rssgaur8 logotipoa

Ghandi eta Che; erregea eta Otegi

Hispanitatearen Eguna omen da gaur, baina GARA egunkarian laneguna dugu. Gure egutegian, ez da jaieguna.

Nik, egia esan, ez dut ezer ospatzeko, nahiz eta martziano xamar ere sentitzen naizen batzutan. Lantokira bidean, Donostian, kaleak ez dirudi beste edozein astegun. Eta interneten ere, geldi xamar dago guztia.

Sustatu.com
, egunero 8:00ak inguruan berritua agertzen zaidana, eguneratu gabe dago orain. Eta Zabaldu.com-en ere, ez da oraindik ilaratik albisterik atera azalera.

Jenderik ezean, iragarkiei begiratu behar izan diet gaur goizean, kalean. Donostiako autobusen markesinatan, eta Kontxako pasealekuko termometro-erlojuetan, DYAren kanpaina baten bi kartel ikusi ditut. Biak ala biak deigarriak.

Ez dut argazkirik ateratzeko betarik izan, eta sarean ere ez ditut irudiak topatu, baina laster igoko ditut Flickr-era. Batean Ghandi agertzen da lurrean eserita, bere argazki ezagun batean. Eta bestean, Ernesto Che Guevara. Biek, DYAren peto horia daramate soinean. Kuriosoa da kanpaina, zalantzarik gabe.

Beste iragarki batek ere bereganatu du nire arreta. Banner bat da oraingoan. Fernan-en blogean ikusi dut. Domeinu eta ostalaritza zerbitzuak eskaintzen dituen Hostinet enpresarena da.

Antza denez, azken aldian .es domeinuen erregistroak dezente ugaritu dira. Ez dakit “ñ”a eta “ç”a nahiz tildeak dituzten hitzak erregistratu daitezkelako ote den.

Kontua da Hostinet-ek, bere zerbitzuak iragartzeko, burutazio xelebrea izan duela. Arnaldo Otegi eta errege espainola erabili ditu banner batean domeinuen erregistroa iragartzeko. Halaxe dio: “Batasuna.es: STOP… Rey.es: STOP… Pero muchos otros se pueden registrar por solo…“.

Hemen ikus dezakezue

This entry was posted on Osteguna, Urria 11th, 2007 at 9:07 pm and is filed under blog, publi, urban. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

2 Comments so far

  1. Aupa Haritz,

    Bai, banner horrek edonorren harreta beraganatzen du. Gauza da rey.es edo batasuna.es domeinuak, .es domeinuak kudeatzen dituen Red.es enpresak debekatuak daudela, horregaitik batasuna.es eta rey.es hitzak eta gero STOP ateratzen da eta gero… “Otros dominios .es se pueden registrar a tal precio…”

    Bihar arte!

  2. Aupa Galder!

    Eskerrik asko azalpenagatik. pentsatzen nuen horrelako zerbait izango zela. bata “debekatua” eta bestea “erreserbatua”, suposatzen dut.

    Bestela, ulertu dut, bai, kanpainaren esanahia!

    Gaur arratsaldean “egon”go gare (elkar entzungo dugu…), baina datorren astean bai, irratsaioa Bilbotik egiteko asmoa dut, beste arrazoi batzuengatik egon behar dudalako han.

    Ikusi arte, beraz!

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.