Eljueves.es Bad Request (Invalid Hostname)

Del Olmo epaileak El Jueves aldizkari satirikoaren alea bahitu ostean, egunean zehar webgunea zentsuratu ote duten zurrumurru izan da.
Gaur goizean behin baino gehiagotan “service unavailable” agertzen zen webgunera sartzeko saioa egiterakoan. Baina, antza denez, zerbitzariak gainezka egin duelako.
Gau partean, ordea, “Bad Request (Invalid Hostname)” da agertzen den mezua. Eta honek itxura askoz ere txarragoa du.
Eguneraketa, 2007ko uztailak 23 (12.50): Berriz ere ikusgai dago “El Jueves” aldizkariaren webgunea.
Epaileak agerkariaren webgunea bertan behera utzi ostean, zentsuratutako azala ageri zen tokian webgunearen aurkako prozedura ageri da orain.
2. eguneraketa (15.30): Ez naiz ni izango gisa honetako zentsura ekintzek argitalpen bati sona ematen diotela defendatuko duena… baina “El Jueves”en edizio digitalak berpiztu ondoren daukan publizitate guztiari erreparatuta (Telefonica, Renault, Yoigo) kontrakoa ere ez dut esango…
Eguneraketa: 2007ko uztailak 24 (00.25): Orain gauza bitxia gertatzen da. Hemen goian dagoen irudia epaileak “El Jueves”i igorritako jakinarazpenari zegoen lotuta atzo eguerdian. Orain, aldiz, agerkariak azal berria argitaratu du (hemen azpian ikusgai daukazuena). Eta lehen epailearen jakinarazpenaren lotura azal originala bilakatu da berriz… Nik ez dut lotura aldatu, ordea.

Eguneraketa (12.40): Alexa guneak zabaldutako datuen arabera, sekulako gorakada izan du Eljueves.es guneak azken egunotan sortutako harrabotsaren harira. Publizitate sarrerak ere handitzen darrai gune horretan. Lehenago aipatutakoez gain, orain Simpsondarren filmaren bannerra ere ikus daiteke. Eta langile bila ere ari dira, zehazki segapotoentzako joko eta webgune programatzaileak. Hemen azpian jarri dudan grafikoa “audientzia” gorakada horren erakusle da:

Eguneraketa, uztailak 25:
Badirudi beren zerbitzarian epailearen agindua berrezarri dutela, eta jatorrizko azala berriz kendu.
This entry was posted on Igandea, Uztaila 22nd, 2007 at 12:43 am and is filed under komik, media. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.


on Azaroa 16, 2011 at 9:05 pm Vennie Kailey wrote:
Something more important is that while looking for a good online electronics retail outlet, look for web shops that are continually updated, preserving up-to-date with the latest products, the most effective deals, in addition to helpful information on product or service. This will make sure that you are handling a shop which stays on top of the competition and gives you things to make intelligent, well-informed electronics acquisitions. Thanks for the vital tips I’ve learned from your blog.