rssgaur8 logotipoa

Geroglifikoak

Astean zehar, noizbehinka, lantokitik atera eta inguruko taberna batera joateko ohitura dut. Laneguna amaituta, egunkariak patxada handiagoarekin irakurtzeko denboratxo bat hartzea gustoko dut. Baina maiz ezagun eta lagunak topatu ohi ditut eta, orduan, ez da irakurketarako betarik izaten. Hitzegiteko garaia da-eta.

Lagun horien artean badira bi taberna berdinera joateko ohitura dutenak. Haiek, periodikoa irakurtzeaz gain, beste denborapasa batzuk ere jartzen dituzte praktikan. Eta elkar topatzen dugunean, niri ere jolas horietara batzea gustatzenzait. Saio horietako batean, AEBetako estatuak zerrendatzen hasi ginen lau lagunon artean. Eta, emaitza zehatza orain gogoan ez badut ere, nahiko arrakasta izan genuela esango nuke. Gutxienez, AEBetako estatu guztien %50a baino gehiago izendatu genuen. Harro-harro joan ginen orduan etxera, geure buruari honako galdera eginez: Amerikako zenbat estatu zerrendatzeko gai izango ote da bertako biztanleria, bataz beste?

Beste joko batzuk ere jarri ohi ditugu praktikan. Hitz saldak, adibidez. Aurrekoan, tabernara iritsi eta nire bi lagunak topatu nituen, GARAren eguneko alea mahai gainean zutela, hitz saldaren orrialdean irekita. Taula oraindik txuri-txuri zegoen, lauki bat bera ere tintaz zikindu gabe. Solasalditxoaren ondoren ekin genion erronkari. Hasi eta bukatu, denbora errekorrean.

Tabernako hitzorduak maiz izaten dira iradokizunak biltzeko unea, bestalde. Alegia, askotan egunkariaren inguruko iradokizunak egiten dizkidatela. Eta maiz izaten dira tabernatan… Azkenekoa, hitz salda adikto horietako baten ahotan iritsi zitzaidan. Kontatu zidanez, faltan botatzen ditu geroglifikoak GARAko denborapasen artean. Nik, jakina, iradokizuna behar den lekura helarazteko konpromisoa hartu nuen.

Euskal Herrian bizi dugun egoera politikoa ulertzea GARAko hizki saldak deszifratzea baino are konplikatuagoa da. Eta ez da inolako jokoa, askotan hitz joko konplexua dirudien arren. Nire lagunak tabernako solasaldian gogorarazi zidan bezala, hemen geroglifikorik ez dugunez, GAUR8 gehigarriko blogean bat jartzea otu zait. Ea asmatzen duzuen

+NAREN +NAREN -O + ?

This entry was posted on Asteartea, Ekaina 26th, 2007 at 9:37 am and is filed under filo. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

7 Comments so far

  1. Su etenaren etenaren?????? Ez du zentzu handirik, ez.

  2. Aupa Txerra:
    Arazotxo batzuk izan ditut Hoteletik post hau editatzerako orduan… Hemen jendearentzako prestatuta dauzkaten ordenagailuak murrizketaz beteak daude!

    Beraz, nik arazoa konpondu eta geroglifikoa bukatu baino lehen idatzi duzu erantzuna eta, noski, geroglifikoa erdizka zegoen.

    Hor daukazu oso osorik. Ez da oso zaila, baina…

  3. Su etenaren etenaren ardura?

  4. Bale, oraingoan bai. Eta e-gorren erantzun bera. Su-etenaren etenaren ardura?

  5. Geroglifikoa asmatzea erraza zen, baina bertan agertzen den galderari erantzuterik bai?

  6. k mierda de de galaxia no ai ni un jeroglifico bueno frkissssssss ke kaka de galaxia
    asta nunca chacho frikis pringaus!!

  7. düğün fotoğrafçısı…

    [...]Geroglifikoak | Gutenberg Galaxia[...]…

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

  1. ekarpenak

  2. Azken bidalketak

  3. atalak

  4. fitxategiak

  5. RSS Euskal Blogosfera