Ubuntu Tribe: Eskatu gabeko memea
Ubuntu Triberen zerbitzariaren loga txibato hutsa da. Txoritxo batek esan dit inor whois (norda) egiten aritu dela domeinua norena den jakiteko. Baina Godaddy-k izen emate pribatua egiteko aukera du, 8 dolar gehiagoren truke.
Ardurak aitortzeko ordua da. Ni, nire neskalagun Itziar. Nire arrebak, nire amona, nire gurasoak, osabak, lagunak, nire loba, erabili ditudan WIFI eta LAN konexio guztiak. Zuek. Webgunea bisitatu eta aipatu duzuenok. Euskara. Euskal Herria. Eta Mundua. Mundutik Euskal Herrira etorri zaigun milaka eta milaka “turista”.
Hasiberria naiz blogetan. Ez ordea Interneteko euskal esparruan. Baina Ubuntu Triberekin bizi izan dudan zirrara ezin dut beste laneko beste bizipenekin alderatu, kasik. Agian GARAko webgunean albiste oso garrantzitsuak eman behar izan ditugunean, ez dago zehaztu beharrik zeintzuk.
Akaso, behinola, Nafarroako gobernuaren erabaki arbitrarioen ondoren Iruñean Korrika zirraragarria bizi izan nuenekoa. Patxi Gaztelumendi, Igor Elordui, Edurne Brouard, Gotzon Hermosilla, Aek-ko zimaluzea! (bai zu, Joxe Leon)… Edizio ezbedinak elkarrekin nahasten baditut, barka. Barka Iruñean egon ez bazinen. Malkoek ez zidaten ondo ikusten uzten.
Oh! Ubuntu Basque Tribe Iruñeko ziudadelan dago kokatua Tagzanian!
Ekarpen ausarta egin nahi izan dut. Bideoa Youtuben 20.000 aldiz ikusi izan ez balitz, agian ez nuke meme hau idatziko! Egia esateko, gurutze batean kokatuko ninduzuela uste izan nuen, Patxi. Txapelketak saria baitauka eta… Zer esan, zerbait izatekotan, guztion lanagatik izango da. Baina badakizue, ondo ulertu duzue, eta zuen erantzunekin lasaitu nauzue. Pello Zabalak Arantzazuko email batetik zoriondu gaitu!
Benetako helburua beste bat izan da. Eta erdietsi dugu, denok. Euskara eta euskal kultura, software askearekin batera, jalgi dugu interneteko plazara, berriz. Ohikoak ez diren arrazoiengatik, berriz.
Amets birala deitu dio norbaitek. Baina ni egiteko gai garelakoan nago. GAUR8 abiatu genuenetik eta GARAko azken orrialdeko zutabea hasi dudanetik igorri nahi izan dudan sentimendu optimista berbera du kanpaina honek. Esan dezadan, bide batez, bi agerkari hauek ez dutela inolako harremanik Ubuntu Triberekin.
Baina bide onetik jarrraitu nahi badugu, Andoni Sagarnaren aholkuari kasu egin beharko diogu, eta Teketenenari, Luistxok esaten digunari, Zubiagari, Iratxe&Mikeli… kanpoko erreferentziei, Info7ri, GARAn lanean ari diren teknikari, diseinatzaile, nire lankide kazetariei eta bestelakoei. Nire erreferentziak dira, aipatu ez ditudan beste askoren artean. Egin bilaketa bat Googlen eta aurkituko dituzue.
Ekimen honen oinarria software askearen, kultura librearen eta euskararen aldeko jarrera da. Marketin teknika ezberdinen inguruko eztabaida ere piztu nahi izan du, jarduera esperimental baten bidez, eta piztu ere piztu du. Esan dezadan edozein kritika onartzeko prest nagoela.
Beste zutabe bat ere badu eta aitortu nahiko nuke. Beraiek, badakit, izan dute Ubuntu Triberen berri. Ideia horiek guztiak gauzatzeko garrantzia handia izan du Sergio Monge irakaslearen ardurapean EHUko ikasleek egindako lan batek. Euskal iPod-en bideoak, kanpaina grafikoak eta blogak Ubuntu Triberengan eragin handia izan dute. Oso ona zuen lana!
Beraz, badakizue, tribukide izan nahi baduzue, izan tribukide. Baina ez soilik Tagzaniako mapan zuen kokapena jarriz. Instalatu Ubuntu. Gustatuko zaizue. Eta bideoak egiteko, Ubuntu Studio. Zaila egiten zaizuela? Galdetu! Ubuntu Basque Experincekoak erantzuteko irrikatzen daude. Hasi berria naiz blogatzen. Barkaidazue nire eskatu gabeko meme hau. Ez baitit inork eskatu
Ze lasaitasuna, euskaraz soilik idatzi behar hau, beste bi hizkuntzatara itzuli gabe. Baditu bere abantailak.
