rssgaur8 logotipoa

Irakasleak

Ez dituzte garai xamurrak bizi irakasleek. Batez ere oinarrizko hezkuntzan lanean ari direnek. Hedabideetan behin eta berriz agertzen dira ikasleen jazarpena jasan duten “andereƱo” edo “maixu”ak, gure garaian esaten zitzaien bezala. Edozein ikastolan galdetuz gero, kasuak ezagutu dituztela, lankideren bati gertatu zaiola edo kontatu dizkietela entzungo duzu.

Ez dut esango hezkuntzak bere garai txarrenak bizi dituenik, garai oso latzak ere ezagutu dituelako hemen jendeak lehenago, baina onenak ere bizi ez dituela esango nuke. Garaiak baitira aldatu direnak, gizartea bera, eta hezkuntzan gertazen direnak horren isla besterik ez dira.Unibertsitatekoena beste kontu bat da. Edo halaxe pentsatu izan dut beti. Haien arduraren sentipena, nik ikusitakoaren arabera behintzat, ez da oinarrizko irakaskuntzan dabilen irakaslearena. Ordurako haurrak heldu bilakatu dira eta, legez.

Ingurumarietan ari naizela, albiste deigarri bat iritsi da nire belarrietara. Eskola bateko erlijio irakasle bati ez diote kontratua berritu. Horraino, ezer berririk ez. Egunero milaka laguni bukatzen baitzaio kontratua, bi urtez lanpostu berberean egonda ere. Gotzaintzak hori egiteko erabili duen arrazoia da eskandalugarria: Emakumea dibortziatu egin zen eta gaur “pekatuan” bizi da bere bikotekide berriarekin.

Irakasleak epaitegietara eraman zuen afera eta baita auzia irabazi ere. Baina Apezpikutzak helegitea ezarri zuen, eta ezeztatu du irakasleari ordaindu behar zion kalteordaina. Orain Europako Epaitegira jo du irakasleak… urte mordoa pasako da epaia entzun arte, beraz.
Hori larria bada, are eta larriagoa da berriz ere ETB2ko bazkalosteko saio batean ikusentzuleak entzun behar izan zituenak entzundakoak, Gotzaintzaren erabakia modu nahiko epelean arbuiatu ondoren. Mahaikideeen erdiaren hitzetan, ulergarria izan daiteke erlijio eskolak emateko irakasle elizkoi bat kontratatzea. Kristaua, noski, hizlarientzat munduan, eta Euskal Herrian bertan, beste erlijiorik ez ei dago eta, antza.

Nire galderak ondokoak dira: Ze hezkuntza mota jasoko dute erlijioari buruz, eskolak ematen dizkien pertsonak erlijio bakar bat ezagutu edo behintzat irakasteko asmoa badu? Eta eskola horien helburua erlijio katolikoa irakastea balitz ere (ez nuke hori pentsatu nahi gurea bezalako Estatu laiko batean), sinismenak bultzatuta irakasten duen pertsona baten irakaspenak objektibotasun edo distantzia (ideologiko) apur batekin irakasten duenak baino gehiago balio al du?

This entry was posted on Astelehena, Abuztua 6th, 2007 at 8:05 am and is filed under filo. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

Iruzkinik ez

Be the first to comment on this entry.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.