Euskaltube, Youtuberen euskal klona

Azkenaldian lanean aritu naizen proiektu pertsonal berri bat ezagutarazi dut gaur sarean. Beta bertsioa da, oraindik aldaketa asko behar ditu hobetze aldera beraz: Euskaltube.com
Egunotan hainbat iradokizun jaso ditut, eta badakit nondik etorriko diren nire zailtasun nagusiak. Horregatik, hemen, ezer baino lehen, hobetu beharreko hainbat gauza zerrendatu nahi nituzke. Akatsik nagusienak.
Hostinga: Euskaltube bezalako proiektu batek hosting edo zerbitazri indartsu bat behar du ondo funtziona dezan. Bideoaren luzeraren eta konexioaren arabera, arabera, motel ikus daitezke bideoak. Mementuz, oinarrizko hosting batean dago ostatu hartuta Euskaltube, handitzen joan beharko dena, erabilpenaren arabera.
Softwarea: Euskaltube.com PHPmotion izeneko softwarean oinarritua dago. Ez da software askea, baina gisa honetako proiektu baten beharra kontuan hartuta egokien iritzi izan diodan softwarea erabiltzea erabaki dut mementuan, PHPmotion da hori.
Estandarrak: Euskaltubek ez ditu Interneteko estandarrak betetzen. Balidatzaile batera joz gero, hainbat hobespen ez dituela betetzen geratzen da agerian. Badakit zeinen garrantzitsua den batez ere etorkizunari begira, eta gai honi heltzeko asmoa ere badut.
Diseinua: Diseinu aldetik ere badago zer hobeturik. Bistan da. Besteak beste, taula bidez baino kapa bidez garatutako diseinua izatea da gure helburua.
Irisgarritasuna: Estandarrak ez betetzearekin batera irisgarritasun gomendioak ere ez ditu oraindik betetzen. Hobetzeko beste afera bat.
Hizkuntza: Baliteke zenbait xehetasun euskaratu gabe egotea. Denborarekin webgunearen %100 euskaratua egotea da gure asmoa.
Konfigurazioa: Konfigurazio aldetik ere baliteke hainbat akats azaltzea. Agerian geratu ahala zuzentzen joango gara.
Nabigatzaileak: Euskaltube.com Firefox nabigatzailearekin erabiltzeko pentsatua dago. Sumatu dugu, hala ere, Firefoxen bertsio ezberdinetan eta beste nabigatzaile batzuetan, baita GNU-Linuxen distribuzio ezberdinekin ere, desitxuratua ager daitekeela. Hori ere konpontzeko bidean gara.
Hauek dira akats edo arazoetako batzuk. Guztiak hobetu eta txukundu beharrekoak. Euskaltube proiektu pertsonala da, eta beraz edozein laguntza izango da ongi etorria.
This entry was posted on Astelehena, Iraila 3rd, 2007 at 12:58 pm and is filed under 2deo, ziber, zine. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Iraila 3, 2007 at 2:19 pm haritz wrote:
Hmmm. Badirudi lehenengo orduetan jada arazoak izaten ari garela. Jendeak igotzen dituen bideoak ezin daitezke ikusi. Orain arte egindako frogetan ez da arazorik egon. Buru belarri ari agra konponfu nahian.
on Iraila 3, 2007 at 3:40 pm haritz wrote:
Tira, badirudi baimen arazo bat izan dela bideoak igotzen utzi ez duena. Uste dut orain behar bezala igo eta kobertituko dituela.
on Iraila 3, 2007 at 3:46 pm mikel wrote:
ZORIONAK!! Ideia bikaina benetan, aupa zuek! Segi hor lanean!
on Iraila 3, 2007 at 5:27 pm 3ARRANO wrote:
Badaukagu euskarazko Digg edo Meneame bat Del.icio.us bat… eta orain YouTube bat ere bai! Zorionak ekimenarengatik, espero dut aurrera irtengo dela, eta pozgarria da estandarrak eta irisgarritasuna helburu gisa hartzea etorkizunerako.
on Iraila 3, 2007 at 6:30 pm Dani wrote:
Nik ere zorionak eman nahiko nizkizuke proiektu berriarengatik, eta hasiera batean arazoak edo/eta akatsak egon badaitezke ere ez etsi. ziur naiz eta gune oso arrakastatsua bihurtuko dela euskaltube.com, dagoeneko bideo sorta ederra dago bertan.
on Iraila 3, 2007 at 6:40 pm ptx | irratia.com wrote:
Iraila.
Harrituta gauza berriekin.
Lanera itzuli, eta beste batzuk uda lanean eman dutela ikustean… harritu egiten da norbera.
Udazkeneko eskaintzan pentsatzen hasi beharko dugu, beraz.
on Iraila 3, 2007 at 7:52 pm xa2er wrote:
Gertuko jarraipena egingo diot proiektu honi. Animo!
on Iraila 4, 2007 at 7:18 am Endika wrote:
Zorionak. Bazen ordua euskaldunak gure youtube pertsonala izateko.
on Iraila 4, 2007 at 4:41 pm neuke wrote:
Zorionak Haritz, Zorionak… Hik duk hik meritoa… Azkenean (edo hasieran), aitzindaritzat hartuko zaitugu gabiltzan mundu hontan. Interneten alegia.
Ezin diet baina, hortik zihar irakurri ahal izan ditudan komentario horiei uko egin. Bi egunetan, atzo ezagutu zenetik momentura, zarata asko entzun da Euskaltuberen inguruan. Googlen Euskaltuberen bilaketa egiterakoan, Espaini mailan diren orri batzuk bisitatzeko aukera izan dut. Tripako mina ere jarri zait; batzuen lelokeriek ahalmen handia dute eta hortarako. Nonbaiten “euskal” irakurri eta bada aitzakia nahikoa herria hankaz gora ipintzeko. Etak bonbak zelan egiten dituen ez azaltzea espero du gizajo batek! Gutxiengoa da hori ordea, 54 komentarioko “liskarra” topatu baitut leku konkretu horretan!
En fin, ez naiz joko horretan sartuko. Beno bai –> azkenean, nahita edo nahigabe, horrenbeste buelta gora eta behera, tontakeriak esanez bizirik mantentzen gaituzte
Gu boikoteatzekotan daude, baina ezin dira gu gabe bizi. Ez digute independentzia eman nahi, baina ez gaituzte “beroien herrian maite”…
Zorionak Haritz, dirudienez Espaini osoko txokoetara ere iritxi zara (berriz ere). Jarraitu egurra ematen, gu bertan izanen gara bizitzeko eta zure alde egiteko.
Eskun miñak,
Neuke.
on Iraila 6, 2007 at 12:24 pm mikel wrote:
Konponduta dago jada enbotatuaren kontua. Nire blogean behintzat ez da automatikoki erreproduzitzen hasten… Primeran! Eta segi lanean!!
on Urria 9, 2007 at 10:36 pm Ya puedes pedir la luna - Pedradas wrote:
[...] que nos pueden hacer un poco de luz. Así, Haritz puso en marcha semanas atrás Euskaltube, el clon vasco de youtube. Ello ha traído consigo una sana polémica en la blogosfera vasca a cuenta de si hay que [...]