rssgaur8 logotipoa

Iragarkien mendeko testuak

Atzokoan eztabaida izan nuen lagun batekin egunkariek iragarkiekin duten harremana dela medio. Haren esanetan, harreman eztabaidagarria. Interesatua alegia.

Euskal prentsan ikusitako iragarki gehigarri baten harira sortu zen ikamika afaltzen ari ginela. Bertan agertzen zen publizitateak baino, publizitatea justifikatzen zuen testuak bereganatu zuen lagunaren arreta. Halaxe esan bainion nik, irakurketan murgilduta zegoela. Testu hori azpian dauden iragarkiek justifikatzen dute soilik.

Jakina, gisa honetako agerkarietan agertzen diren erreportajeek ez dute zertan interes gabekoak izan behar. Asko eta asko oso ondo landutako aldizkariak dira. Baita euskaraz ere. Eta halaxe erantzun zidan berak. Berdin zitzaiola justifikatua ote zegoen ala ez. Edukia egin zitzaiola irakurgarri. Modaren ingurukoa zen, eta uda honetako kosmetikaren tendentzien berri ere zekarren.

Halako batean beste egunkari batean agertutako publizitate txiki bat ikusi zuen. Instituzio batetako lan eskaintzaren berri zekarren honek. Kontraesankorra iruditu zitzaion, egunkari hartan maiz instituzio horren jarduna kritikatua delako.

Orduan etorri zen nire erantzun, apur bat sutua. Batetik, uste dudalako egunkari asko eta askoren biziraupena hiru iturrik ziurtatzen dutela. Agerkariari lotuta kaleratzen diren promozioek (%33,3), bertan agertzen den publizitateak (%33,3) eta egunkaria erosten duten lagunek (%33,3). Erosle ez diren irakurleak ere, publizitateari eragiten dion einean, zutabea dira. Esan beharrik ez dago azaleko neurketa dela hau, ilustrazio gisa.

Eta biziraupenaz asko dakien herri honetan, instituzio batetako ezein sailetako publizitate eskaintzari uko eginez gero, instituzio osoaren iragarki sarrera galtzeko arriskua dago. Erosleek kioskoetan egunero egunkari hori jaso nahi badute edo garestiago erosi nahi ez badute, bederen.

Honi guztiari gaineratu nahi nioke instituzioen betebeharra dela herritarren diruarekin ordaindutako iragarkiak modu orekatuan banatzea, irakurle kopurua aintzat hartuta. Administrazio horren mendeko gisa guztietako agerkarien artean eta faboritismoen gainetik. Inolako bazterkeriarik gabe.

This entry was posted on Asteazkena, Maiatza 2nd, 2007 at 6:00 pm and is filed under publi. You can follow any responses to this entry through the RSS 2.0 feed. You can leave a response, or trackback from your own site.

1 Comment so far

  1. Elkartasun eskuminak eta agur bero bat, nire neska ederra Naroari, nire lagun eta borroka kideeri, etxean eta kampoan.

Have your say

Fields in bold are required. Email addresses are never published or distributed.

Some HTML code is allowed:
<a href="" title=""> <abbr title=""> <acronym title=""> <b> <blockquote cite=""> <cite> <code> <del datetime=""> <em> <i> <q cite=""> <strike> <strong>
URIs must be fully qualified (eg: http://www.domainname.com) and all tags must be properly closed.

Line breaks and paragraphs are automatically converted.

Please keep comments relevant. Off-topic, offensive or inappropriate comments may be edited or removed.

  1. ekarpenak

  2. Azken bidalketak

  3. atalak

  4. fitxategiak

  5. RSS Euskal Blogosfera