PD: Nire Ubuntu Edgy-a, arriskuaren bildurrez eta HDan nahikoa leku ez zegoelako, ez dut orain artean Feisty Fawnera eguneratu. Baina atzo, Gpartedekin azkenean nire partizioak orekatzea lortu nuen, eta gaur bertan egingo dut! Zin dagit.
PD2: Testu hau iragan ostiralean hainbat laguni mezu “polemiko” bat bidali baino lehen dago idatzia. Geure akats horren ondorioz izandako kritikei erantzuteko asmoa dut, banan bana, aurrerago. Eta blog honetan Ubuntu Triberen inguruan jaso ditudan irakasgaiak partekatzeko asmoa ere badut.
PD3: Ah, eta ia ahaztu zait. [zaratasoilikez] manifestuan esan bezala, ikusentzunezkoen eta kultura librearen inguruan lanean jarraitzeko asmoa dut Ubuntu Triberen bidez.
This entry was posted on Asteartea, Maiatza 22nd, 2007 at 2:17 pm and is filed under publi, ubuntu. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

on Maiatza 22, 2007 at 4:18 pm ptx | irratia.com wrote:
Zorionak Haritz.
2.0 teknologia guztiak erabiliz, Ubuntutribek lortu duenak, badu garrantzia.
Atzetik izan gaituzu, eta azkenean “agerian” agertu zara.
Mila esker, Irratia.com baliatzeagatik. Horretarako ere bada.
Orain guk beharko dugu marketing biral apurtxo bat. Euskara eta euskal kulturaren alde lanean jarraitzeko. Tresna libreak, teknologia berriak, Internet eta abarretan, astero astero egiten dugun emankizun horretan.
http://www.irratia.com
on Maiatza 22, 2007 at 4:42 pm Sergio Monge wrote:
Badago? Orduan ez duzu memea azken muturreraino eramango? Pena ematen dit. Dogma 95 pelikula hori ikustea gustatuko litzaidake. Meme bat iraunkorra izateko errealitatean oinarritu behar da. Benetazko pelikula egongo balitz, zure estadistikak besteak izango lirateke. Merezi du horrelako filma ekoiztea eta mundu osoari erakustea. Bideak dauzkagu web 2.0 honetan.
Euskal Blogosferaren parte bat ez dago oso konformea zure ekimenarekin. Askoz konformeagoa izango litzateke zerbait benetazkoa egongo balitz. Bide batzuk oso zuzenak ez baziren ere.
Nire galdera da: nola eduki ahal nuen hainbeste eragina zure kanpainan? Elkar ezagutzen dugu edo?
PD: Ez dakit noizkoa da sarrera hau. Barkatu erantzuna berandu heldu bada. Nire blogarako hiperlotura txarto dagoenez, ez dut ikusi orain gutxi arte.
on Maiatza 22, 2007 at 5:01 pm haritz wrote:
Bada, ez, ez dugu elkar ezagutzen. Pertsonalki bederen.
Euskal Ipoden bideoa Youtuben aurkitu nuen eta handik zure ikasleen blogera, zure webgunera eta zure irakasgaietara. Besterik gabe, blog honetan lehenago aipatu Euskal iPoden bertsio horrek inspirazio dezente eman zigun.
Bestalde, esan bezala, nire asmoa ikusentzunezkoen arloan Ubuntu Triberen bitartez ekarpenak egiten jarraitzea da. Gainera, egin dudan planteamentuarekin ez dut uste DENA ezerezean gelditu denik.
Baina emaidazue denbora pixka bat. Nahikoa zurrunbilo izan da azken hilabete hau eta atseden txiki bat behar dut!
on Maiatza 23, 2007 at 11:55 am Sergio Monge wrote:
Proiektu berrien zain egongo gara…
on Azaroa 18, 2011 at 6:11 pm Edward Folan wrote:
Reading some of your posts I actually discovered this specific 1 to be fantastic. I have a weblog as well and would like to repost some snips of your respective articles on my blog website. Would it be all right if I use this as lengthy I personal reference your web site or create a inbound link towards the post I procured the snip from? Otherwise I recognize and would not do it without your approval . I have book marked this write-up to twitter and also bebo accounts intended for reference. Anyhow thank you either way!
on Azaroa 23, 2011 at 2:23 pm freeware poker wrote:
you’re really a good webmaster. The website loading speed is incredible. It seems that you are doing any unique trick. Furthermore, The contents are masterpiece. you’ve done a wonderful job on this topic!
on Azaroa 26, 2011 at 12:58 am serrurier 78 wrote:
Nous vous-mêmes attendons mêmement en nos permanences au sujet de tous contributions de ferronnerie lequel vous aurez envie,vous-même avez avenue à les valet technicité approximative plus sûretés et surtout plus pivots partisan vous-même informer.Voici les préalables recommandations d’un ferronnier.