Hazruido: Euskal Herriko hiru proiektu irabazle
Gaur Guggenheim Museoan egindako Blogak 2.0 jardunaldietan Startup 2.0 eta Hazruido lehiaketetako sariak banatu dira.

Bigarren honetan, marketin biralera bideratutako alorrean, Euskal Herriko bi ekimen suertatu dira irabazle. Lehenengo postuan Todosconlapantoja.com proiektua sailkatu da, Ibon Mujika eta Alex Dola EITBko langileen eskutik.
Bigarren postuan, idazten dizuen honek sortutako Ubuntutribe.com.
Beste alorrean, txapelketarako sortutako «habitaquo» hitza Google.es gunean bilatuz gero emaitzen artean lehenengo eta bigarren postuetan agertzearena, habitaquo-habitaquo.blogspot.com (David Martínez) eta habitaquo.nortejoven.com (Tuterako Javier Lorente) guneek irabazi dute.
Sari garrantzitsuagoak dira (eta proiektuak ere) Startup 2.0 izenekoan lehian aritu direnen artean banatu direnak. Tagzania.com eta Nireblog.com sailkapenetik kanpo geratu baziren ere, aipamen berezia egin diete.
Irabazleak, Sclipo.com (Bartzelona), 5min.com (Israel) eta Properazzi.com (Bartzelona) izan dira, hurrenez hurren.
Finalisten artean, Trivop.com eta 11870.com geratu dira baztertuta.
This entry was posted on Osteguna, Maiatza 24th, 2007 at 9:33 pm and is filed under blog. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Maiatza 25, 2007 at 8:26 am Aitor wrote:
Zorionak Haritz!!!
on Maiatza 25, 2007 at 8:35 am IÑIGO G. wrote:
Oso ondo. Pozten naiz.
Zorionak eta segi horrela.
on Maiatza 25, 2007 at 9:45 am neuke wrote:
Aupa Haritz, ZORIONAK!
Ez da ezergatik, baina Pantojaren asunto hori baino merito gehiago duzula uste dut. Egia esan beroiek ere ondo egin dute, xinplea, baina jakin dute punttuan jotzen… Bertan ikusten da nolakoak “garen”, xinpleak eta morbosoak.
Espero dut, baina, zure lana bertan ez uztea. http://www.ubuntutribe.com en proiektuarekin aurrera jarraitzeko asmoa zenuela (edo zenutela) komentatzen zenuen; bertan egonen gara gertatuko den ala ez ikusteko.
ZORIONAK berriz ere. Agurrak,
Neuke.
on Maiatza 25, 2007 at 7:50 pm haritz wrote:
Eskerrik asko berriz ere! Denoi!
on Maiatza 26, 2007 at 9:39 am iturri wrote:
Zorion digitalak.
on Maiatza 26, 2007 at 4:03 pm Blogak 2.0 en Bilbao (II) - Pedradas wrote:
[...] Esto tampoco va a ser una crónica de las jornadas. Para eso tenéis a manos estas buenas crónicas hechas en directo: 1, 2, 3, 4 y 5 [...]
on Uztaila 22, 2008 at 3:36 am Javier Lorente wrote:
No soy de Tudela, soy de Ribaforada (a 10 KM), perdonad que no sepa euskera y haga el comentario en Castellano
A decir verdad, sé un poquito… jeje
Ahora estoy participando en el concurso eurodipity, mi url es http://eurodipity.eu
Eskerrik asko!
on Urtarrila 2, 2009 at 1:06 am Blogak 2.0: conclusiones : El Blog de Loretahur wrote:
[...] Hazruido: Euskal Herriko hiru proiektu irabazle – Gutenberg Galaxia [...]