rssgaur8 logotipoa

Ostegunero, Graffitin

Radio Euskadiko “Graffiti” saiotik ostegunero izango den tertulian parte hartzeko proposamena egin didate.

18:00tik 19:00ra egingo da saioa, astero, eta egunerokotasunezko gaiak landuko badira ere, arreta berezia ezarriko zaie Interneti eta informazioaren teknologia berriei. Jon Bilbaok adierazi didanez, beste blogari eta “teknofilo” batzuekin partekatuko dut mahaia. Lehenengo saioa, ostegun honetan bertan, irailak 20!

Aspaldian apur bat baztertuta nuen irratigintza tradizionala. Podcastetara ohitu naiz, dagoeneko, eta horiei ere ez diet arreta berezirik jarri azkenaldian, nire iPod Shufflea izorratu zitzaidanetik.

Portzierto, Mediamarkt delako dendatik, sei hilabete baino gehiago pasa ostean, garantiapean zegoen tramankultxoa konpondu dutela esateko SMS bat igorri didate. Horiek bai azala! Sei hilabete!!!

Tira, nahi duenak, beraz, Radio Euskadin aurkituko nau ostegunero, eta egunero hemen.

This entry was posted on Astelehena, Iraila 17th, 2007 at 10:29 am and is filed under media. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

5 Comments so far

  1. Aupa Haritz:

    Aranzabal eta Gari Euskadi Irratian, Gaztelumendi Info 7n gehi Irratia.com Zabalarekin.

    Blogak begiratzeari utzi beharko diot irrati gehiago entzuteko.

    Ea halako batean zuzenean entzuten zaitudan, Haritz.

    Bitartean egin podcast, mesedez.

    Zorte on.

  2. Kaixo Mikel!
    Eta zu? hasi zinen baina, az al duzu jarraitzen? Barkaidazu, azkenaldian oso azaletik begiratu dut zure bloga!

    Eta blogak begiratzen uztea… ez dut uste! Dagoeneko irakurri nahi duguna nahi dugunean irakurtzeko ohitura hartu dugu, eta podcastik egin ezean, nekez lortuko du irisgarritasun hori irratiak!

    Komentatuko diet Graffitikoei ea aukerarik dagoen. Ez dakit ba…

    Bestalde, zuzen zuzenean entzuteko, onena zor dizudan bazkari hori kitatzeko (bueno, zorra kitatzeaz aparte, tartetxo batean gure hitz jarioak gurutzatzeko ere) geratzea izango da!

    Ah, eta PDFa ere ez dut ahaztu, halako batean…

    Eskerrik asko eta laster arte!

  3. Aupa Haritz:

    Nik saio bakarra egin nuen, oporretara joan nintzen eta ez dut uste gehiago egingo dudanik. Batek daki! Lan zaila iruditzen zait tertulianoarena (txukun egiteko, behintzat). Erosoago nabil interneten, idatziz, ahozko komunikazioan baino.

    Aio.

  4. [...] Haritz Rodriguez kazetari eta tutugilea Radio Euskadiko Graffiti saioan aritzen da ostegunero, beste zenbait blogarirekin batera. [...]

  5. [...] orain gutxi, behinola banuela audio erreproduzitzaile bat. Radio Euskadiko Graffiti irratsaioan hasi naiz tertuliakide ostegunero Interneti eta teknologiari buruz.Blogean kolaborazio berri horri buruz idatzi nuenean, [...]

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.