Dariola egin dezagun elkarrekin!
Europar Batasunak zinema sustatzeko Youtuben sareratu duen bideoaren harira, GAUR8ko erredakzioan artikuloa idazten hasi da lankide bat gaur. Hainbat filmetako sexu eszenak bildu eta orgasmoz betetako “44 segundotako sexu eztanda” osatu dute.
Laster sortu da eztabaida, GARAko erredakzioan. Europar Batasunaren kanpainaren leloetako bat, izan ere, «Let’s come together» baita. Eta laster hasi gatzaio elkarri galdetzen ea nola esango genukeen hori euskaraz.
Gazteleraz, «Corramos juntos» edo «Corrámonos juntos» izango litzateke. Baina euskarazko esamoldeen artean, kolokiala eta jatorra denik ez zaigu burura etorri. «Hazia isuri» esaldiak giza anatomiaren edo ugaltze sistemaren liburu batetik ateratako espresioa dirudi eta, gainera, gizonezkoen isurtzeari bakarrik egiten dio erreferentzia. 3000 hiztegiaren arabera, «eyacular» hitzak bi adiera ditu.
1 líquido: isuri, jario, erion
2 semen: eiakulatu, hazia isuri
«Eiakulatu» hitza ere ez zait xamurregia egiten eta genero bereizketari eusten dio, gainera. Agian, «isuri» erabil genezake genero bazterketarik ez egiteko? Baina, testuingururik gabe, «isuri (egin) dut» esaldiak esanahia galduko luke. Eta «jario»rekin ez zait formularik bururatzen.
Ingelesez «etortzea» («to come») orgasmoa izatearen sinonimotzat badute ere, geure kulturan «joan» gehiago erabiltzen dela esango nuke. Baina, erdarazko «irse», «me he ido» edo «¿te has ido?»ren eragina nabarmenegia litzateke akaso. Eta, «joan», «joan egin naiz», edo «joan al zara?» ere, testuingurutik kanpo ulergaitzak suerta daitezke. Esan dezadan «korritu» ez daidala batere jatorra iruditzen.
Bi irakurketa etorri zaizkit orduan gogora. Euskaraz, lagunarteko edo elkarrizketa hizkuntzan beste edozein hizkuntzatan hainbeste erabiltzen den esamolderik ez badago, kaskarra da euskaldunon hizkuntzaren egoera. Ala, bietako bat, euskaldunon bizitza sexualaren osasun egoera ezbaian dago…
Halako batean, Wazemankeko «Zalantzak non, euskaltzaindia han» esketxeko superheroia bailitzan, lankide zarauztar bat etorri zait eta nire bi teoria posibleak zapuztu dizkit, zorionez. Ez dakit zein den euskararen eta euskaldunen bizitza sexualaren osasun egoera, baina hiztegietan ez agertzeak ez du esan nahi kaleko hizkeran esistitzen ez denik. «Guk ‘daiola egin’ esaten diogu koadrilan», esan dit profeta salbatzaileak.
«Dariola egin» edo «Gainezka egin» emakumeen nahiz gizonen orgasmoa adierazteko hagitz egokiak
iruditu zaizkit.
Beraz, «Egin dezagun dariola elkarrekin!», «Egin dezagun gainezka elkarrekin!».
PD: Eta, zuek, nola esaten (egiten) duzue?
This entry was posted on Osteguna, Uztaila 5th, 2007 at 1:24 pm and is filed under 2deo, publi, zine. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Uztaila 5, 2007 at 3:23 pm haritz wrote:
Aditu batekin egon naiz bazkalorduan. Ez dakit zertan esperto, euskalgintzan ala sexuan. Baina bere iritzia eman dit hemen azaldutakoaren inguruan.
Bere esanetan, “Dariola egin” ez da forma zuzena. “Dariola egon” egoten baita, eta ez egiten. “Joan” edo “etorri” hobetsiko lituzke, esan didanez.
Eta genero bereizketaren gaia ere atera da berriz. Akaso emakumeek orgasmoa “datorkiela” sentitzen dutelako eta gizonek “doakiela”. Orgasmoa etorri eta orgasmoa joan. Eta batera eginez gero, “batera etorri” edo “batera joan”. “Batera etor gaitezen!” izango litzateke orduan Europar Batasunaren bideoaren leloa.
Dena dela, orgasmoa “sentitu” ere egin daitekeela gogorarazi dit. Jakina.
on Uztaila 5, 2007 at 3:36 pm zure eskubikua wrote:
Zure bazkal lagunak esan bezala, “dariola egotea” da terminologiarik zuzenena, eta baita mutil gehienen amets erotikorik handiena ere. Izan ere, “isuri”, edo “hazia jarri”, ez baituzue gizonezkoek saio berean askotan egiten, gehienetan bakar batean baizik. Ea hurrengo batean, “dariola egoten” laguntzen dizuen sendagairen baten berri ematen duzun, Euskal Herrian, bederen, ohitura sexualak alda daitezen.
on Uztaila 5, 2007 at 4:21 pm Antxon wrote:
Zure bazkalkidea trebea da gero!
Niri beti grazia egin dit ‘iritxi naiz’ entzuteak… non demontre egon zara ba orain arte? Azpian kieto? a ze plana ez? Eskerrak grazia egiten didan, bestela preokupatzekoa izango litzateke!
@zure eskubikua: ze ohitura aldatu behar dira ba? Sendagairik bai hortarako? eta… amets erotiko diozunean.. nik uste amets erotiko baino gehiagotaz zabiltzala, ze, erotikotik kanpo geratzen den ‘fantasia’ bat da hori ez?
Dena den, iritxi, joan, ekarri, igo ala jaitxi, daiyola in, putzutu, zipristindu edo honen inguruan bururatzen zaizkigun termino guztien gauzarik garrantzitsuena ez ahaztu praktin jartzea dela!!!
on Uztaila 16, 2007 at 1:09 pm neuke wrote:
Ba ni JOAN egiten naiz, hori bai, nire bikoteari beti gonbidatzen diot nirekin etortzeko, hau da “… banoa! bazatoz??” Biok elkarrekin joanez gero dibertigarriagoa da bakarrik joatea baino. Kafea hartzera joaten zaren legez (beno, uler daiteke).
… Eta haritz, orgasmoa sentitu ere egin daitekeela norbaitek gogorarazi behar badizu… amigo…