nuen… Interneten begira aritu naiz ea lehenago aipatu duten: Googlen bilaketa zehatzak eginez, Sustatun, Elebilan… alperrik.

Albiste kategoria du honek… pentsatu dut. Euskal Herrian badugu blogari euskaldun eta beteranorik!

Beste blogari euskaldunek aipatu izan dutenean ere, ez diote bere blogari erreferentzia egin. Agian, subkontzienteki edo azpikontzienteki (!?) aukera baztertu, eta bilaketarik ere ez du egin inork. Teketenek Albisu vs. Landa balizko dueloa aipatu zuen behin, baina meteorologoaren blogera loturarik ez. Jakin izan balu, ziur nago egingo ziola. EtnoMet blogean ere aurkitu dut zita bat. Gertuko blog honetan ez badiote lotura egin, inon ez diotela egin jokatuko nuke. Pello Zabalaren blogean ere, ezer ez.

Lantokian galdetu dut: «Aizu Amaia, bururatzen zaizu 70 urte baino gehiago dituen blogari euskaldunik egon daitekeenik?». Eta aukera bakarra Maria Luisa Agirre tolosarra izan zitekeela esan dit (portzierto, emakume honek entrebista bat dauka! argot periodistikoan hitzeginda…). Behinola Dani Arizalak egin zion elkarrizketa bat “Beste gu” saioan eta geek hutsa da. Han agertu omen zitzaion platora, ordenagailu eramangarri, eskaner eta ez dakit zenbat katxarrorekin… 85 urte ditu, baina blogik ez.

Gure meteorologo blogariak bitakora izan aurretik Internetekin harreman estu xamarra izango zuela pentsatzekoa da. Garai batean Euskal Herriko Klimatologia eta Meteorologia Elkarteak webgune txukuna izan zuen (pena bat da, begira nola ikusten den egun… sustraia, lehor-lehorra). Esango nuke, gainera, eguraldiari begira dagoen edonork ezin ditzakeela baztertu Internetek eskaintzen dituen tresnak.

Bada, Joxe Landa da. GARAko kontrazalean egunero eguraldia iragartzen diguna. Kasualitatez edo izan dut bere bitakoraren berri, eta kosta zait bere adina jakitea. Azkenean, “Berria”n egindako elkarrizketa batean topatu dut. Itziarren jaio zen 1929an. Hona bere bloga: joxelanda.blogia.com.

This entry was posted on Asteartea, Urria 16th, 2007 at 8:53 am and is filed under blog. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

5 Comments so far

  1. Oraintxe bertan gehitu dugu Joxeren blogaren jarioa Aurki.com batzailera. Eskerrik asko abixuarengatik, Haritz.

  2. Ez horregatik!

  3. Technoratin ere (blogen anaia handia), 0 blog reactions. Oraindik: http://technorati.com/search/joxelada.blogia.com

  4. Kaixo, Haritz!
    Nire blogeko bilatzailean “Joxe Landa” ipintzen baduzu, 10 aldiz agertuko zaizu… ez, behin. Bestalde, egunero GARAn Joxe Landaren iragarpen bikainak irakurri arren -hainbat hitz (160) aipatzen ditut neure tesian- zure artikulua irakurri arte ez dut jakin blogik zeukala. Oraintxe bertan jarriko dut esteka bat EtnoMet-en. Segi bizkor!

    KepaDi.

  5. Aupa Kepa:
    Nik ez dut esan bat bakarrik dagoenik, bat aurkitu dudala baizkik! ;)
    Pozten naiz informazioa erabilgarri egin bazaizu!
    Eskerrik asko iruzkinagatik

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

  1. ekarpenak

  2. Azken bidalketak

  3. atalak

  4. fitxategiak

  5. RSS Euskal Blogosfera