George Orwellen 1984, orain euskaraz
Txalaparta argitaletxeak bihar aurkeztuko du George Orwellen “1984” lanaren euskarazko itzulpena. Oskar Aranak egin du euskaratzea.

Argitaldari nafarrak jakinarazi duenez, «XX. mendeko libururik esanguratsuenetako bat da 1984. Aurreko mendearen erdian idatzi zuen Orwellek bere distopia, bere utopia negatibo hau. Luma zorrotz batez eta aparteko intuizioaz inguru hits eta gupidagabea proiektatu zuen etorkizunerantz».
«Ontasunarentzat ez dago lekurik Winston protagonistaren munduan. Anaia Nagusiaren eskutik gezurrak, beldurrak eta gorrotoak dena hartu dute 1984an: hizkuntza, morala, maitasuna… Itxaropenik bada, proletarioen baitan da», gaineratu du Txalapartak.
Pasarte bat ere ekarri du goghora prentsa oharrean:
GERRA DA BAKEA
ASKATASUNA DA ESKLABUTZA
EZJAKINTASUNA DA INDARRA
This entry was posted on Astelehena, Ekaina 18th, 2007 at 1:00 pm and is filed under biblio. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Ekaina 18, 2007 at 2:59 pm MiKeL wrote:
Hackers pelitikula “mitikoan” dioten bezela: “1984? Ya veis! fallo en la fecha, Orwell sigue aquí, a lo grande!”, eta horren adibide da argazki hau:
http://rosengart.de/gallery/d/1119-2/PIC00017.jpg
on Ekaina 18, 2007 at 3:05 pm zabaldu.com wrote:
1984 euskaraz argitaratuko du Txalapartak…
George Orwell-en 1984 distopia famatua euskaraz itzulia argitaratuko du Txalaparta argitaletxeak. Anai handiaren beldur orain euskaraz ere izan ahalko gara….
on Ekaina 18, 2007 at 3:08 pm haritz wrote:
Bide batez, filmak jaisteko modu berri eta erraz baten berri izan dut gaur: Sinlamula
Hackers filma jaisteko
on Maiatza 27, 2008 at 12:48 pm Copycop | Gutenberg Galaxia wrote:
[...] inork irakurtzen badu– jakingo duzue maiz izan dudala hemen mintzagai George Orwell idazlearen “1984”, anaia nagusiaren kontzeptua ederki islatzen duen eleberria. Azkenaldian baina, anaia handi hori gu [...]