Irratiari buruz aritu behar nuen baina… freebatasuna
Gaur irratiari buruz hitz egin behar nuen.
Radio Euskadiko Graffiti saioan hiru agerraldi egin ditut dagoeneko, beste blogari batzuekin batera.
Lehenengo egunean Oier Araolaza egon zen, baita 95 urte dituen eta munduko blogari beteranoena ei den Maria Amelia.
Bigarrenean Galder, Aitor eta ni neu berriz.
Lehenengo bi saioetan bakar bakarrik egon naiz Donostiako Miramongo estudioetan.
Eta sinistu iezadazue, hasieran oso deseroso egin zitzaidan nire solaskideen aurpegiak, keinuak, begiak, ahoa… hazpegia ikusi gabe tertulian aritzea.
Atzo, nire zorionerako, ezagutzen dudan pertsona bat gonbidatu zuten, GAUR8n Mikel Olasagastirekin batera eTorkizunaz bloga egiten duen Iratxe Esnaola. Eta gainera Deustuko Unibertsitatearen Donostiako campusean irakasle denez, Miramondik hitz egin zuen.
Lasaigarri egin zitzaidan, konplizidadea zegoen eta oso gustora egon ginen (ni behintzat bai). Hobe ondo lagunduta bakarrik baino. Gainera, pozgarria da neska bat izatea gai hauen inguruan iritzia trukatzeko. Ea gehiagotan deitzen zaituzten… Nik presioa egingo dut
Galder ere egon zen atzokoan, uste dut aurreko saioan baino lasaiago. Tipo jatorra dirudi, eta hausnarketa interesgarriak egiten ditu.
Bigarren saioa entzungai utziko dizuet, Fernanek grabatu zuen VLC arabiliz. Entzun hemen. Bide batez, Euskadi Digital irratiko Enredando irratsaioan Euskaltuberen harira egindako elkarrizketa ere badago: Entzun hemen.
Gaur irratiari buruz hitz egin nahi nuen… egin dut… baina.
Hitzak soberan daude. Guztia esanda dago: freebatasuna
This entry was posted on Ostirala, Urria 5th, 2007 at 8:49 am and is filed under blog, filo, media, politk. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Urria 5, 2007 at 12:23 pm Fernan wrote:
Kaixo Haritz!
Badaukazu irratsaio bete betea aragitaratuta!
Agurrak!
on Urria 16, 2007 at 9:03 am Joxe Landa, 78 urterekin blogari | Gutenberg Galaxia wrote:
[...] Euskadin ostegunero egiten dugun tertulia “teknofiloan” (dagoeneko etiketa asumitua dut, Aurki batzailean nire blogeko RSS jario [...]